Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Osteguna, 2021(e)ko uztailak 1
Festival de San Sebastián
TikTok
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
app
Babesle Ofiziala:
Media Partner:
Abian da Ikusmira Berriak egonaldien zortzigarren deialdia
Edizio honetatik aurrera, programak egoitza kopurua bostetik seira handituko du

Izena emateko epea irailaren 1era arte dago zabalik
Facebook-en<br>partekatu
Facebook-en
partekatu
Twitter-en<br>partekatu
Twitter-en
partekatu
Osteguna, 2021(e)ko uztailak 1

Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen dute egonaldirako eta ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Ikusmira Berriak programa, eta, gaurtik aurrera, abian da zortzigarren deialdia. Edizio honetatik aurrera, egoitza kopurua bostetik seira handituko du Ikusmira Berriak programak. Neurria hiru erakundeek datozen edizioetarako diseinatzen ari diren hazkunde planaren barruan dago.

Irailaren 1era arteko epea egongo da Euskadiko, Espainiako eta beste herrialde batzuetako zinema-proiektuak, Nest sailean parte hartutakoak eta EQZEko ikasleenak aurkezteko.

Izen-ematea online egin behar da, eta interesdunek sinopsia, tratamendua, asmo-gutuna eta biofilmografia dituen dosierra aurkeztu behar dute. Azaroan jakinaraziko dira bost kategoriatan hautatu diren lanak.

Zortzi asteko egonaldia bitan banatuko da: sei aste 2022ko martxoan eta apirilean proiektua Donostiako Tabakalera zentroan martxan jartzeko, eta beste bi asteak Zinemaldian bertan, zuzendariek beraien proiektua, ordurako garatu samar izango dutena, zinema-industriako ordezkarien aurrean aurkezteko.

Maiatzetik irailera bitarte, zinemagileek beren proiektuetan lanean jarraituko dute, industriako adituen batzordearen aldetik online tutoretza jasotzen duten bitartean.

Gainera, hautatuko lan bakoitzak 5.000 euroko garapenerako laguntza jasoko du ekainean, zinemagileek egoitzako bi faseen artean lan egiten jarraitu ahal izateko. Azkenik, Irusoin ekoiztetxeak Irusoin Postprodukzio Saria emango dio hautatuko proiektuetako bati. Hain zuzen, saria postprodukzio-lana egitea izango da: soinua, kolorea, grafismoa eta DCP masterra. 

Arautegia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: IRAILA 1



AURREKO EDIZIOAK

Tabakaleran egindako sei asteko egonaldiaren ondoren, edizio honetako egoiliarrek beren proiektuetan lanean ari dira. Zinemaldiaren 69. edizioan, irailaren 17tik 25era bitarte, Donostiara itzuliko dira zinema-industriako ordezkarien aurrean haien proiektuak defendatzeko: Hasta que el lugar se haga improbable (Magdalena Orellana), La gruta del viento (Eduardo Crespo), Manantial (Manuel Muñoz), Y así seguirán las cosas (Marina Palacio) eta Wandervogel (Mina Fitzpatrick).

Ikusmira Berriak-en 2020ko proiektuei dagokienez, Gabriel Azorinen Anoche conquisté Tebas filma hautatu zuten Residencias Academia de Cine programan parte hartzeko, eta Jaione Cambordaren O Corno do Centeo La Incubadora izeneko ECAM Madrileko zinema-eskolaren proiektu-laborategian aukeratu zuten.

Elena López Rierak Cannesko Zinemaldiko Cinéfondationeko CNC saria eta Ikusmira Berriak-en Irusoin Postprodukzio Saria irabazi zituen 2018an El Agua proiektuarekin; duela hilabete ekin zion lana filmatzeari Barbara Lennie eta beste hainbeste aktorerekin batera.

Zazpi edizioren ostean, programak interes handia piztu du zinema-jaialdi garrantzitsuenetako batzuen artean, eta horren erakusgarri da dagoeneko bederatzi proiektu estreinatu izana Zinemaldian bertan eta nazioarteko beste zirkuitu batzuetan, hala nola Cannes, Locarno, Festival Internacional de Cine de Mar del Plata, Viennale, Visions du Réel edo Toronton:  El extraño, Pablo Álvarez (IB 2015); Calipatria, Leo Calice eta Gerhard Treml (IB 2015); Gwendolyn Green, Tamyka Smith (IB 2015); Trote, Xacio Baño (IB 2015); Muga deitzen da pausoa, Maider Oleaga (IB 2015); Las letras de Jordi, Maider Fernández (IB 2017); Stephanie, Leonardo Van Dijl (IB 2017); Chupacabra, Grigory Kolomytsev (IB 2018); eta Jo ta Ke, Aitziber Olaskoaga (IB 2019).

Ikusmira Berriak ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da, Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatua, Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin.


TikTok
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
Email
Website
Babesle Ofiziala:
rtve
Media Partner:
Movistar
Laguntzaile Ofizialak:
audiKutxabank
Instituzio Kideak:
Donostia San Sebastián          Diputación Foral de Gipuzkoa          Euskadi Basque Country          Ministerio de Cultura y Deporte

 
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".

Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.