Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Asteartea, 2023(e)ko irailak 5
Festival de San Sebastián
TikTok
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
app
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Donostia Zinemaldiak inbertitzaile sortzaileen bigarren topaketa egingo du Spanish Screenings: Financing & Tech ekitaldiaren esparruan, CAA Media Finance erakundearekin batera antolatua eta, besteak beste, Amblin Partners, Blueprint Pictures, Goodfellas, HBO, Hulu, Infinity Hill, Killer Films, MK2, MUBI, Neon eta Netflix taldeetako ordezkarien presentzia izango duena
Zinemaren munduko exekutibo garrantzitsuenetako batzuek networkingeko mintzaldi eta jardueretan parte hartuko dute irailaren 26tik 28ra

Facebook-en<br>partekatu
Facebook-en
partekatu
Twitter-en<br>partekatu
Twitter-en
partekatu
Asteartea, 2023(e)ko irailak 5

Donostia Zinemaldiak inbertitzaile sortzaileen bigarren topaketa egingo du irailaren 26tik 28ra, ‘Spanish Screenings: Financing and Tech’ delakoaren esparruan; ‘Spanish Screenings XXL: ikus-entzunezkoen ekoizpen espainiarrerako nazioarteko merkatu bat’ ekimenaren ardatzetako batean. Espainiako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan dago hori, Espainiak Europako ikus-entzunezko HUB gisa duen eginkizuna indartzeko, eta hauek bultzatzen dute: Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAAren bitartez, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak ICEX España Exportación e Inversiones erakundearen bidez, Málagako Zinema Jaialdiak eta Donostia Zinemaldiak.

Topaketan hainbat mintzaldi eta mahai-inguru izango dira (Industriako akreditazioa duten pertsonei irekiak) eta bertaratutakoek Zinemaldia & Technology jardunaldian eta irailaren 28ko Zinemaldia Startup Challenge lehiaketan parte hartzeko aukera ere izango dute.

CAA Media Financekin lankidetzan antolatua, nazioarteko merkatuan talentu ordezkaritza-agentzien artean liderretako bat. Ekitaldian exekutibo garrantzitsu hauek parte hartuko dute: Bobby Allen, Mubiko ekoizpen-presidenteorde seniorra; Elisa Alvares, Jacarada Consultants taldearen fundatzaile eta IPR.VC-ko aholkulari seniorra; David Arroyo, Suma Capital taldeko bazkidea; Rosa Attab, ekoizlea Jeb Brody, Amblin Partners taldeko ekoizpen-presidentea; Mariano César, HBO Maxeko Latinoamerikako GE Edukiren presidenteorde seniorra; Sarah Colvin, Neoneko erosketa-zuzendaria; Liesl Copland, Participant Media taldeko plataformekiko edukien eta estrategiaren presidenteorde exekutiboa; Peter Czernin, Blueprinteko presidenteetako bat; David Davoli, Anonymous Content enpresako nazioarteko presidentea; Marc Dujardin, Le Collectif 64 taldeko presidentea; David Flynn, wiipeko drama-ekoizpeneko zuzendari orokorra; Anna Higgs, Casarotto Ramsay & Associates enpresako zuzendari exekutiboa; Kiska Higgs, Focus Features enpresako ekoizpen- eta erosketa-presidentea; Phil Hunt, Head Gear Films erakundeko zuzendari exekutiboa eta Bankside Films taldeko zuzendarikide exekutiboa; Fionnuala Jamison, MK2ko zuzendari nagusia; Aijah Keith, Huluko zuzendari seniorra (zinema independenteko lizentzien arduraduna); Pamela Koffler eta Christine Vachon, Huluren fundatzaileak; Michelle Knudsen, 42 Productioneko zuzendari eta ekoizlea; Axel Kuchevatzky, Infinity Hill konpainiaren fundatzaile eta CCO; Jean Labadie, Le Pacte taldeko presidentea; Vincent Maraval, Goodfellaseko presidentea; Teresa Moneo, Netflixeko zinema-originalen nazioarteko zuzendaria; Matías Mosteirín, K&S Films ekoiztetxearen zuzendari nagusia; Tendo Nagenda, 10 by Ten taldeeko ekoizlea; Lisa Nishimura, ekoizlea; Maren Olson, 30West konpainiako zinema-presidenteorde exekutiboa; Nick Schumaker, Anonymous Contenteko zuzendari eta ekoizlea eta AC Independenteko zuzendaria; John Sloss, Cinetic Mediako presidente eta Sloss Eckhouse Dasti Haynes LawCoko bazkide fundatzailea; Whitney Sudler-Smith, Vanglorious Productionseko fundatzaileetako bat; Gabrielle Tana, Brouhaha Entertainmenteko ekoizle eta fundatzaileetako bat; Robert Walak, Iconoclasteko zinema- eta telebista-presidentea; eta Michael Weber, The Match Factory zuzendari nagusia.

Roeg Sutherlandek, Benjamin Kramerrek eta Sarah Schweitzmanek, CAA Media Financeren ordezkari gisa, topaketan parte hartu eta jarduera batzuk moderatuko dituzte, baita Wendy Mitchell Feseko ordezkari eta aholkulariak ere.

Ekitaldia industria-akreditazioa duten pertsonei soilik egongo da irekita, eta gai hauei buruz eztabaidatuko da: Estatu Batuetako industriaren ingurune aldakorrean sor litezkeen aukerak; ikus-entzunezkoen balio-katearen mundu-joerak; plataforma liderren panorama globala; konpainia ekoizle independenteek aurre egin beharreko erronkak; nazioarteko merkatuaren egoera espainierazko edukietarako; koproduzitzeko modu berriei esker nola indartu; eta industria nola prestatzen ari den sektoreak bilakaera izaten eta ikus-entzuleekin hobeto konektatzen jarrai dezan. Gainera, networkingeko saio bat antolatuko da egunero Konferentzian parte hartuko duten nazioarteko exekutiboen eta Espainiako ekoizleen artean.

Mintzaldiak, mahai-inguruak eta hitzaldiak irailaren 26an eta 27an izango dira, 10:00etatik 14:00etara, Tabakaleran. Egitarau osoa irailaren 11n argitaratuko da Zinemaldiaren webgunean.


Spanish Screenings eta Spanish Screenings: Financing & Tech ekimenei buruz

Spanish Screenings XXL delakoaren lau ardatzetako bat da Spanish Screenings: Financing & Tech, honako hauekin batera: Spanish Screenings Content (Málagako Jaialdia), Spanish Screenings On Tour eta Spanish Screenings 360; urte osoan aktibo dauden ekintzen programa bat da, PLATFO negozio eta sustapenerako plataformaren sorkuntza ere barne hartzen duena. Baita 'Spanish Screenings 360. The Podcast' ere, audio-plataforma nagusietan eta Youtuben eskuragarri dagoena.

Ekimena, azken batean, Espainian ekoitzitako edukien ikus-entzunezko merkatu bat sortzean datza, elkarri eragiteko eta negoziorako testuinguru batean proiektu berriak trukatzea eta sortzea errazteaz gain, Espainiako ikus-entzunezko industriaren balio-katea indartzen lagunduko duena.

‘Spanish Screenings XXL: ikus-entzunezkoen ekoizpen espainiarrerako nazioarteko merkatu bat’ Espainiako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan dago, Espainiak Europako ikus-entzunezko HUB gisa duen eginkizuna indartzeko, eta hauek bultzatzen dute: Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAAren bitartez, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak ICEX España Exportación e Inversiones erakundearen bidez, Málagako Zinema Jaialdiak eta Donostia Zinemaldiak.

Espainiako ikus-entzunezkoen nazioartekotze-programa horrek bultzada berri bat jaso zuen 2022rako eta 2023rako, edukien aniztasun eta jarduera-bolumen handiagoarekin, ikus-entzunezkoen industriaren erronka berrietara egokitze aldera.


TikTok
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
Email
Website
Babesle Ofizialak:
rtveeitb
Media Partner:
Movistar
Laguntzaile Ofizialak:
audiKutxabank
Instituzio Kideak:
Donostia San Sebastián          Diputación Foral de Gipuzkoa          Euskadi Basque Country          Ministerio de Cultura y Deporte

 
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
Hau Donostia Zinemaldiko berrien boletina da. Boletin hau Zinemaldiko Berrien zerrendan izena emanda zaudelako jasotzen duzu.
Berripaperak jasotzeari utzi nahi badiozu, sakatu hemen.

Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.