71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Culinary Zinema: Zinema eta gastronomia
Christian Vincent
FRANTZIA 
95 min.
Hortense Laborie, Périgordeko chef ezaguna, zur eta lur dago: Errepublikako presidenteak bere chef partikular izendatu du eta, aurrerantzean, Eliseo jauregian egiten dituen bazkari pribatu guztiez arduratu beharko du. Sukaldeko langile askoren jeloskortasuna eta inbidiak gorabehera, Hortensek berehala lortuko du guztien errespetua, bere talentuari esker. Bere plateren autentikotasunak liluratu egingo du presidentea, baina boterearen pasilloak tranpaz josita egongo dira. François Mitterranden sukaldari pribatuaren benetako istorio berezian oinarritua.
Inaugurazioa
Daniel Cohen
FRANTZIA 
84 min.
INAUGURAZIOA Alexandre Vauclair chef izarra ez da ondo moldatzen jatetxearen jabe den enpresaren zuzendaritza berriarekin; izan ere, sukaldaritza molekular berriaren aldeko apustua egin nahi dute zuzendari berriek. Vauclair etsipenak jota dago. Ez daki zer ipini kritikari gastronomikoek puntuatuko duten menu berrian. Alexandrek inspirazioa behar du, bai eta laguntzaile berri bat ere. Orduan, Jacky ezagutuko du, goi-sukaldaritzaren zale amorratua: autodidakta, burugogorra eta talentu handikoa.
Inaugurazioa
Pep Gatell (La Fura dels Baus)
ESPAINIA 
4 min. Film laburra
(film laburra) Osagai bitxi bat duen errezeta: odola. Osagaia modu oso berezian erabilita dago, jateko eta egiteko modu zahar bati jarraituta. Gure garaira arte bizirautea lortu duen plater edo elaborazio honek aurkezpen bitxi samarra eskatzen zuen.
Klausurako filma
Felipe Ugarte
ESPAINIA 
10 min. Film laburra
Naia zortzi urteko neska koskorra da, eta jostailuzko sukaldearekin jolastea gustatzen zaio: "Sukaldean ibiltzea gustatzen zait, oso ondo pasatzen baitut". Handitan, sukaldari izan nahi du, eta gauean, oheratzen denean, begiak itxi eta sukaldean ibiltzea zenbat duen gustuko pentsatzen du. Orduan, ametsek mundu magiko batera eramango dute; bertan, bere nahiak errealitate bilakatuko dira.
Klausurako filma
Jesús M. Santos
PERU-ESPAINIA 
67 min.
KLAUSURA Peruko gastronomia herrialdearen ikur nagusi bilakatu da, bai eta erreferente ere nazioartean, herrialde horretako kultura, biodibertsitatea eta mestizajea direla-eta. Hamarka mila gazte jarraitzaile sutsu dauzka. Dokumental honetan, Ferran Adrià eta Gastón Acurio Perun barrena ibiliko dira (Cuzco, Iquitos, Lima, Arequipa, erdialdeko mendilerroa, Piura, Pisco...). Sukaldariekin hitz egingo dute eta milaka gazterekin bilduko dira fenomenoa ulertzeko. Sukaldaritza arma sozial gisa: Limako auzorik pobreenean dagoen Pachacútec ikastetxea da horren ikur.
Gabriel Axel
DANIMARKA 
102 min.
Zinema gastronomikoaren klasiko ukaezina kopia digitalizatuan eta zaharberrituan; Isaak Dinesen idazlearen eleberrian oinarritutako istorio honek Stéphane Audran du protagonista. Puritanismoa nagusi den Danimarkako herrixka urrun batean, bi ahizpa ezkongabek aspaldiko gazteria ekarriko dute gogora nostalgiaz, bai eta poztasuna zapuztu zieten hezkuntza zurruna ere. Halako batean, Babette agertuko da Paris aldetik, Izualditik ihesi. Eta bi ahizpen bizitzak aldatuko ditu. Ontasunez eta berotasunez hartuko dute iritsi berria; ordainetan, frantziarrak sekulako afaria prestatuko die, Frantziako gastronomiako plater eta ardo onenekin.  
Paul Lacoste
FRANTZIA 
86 min.
Michel Bras chef frantsesak, hiru Michelin izar dituenak, Aubrac eskualdearen bihotzean daukan jatetxea bere seme Sébastieni oinordetzan uztea erabakiko du 2009an. Aita-semeek beren ibilbidetako une erabakigarri bat izango dute aurrez aurre: posible al da bizitza osoko lana beste norbaiti uztea? Posible al da semeak izen ona bere kabuz bakarrik lortzea? Dokumental honek familia bateko hiru belaunaldiren historia kontatzen du, baita aitak semeari pasatzen dion sukaldaritzako jakintza ere.
James Nutt
ERRESUMA BATUA 
60 min.
Yotam Ottolenghi sona handiko chefa da nazioartean. Sorterrira itzuliko da, Jerusalemera, ezohiko aberastasuna eta dibertsitatea dituen kulturaren altxor ezkutuak aurkitzera. Arabiarrekin eta judutarrekin arituko da sukaldean; dela jatetxeetan, dela etxeetan. Hala, ehunka urtetako tradizioa ezagutu, hiria definitzen duten platerak sortu, eta bere aho-sabaian eragina izan duten zaporeak eta errezetak aztertuko ditu.
Blanca Aguerre
MEXIKO 
80 min.
«Lupe el de la vaca» pertsonaia bitxi baten izena da; ez dugu inoiz ikusiko, baina dokumental honi izena emango dio. Sierra del Tigreko (Jalisco) komunitate bateko pertsonengana hurbiltzeko aitzakia ludikoa izango da, bai eta Mexikon landa-giroan bizirauteari buruz hitz egiteko ere. Egiten dutena maite duten landako langileei egindako omenaldi soila eta zintzoa.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: