Hemen zaude: Lehen orrialdea > Donostia Sariak


DONOSTIA SARIA  
     
 

Irailaren 11ko gertakari trajikoen ondorengo egunetan bizi izandako ziurgabetasunak Donostiara etortzekoak ziren gonbidatuetako batzuk ez etortzea eragin zuen, jadanik Donostia Saria onartua zeukaten Julie Andrews eta Warren Beatty tartean.

Bi aktore nabarmenok ez zela bidaiatzeko eta ospakizunetarako une aproposena erabaki zuten, gutun baten bitartez adierazitakoaren arabera. Halere, bai batak zein besteak datorren urteko ekitaldian, hau da Zinemaldiaren 50. urteurrena beteko denean, parte hartzeko asmoa ageri dute.

Francisco Rabalen ustekabeko heriotzak hark poz handiz onartu zuen ibilbide oso baten Donostia Saria berari aurrez aurre emateko atsegina zapuztu zigun, ordea, haren partez bere biloba Liberto Rabalek jaso zuen aktoreari eskainitako omenaldizko ekitaldi hunkigarri batean.

DONOSTIA SARIA 2001

    • Julie Andrews

    • Warren Beaty

    • Francisco Rabal

DONOSTIA SARIAK HISTORIKOAK

 
     
Itzuli
 

 


INSTITUZIO KIDEAK


BABESLE OFIZIALA

KOLABORATZAILEA


EUSKARRI TEKNOLOGIKOA