71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Atzera begirako klasikoa. JACQUES DEMY
Atzera begirako klasikoa. JACQUES DEMY
Jacques Demy
Frantzia 
26 min. Film laburra
Adinez aurrera egindako eskalapoigile baten udazkeneko eguneroko bizimodua, baita bere emazte eta seme adoptatuarena ere. Maitasun eta xehetasun handiz azaltzen du eskalapoigilearen lana, eta, horrez gain, haren bizimoduaren inguruko hausnarketa egiten du. Film labur dokumental eta film kultural onenari emandako Ohorezko Aipamena eskuratu zuen 1956ko Berlineko zinema-jaialdian.
Jacques Demy
Frantzia 
29 min. Film laburra
Hotel bateko gela batean, haserre bizian dagoen emakume jeloskor bat esperoan ikusiko dugu hasieran, baina gaitzespenez josiko du ondoren bere amorante gazte eta desleiala. Maitaleak axolagabe tratatuko du emakumea.
Jacques Demy
Frantzia 
18 min. Film laburra
Ars herriko Jean-Marie Baptiste Vianney apaizaren deskribapena, bere biografia oinarri hartuta; baita bere testuak eta predikuak baliatuta ere.
La Colère: Eugène Ionesco, Sylvain Dhomme, Max Douy L’Envie: Edouard Molinaro La Paresse: Jean-Luc Godard La Luxure: Jacques Demy L’Orgueil: Roger Vadim La Gourmandise: Philippe de Broca L’Avarice: Claude Chabrol
Frantzia-Italia 
115 min.
Lehen jaunartzea egiteko prestatzen ari zen garaian zer-nolako gaizki-ulertuak bizi izan zituen kontatuko dio Paul-ek Bernardi; izan ere, lizunkeria eta luxu hitzak nahastu zituen (frantsesezko luxure eta luxe, alegia). Hieronymus Bosch margolariaren lanari buruzko liburu batean lizunkeria identifikatzen saiatuko dira biak, eta, ostean, kafetegi batean inguruan dituzten emakumezkoak biluzik ikusten hasiko dira.
Jacques Demy
Frantzia-Italia 
90 min.
Lola Nanteseko kabaretari bat da, eta zazpi urte darama bere maitale Michel noiz itzuliko zain. Michel dirua egitera joan zen, Lola haurdun zegoela jakin gabe. Frankie marinel amerikarrarekin harreman labur bat izan ostean, Roland izeneko txikitako lagunarekin topo egingo du. Lolarekin liluraturik, Rolandek bere maitasunaren berri emango dio. Baina Lolak Michel du oraindik buruan.
Jacques Demy
Frantzia 
82 min.
Jean Fournier paristar gazteari Caron bere lagunak jokoan irakatsiko dio. Zortea lagun duenez, oporraldia Nizan ematea erabakiko du, apustuan. Han Jackie Demaistre ezagutuko du, jokoak eraginda bere senarra eta semea bazter batean utzi dituen jokalari konpultsiboa. Elkarrekin dirutza dezentea eskuratu ostean, Montecarlo aldera abiatuko dira. Zoriarekin hainbat gorabehera izan ondoren, Jackieri jokoa utzarazten saiatuko da Jean, benetan maitemindurik baitago, eta Parisera elkarrekin itzultzeko ahaleginak egingo ditu.
Jacques Demy
Frantzia-Alemania 
83 min.
Geneviève 17 urteko neskatila da, eta bere amak aterki-denda bat dauka. Guy hogei urteko mekanikariarekin maiteminduta dago. Ezkondu egin nahi dute, baina Genevièveren amak ez du harremana onesten. Guyk bi urtez Aljeriara joan beharko du, soldaduska egitera. Haurdun eta Guyren berri handirik gabe, Roland Cassard diamante-merkatari aberatsarekin ezkontzeko konbentzituko du amak. Film honek Canneseko zinema-jaialdiko Urrezko Palmorria lortu zuen 1964an.
Jacques Demy
Frantzia 
120 min.
Azoketako saltzaile talde bat Rochefort hirira iritsi da, aire zabalean azoka bat antolatzera. Solange eta Delphine ezagutuko dituzte; musika eta dantza eskolak ematen dituzten bikiak, alegia. Ivonne beren amak kafetegi bat dauka, eta damu zaio garai bateko bere maitale Simon Dame utzi izana. Kafetegira Maxence marinela joango da, margolaria eta poeta. Bere ametsezko emakumea margotuta dauka marinelak; ezagutzen ez badu ere, Delphine izango da emakume hori. Simon Dame Rochefortera bueltatu da, eta Andy Miller musikari ospetsua joango zaio bisitan, txikitako lagunak baitira.
Jacques Demy
Frantzia-AEB 
90 min.
George Matthews arkitektoa langabe dago, eta bere neskalagun aktorearekin bizi da. Vietnamera soldadutzara joateko noiz deituko zain dago. Lagunengana joko du mailegu eske finantza-etxe batek autoa ez kentzeko, ordaindu gabe baitauka. Lortuko du dirua, baina emakume misteriotsu eta dotore batekin topo egingo du, eta modelo-estudio batera jarraituko dio. Bertan, modeloei biluzik atera ahal izango dizkie argazkiak, trukean gogotik ordainduta.
Jacques Demy
Frantzia 
89 min.
Errege bat zoriontsu bizi da bere emazte ederrarekin eta alabarekin. Gainera, sekulako urre mordoa ematen dion asto baten jabe da. Baina erregina gaixotu egingo da; hala, hil aurretik erregeari zin eginaraziko dio, inorekin ezkontzekotan, erregina bera baino ederragoa izan beharko duela emaztegaiak. Buru-belarri bila aritu ostean, erregearen alabak bakarrik beteko du erreginaren eskakizuna. Printzesak orduan bere amabitxiarengana joko du, Lilien Maitagarriarengana, eta hamaika maltzurkeria prestatuko dute ezkontza galarazteko.
Jacques Demy
Erresuma Batua-AEB 
90 min.
1349ko uda. Europa izurrite beltzak astinduta. Batetik bestera ibiltzen den aktore talde bat Hamelin aldera abiatuko da. Bidean txirula jotzen duen trobalari bat elkartuko zaie. Arratoiak Hamelinera iritsiko dira. Txirulariak hiria askatuko duela aginduko du, trukean mila florin jasotzen baditu. Baina, lortu ostean, burgumaisuak ez dio dirutza hori ordaindu nahiko.
Jacques Demy
Frantzia-Italia 
94 min.
Marco eta Irène elkarrekin bizi dira. Marcok autoeskola bat dauka, eta Irènek, berriz, ile-apaindegi bat. Marco ez dago oso ondo, eta medikuarenera joango da. Medikuak ginekologoarengana bidaliko du, eta haurdun dagoela baieztatuko dio, lau hilabeteko. Marco ospetsu egingo da, eta Irènekin ezkontzea erabakiko du.
Jacques Demy
Japonia-Frantzia 
124 min.
Oscar François de Jarjayes emakume jaio zen, baina bere aitak semea nahi zuen oinordeko. Hala, aurretik ere bost alaba zituenez, gizonezko izateko hezi zuen, André bere umezainaren bilobarekin batera. Hazi zenean, Oscar erreginaren guardiako ofizial bilakatu zen; André, berriz, ukuiluko morroi. André Oscarrekin maiteminduta dago, baina Oscarrek denbora beharko du berak ere maite duela jabetzeko. Iraultza hasi zenean, hasiera batean bando banatan egongo dira.
Jacques Demy
Frantzia 
90 min.
Colette idazleak 1927ko uda Saint-Tropez ondoko bere etxean eman zuen, gaztaroa nola aldentzen den ikusiz eta bere existentziari buruz hausnartuz. Azken gizon bat agertuko zaio, eta duda-mudan ibiliko da, harreman horri heldu ala ez.
Jacques Demy
Frantzia 
90 min.
Nantesen 1955ean gertatutako langileen greba batean, Madame Langlois alargun aristokratikoak François Guilbaud metalurgiako langileri logela bat alokairuan emango dio. Alargunak alaba bat dauka, Édith, eta telebista-denda baten jabearekin ezkonduta dago; aberatsa, inpotentea, jeloskorra eta oso bortitza da senarra. Ihes egitea erabaki eta gorrotoagatik prostituituko da Édith; hala, François ezagutu eta elkarrekin zeharo maiteminduko dira.
Jacques Demy
Frantzia 
95 min.
Orfeo pop izarra da, eta kontzertu bat prestatzen ari da. Egun batez, deskarga elektriko batek emango dio, eta hildakoen mundura iritsiko da. Baina mundu horretan esango diote oraindik ez zaiola ordua heldu, eta bizidunen artera itzuliko da. Bere lagun Euridize gaindosi batekin hilko da, eta, etsipenaren etsipenez, Orfeo beste mundura bueltatuko da lagunaren bila.
Jacques Demy
Frantzia 
106 min.
Yves Montand abeslaria Marseillara itzuliko da, haurtzaroa eta gaztaroa igaro zituen hirira, bere bizitza eta ibilbidea aztertzen dituen ikuskizuna eskaintzera. Bertan baroisa bat bizi da; gaztetan maitale izan ziren eta alaba bat izan zuten, Marion, abeslaria jakinaren gainean ez badago ere. Marionek ikuskizuneko antzezle baten tokian jardungo du arrakastaz, eta Yves neska seduzitzen hasiko da.
Paul Grimault, Jacques Demy
Frantzia 
78 min.
Paul Grimault zuzendariak pailazo txiki bati kontatuko dizkio bere film laburren istorioak, eta objektu bizigabeak nola animatu irakatsiko dio. Benetako hartualdiak eta animaziozkoak nahasirik, bere filmetan sortu diren pertsonaiak pantailaren aurrean elkartuko dira, Le Petit Soldat ikusteko.
Agnès Varda
Frantzia 
118 min.
Jacquot Demy hamaika urteko haurra da. Bere aitak tailer mekaniko bat dauka, eta ama ile-apaintzailea da. Zoriontsu dira, eta abestea eta filmak ikustea dute gogoko. Era guztietako ikuskizunekin txunditurik dago Jacquot (antzerkia, zinema, txotxongiloak), eta kamera bat erosiko du lehendabiziko film amateurra egiteko. Jacques Demyren haurtzaroa eta zinemarekin izan zuen erakarpen goiztiarra gogorarazten dizkigu Agnès Varda zinemagilearen film honek. Demyk eta biek 1958tik elkarrekin eman zituzten egunak, harik eta 1990ean Demy hil zen arte.
Agnès Varda
Frantzia 
64 min.
Rocheforteko andereñoak pelikula filmatu zuteneko irudiak, Agnès Vardak berak 1996an zaharberrituak, Rochefort hiriak filmaren 25. urteurrenean egindako festako irudiekin nahasirik. Festa horretan izan ziren Varda eta taldeko beste hainbat kide, filmaketan bizi izandako une ederrak gogorarazteko. Bi mamuren presentzia nabari da: Demyrena (Vardak senarrari egindako bigarren omenaldia) eta Françoise Dorléac-ena, Catherine Deneuven ahizparena.
Agnès Varda
Frantzia-Belgika-Espainia 
90 min.
Jacques Demyren bizitzari eta obrari buruzko dokumentala. Ezagutu zutenei egindako elkarrizketak eta Demyren beraren artxiboko irudiak biltzen ditu, Agnès Varda bere alargunaren begiradapean. Halaber, hainbat lagunek azaltzen dute zinemagile zenaren filmek zer-nolako eragina izan duten haiengan, zuzenean ezagutu ez bazuten ere.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: