Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Jarraitu gaitzazu hemen

Babesle Ofiziala:
rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+
Wim Wenders zuzendariaren film berriak inauguratuko du Donostiako 65. Zinemaldia
Sail Ofizialean lehian egongo den ''Submergence'' filmaren zuzendariak eta emakumezko aktore protagonistak, Alicia Vikanderrek, aurkeztuko dute filma Donostian

Facebook-en
partekatu

Twitter-en
partekatu

Bereizmen handiko irudiak

Submergence Wim Wendersen azken filmaren proiekzioarekin hasiko da Donostiako 65. Zinemaldia, irailaren 22an. Alemaniaren, Frantziaren eta  Espainiaren arteko koprodukzio horren Europako estreinaldia izango da; aurrez Toronton izan da. Filma Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da, eta James McAvoy eta Alicia Vikander dira aktore nagusiak.

Erin Dignam-ek (The Yellow Handkerchief, The Last Face) idatzi du istorioa, The Economist astekariko J.M. Ledgard (Giraffe) berriemailearen izen bereko eleberri ospetsuan oinarriturik, eta Berlinen, Madrilen, Toledon, Frantziako zenbait tokitan eta Djibutin filmatu da. Film honetan, James McAvoy ingeniari hidrauliko bat da, eta Alicia Vikander, biomatematikari bat. Frantziako kostaldeko hotel batean elkar ezagutuko dute, bakoitza bere misioa prestatzen ari den bitartean. Biomatematikaria Groenlandiako itsasoan murgiltzeko proiektu batean ari da lanean; ingeniaria, berriz, Somalian bahituko dute.

Wim Wenders alemaniar zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (Düsseldorf, 1945) Europan eta Estatu Batuetan aritu da bere lan-ibilbidean, eta azken berrogei urteetako film nabarmenetako batzuk egin ditu: esate baterako, Der Stand der Dinge (1982), Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako zinema-jaialdian; Paris, Texas (1984), zeina Donostia Zinemaldian proiektatu baitzen, Canneseko zinema-jaialdian Urrezko Palmorria eskuratu ondoren; eta Der Himmel über Berlin (1987), Cannesen zuzendari onenaren saria irabazi zuen. Horrez gain, dokumental hauek ere egin ditu: Buena Vista Social Club (1999), hamar sari baino gehiago irabazi zituen Seattle, New York eta Los Angeleseko zinema-jaialdietan; Pina (2011) Berlinen estreinatua eta Donostiako Zabaltegiko Perlen sailean aurkeztua; eta La sal de la tierra (2014), Juliano Ribeiro Salgadorekin batera zuzendua, Sari Bereziaren irabazlea Canneseko Un Certain Regard sailean eta Publikoaren sariaren irabazlea Donostian. European Film Academy erakundearen sortzaileetako bat da, eta Donostiako Zinemaldiaren epaimahaiko presidentea izan zen 2002an; Fernando León de Aranoaren Los lunes al sol filmak Urrezko Maskorra irabazi zuen urtean, hain zuzen.

James McAvoy eskoziar antzezlea (Glasgow, 1979) hainbat lanetan izan da protagonista: adibidez, The Last King of Scotland (Kevin Macdonald, 2006), Atonement (Joe Wright, 2007), The Disappearance of Eleanor Rigby (Ned Benson, 2014, Zinemaldiko Perlak sailerako aukeratua izan zen) eta Split (M. Night Shyamalan, 2016). Halaber, Charles Xavier gaztea hezurmamitu du X-Men sagako hiru filmetan.

Alicia Vikander suediar antzezleak ere (Göteborg, 1988) antzezpen nabarmengarriak egin ditu: Kitty izan zen Anna Karenina filmean (Joe Wright, 2012) eta Mathilde erregina En Kongelig Affære / A Royal Affair lanean (Nikolaj Arcel, 2012). Horrez gain, Ex machinan (Alex Garland, 2014) aritu zen, eta 2015ean, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen The Danish Girl (Gerda Wegener) filmean egindako lanari esker. Datorren urtean Lara Croften rola beteko du lehenbiziko aldiz Tomb Raider sagako film berrian (Roar Uthaug, 2018).

Filmeko musika Fernando Velázquez-ek konposatu du (Un monstruo viene a verme, Ezinezkoa). Zeregin horretan, berriz ere Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izan du lankide. Wenders bera Donostiara etorri zen martxoan, grabaketan bertan izateko.

Submergence Alemaniako, Frantziako eta Espainiako produkzioa da. Atresmedia Cine-ren aurkezpena da, Filma Lila 9th-ren produzkioa Neue Road Movies-ekin, BacKup Studio-rekin, Morena Fims-ekin, Submergence A.I.E-rekin eta UMedia-rekin lankidetzan, eta Atresmedia eta Movistar+-en parte-hartzearekin. Nazioartean Embankment Films enpresak banatuko du, eta Espainian, berriz, Entertainment One Films Spain (eOne Films Spain) enpresak.


 
Submergence
Wim Wenders (Alemania - Frantzia - Espainia)
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)

Submergence Danielle Flinders-en eta James More-ren aurkako munduetara eramango gaituen amodio-istorio bat da. Halabeharrez ezagutuko dute elkar, Normandiako kostaldeko hotel urrun batean, biak beren misio arriskutsuetarako prestatzen ari direnean. Elkarrekin maiteminduko dira, ia-ia gogoz kontra, baina laster beren bizitzako maitea aurkituko dute bestearengan. Banantzen direnean, Jamesek Britainia Handiko zerbitzu sekretuarentzat lan egiten duela jakingo dugu. Somalian misio batean dabil, Europa suntsitzen ari den terrorista suiziden sare baten arrastoari jarraitzeko. Danielle “Danny” Flinders, aldiz, gure planetako bizitzaren jatorria bilatzeko murgilketa-proiektu batean lanean ari den biomatematikaria da. Mundu oso batek aldentzen ditu elkarrengandik. Jihadista batzuek James bahituko dute, eta ezingo du Dannyrekin harremanetan jarri; hala, Danny ozeanoaren sakonenean barrenduko da, urperagarri batean, Jamesek bizirik jarraitzen duen jakin gabe ere…



Babesle Ofiziala:

rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+

Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXABANK

Instituzio Kideak:

Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzcoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte


Festival de San Sebastián
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".
Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.