Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Osteguna, 2022(e)ko uztailak 7
Festival de San Sebastián
TikTok
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
app
Babesle Ofiziala:
Media Partner:
“Modelo 77” Alberto Rodríguezen film luze berriak inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 70. edizioa
Miguel Herrán eta Javier Gutiérrez dira filmaren protagonistetako bi, eta irailaren 16an emango da filma lehiaketatik kanpo
Facebook-en<br>partekatu
Facebook-en
partekatu
Twitter-en<br>partekatu
Twitter-en
partekatu
Bereizmen handiko irudiak
Bereizmen handiko irudiak
Osteguna, 2022(e)ko uztailak 7

Alberto Rodríguez zinemagile sevillarraren film luze berriak, Modelo 77 izenekoak, lehiaketaz kanpo inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 70. edizioa. Espainian trantsizio politikoaren garaian girotutako thriller bat da, eta Miguel Herrán eta Javier Gutiérrez ditu protagonista, besteak beste. Film honekin, bosgarrenez hartuko du parte zuzendariak Sail Ofizialean; irailaren 16an Kursaal auditoriumean egingo den inaugurazio galaren ondoren emango da.

Benetako gertakarietan oinarrituta, filmak adiskidetasun-, elkartasun- eta askatasun-istorio bat kontatzen digu. Ekintza Bartzelonako Modelo espetxean hasten da. Bertan, Manuel (Miguel Herrán) izeneko kontulari gazte bat desfalkoagatiko epaiketa baten zain dago, eta 6-8 urteko zigor bati aurre egin behar dio, zigorra neurriz kanpokoa bada ere egin duen deliturako. Bere zeldakide Pinorekin (Javier Gutiérrez) batera, bat egingo du Espainiak 40 urteko diktadura pairatu ondoren eskuratutako demokraziaren hasieran euren eskubideen eta amnistiaren alde borrokatzen ari diren preso arruntez osatutako talde batekin.

Alberto Rodríguezek (Sevilla, 1971) El factor Pilgrim (2000) filmarekin egin zuen debuta. Santi Amodeorekin batera zuzendu zuen film hori, eta lehendabizikoz izan genuen Donostia Zinemaldian filma aurkeztera etorri zenean; aipamen berezia lortu zuen New Directors sailean. El traje / The Suit (2002) filmarekin, sail berean parte hartu zuen berriro, oraingoan bakarka; geroago, Sail Ofizialean egin zuen debuta 7 vírgenes / 7 virgins (2005) filmarekin, non Juan José Ballestak aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi baitzuen. Ondoren, hiru Goya saritarako izendatu zuten After (2009) filma, eta Made in Spain sailean eman zuten, geroago, Grupo 7 / Unit 7, Goya sarien 16 kategoriatan hautagai izateaz gain.

 

Zuzendaria Donostiako lehiaketa ofizialera itzuli zen La isla mínima / Marshland (2014) filmarekin, zeinak, 10 Goya sari eskuratu aurretik, Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra eman baitzion Javier Gutiérrezi eta Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria, halaber, Álex Cataláni. Horren ondoren, berriro lehiatu zen Zinemaldian El hombre de las mil caras / Smoke and Mirrors (2016) filmarekin. Eduard Fernándezek Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen film horri esker, eta La peste / The Plague (2017) telesaila aurkeztera ere etorri zen Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo.

Modelo 77 / Prison 77
Alberto Rodríguez (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
Antzezleak: Miguel Herrán, Javier Gutiérrez, Jesús Carroza, Fernando Tejero, Catalina Sopelana, Xavi Sáez
Inaugurazioa
Lehiaketatik kanpo

Modelo kartzela. Bartzelona, 1977. Manuel izeneko kontulari gazte bat desfalkoagatiko epaiketa baten zain dago kartzelan, eta 6-8 urteko zigor bati aurre egin behar dio, zigorra neurriz kanpokoa bada ere egin duen deliturako. Bere zeldakide Pinorekin batera, bat egingo du preso arrunten eskubideen eta amnistiaren alde borrokatzen ari den kolektibo batekin, COPEL izenekoarekin. Askatasunaren aldeko gerra bat hasiko da, eta gerra horrek kolokan jarriko du Espainiako espetxe sistema. Kanpoan gauzak aldatzen ari badira, barruan ere aldatu egin beharko dira. Benetako gertakarietan oinarritutako adiskidetasun-, elkartasun- eta askatasun-istorio bat.


TikTok
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
Email
Website
Babesle Ofiziala:
rtve
Media Partner:
Movistar
Laguntzaile Ofizialak:
audiKutxabank
Instituzio Kideak:
Donostia San Sebastián          Diputación Foral de Gipuzkoa          Euskadi Basque Country          Ministerio de Cultura y Deporte

 
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
Hau Donostia Zinemaldiko berrien boletina da. Boletin hau Zinemaldiko Berrien zerrendan izena emanda zaudelako jasotzen duzu.
Berripaperak jasotzeari utzi nahi badiozu, sakatu hemen.

Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.