Hemen zaude: Lehen orrialdea > Donostia Sariak > Warren Beatty


DONOSTIA SARIA - WARREN BEATY  
     
 

WARREN BEATTY DONOSTIA SARIA 2001

Warren Beatty Estatu Batuetako zine industriako pertsonaia garrantzitsuenetako bat da, ekoizle, gidoilari, zuzendari alderdi anizkunetan eta, batez ere, karisma handiko aktore gisa.

Beatty Richmonden (Virginia) jaio zen 1937an. Shirley McLaineren neba gaztea, Northwestern Unibertsitatean graduatu zen 1959an. Arte dramatikoko ikasketak Stella Adler ospetsuarekin egin zituen, 22 urterekin telebista-saio batean debutatu zuen arte. Bi urte beranduago, Elia Kazanek Natalie Woodekin mundu zabalean ospetsu bihurtuko zuen pelikulan protagonistarena egiteko aukeratu zuen: Splendor in the Grass (Belarraren distira). Film honetan jokatu zuen pertsonaiak, zinismoa eta samurtasunaren erdibidean, lehen arrakasta egotzi zion, The Roman Spring of Mrs. Stone (Stone andrearen udaberri erromatarra) filmak berretsiko zuena.

Berandu baino lehen, aktore erakargarri honek aurpegi polit bat baino gehiago zela erakutsi zuen Lilith (1964) eta Mickey One (1965) bezalako izenburuekin. 1967an, Warren Beattyk eta Faye Dunawayk hamarkada hartako filmik adierazgarrienetako bat protagonizatu zuten, Bonnie and Clyde (Bonnie eta Clyde), moda atzerakoia mundu osora zabaldu zuen pelikula. 70eko hamarkadan, Warren Beattyk Robert Altmanen McCabe and Mrs. Miller (Bizizaleak, 1971), edo Hal Ashbyren Shampoo (1975) pelikulak idatzi eta protagonizatu zituen, biak Julie Christierekin batera.

Perfekzionista eta bere buruarekin zorrotza oso, Beattyk hiru urte eman zituen bere lehen zuzendari lana prestatzen: Heaven Can Wait (Zeruak itxaron dezake, 1978), zeinarekin Oscar sarietarako lau izendapen lortu baitzituen: aktore, zuzendari, ekoizle eta gidoilariarena. Hiru urte geroago, Reds (Gorriak) zuzendu zuen, zeinean Errusiako Iraultza bitartean John Reed kazetaria haragitzen zuen. Formaren teknika-berrikuntzetan eta irudiaren ikerketa plastikoan interesatuta zegoenez, Dick Tracy (1990) proiektu esperimentalarekin arriskatu zen. Pentsamoldez ezkertiarra, bere ideia aurrerakoiak azaldu zituen Bulworth (1998) pelikula probokatzailean.

Warren Beattyren jardunbideak Hollywood klasikoaren usadioa eta zinema independentearen ausardia bateratzen ditu.

 
     
Itzuli
 

 


INSTITUZIO KIDEAK


BABESLE OFIZIALA

KOLABORATZAILEA


EUSKARRI TEKNOLOGIKOA