71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Filmak
Filmak
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen
Zinema Eraikitzen 22. Donostia
Zinema Eraikitzen 22. Donostia
Estanislao Buisel Quintana
ARGENTINA 
83 min.
Julioren bizitzan hainbat gauza hasiko dira: amodio-harreman bat, lan berri bat, eta proiektu bat lagun zahar batekin. Proiektua fotonobela bat egitea da, eta hura ikustean, ikus-entzunezko narrazio-prozesu baten garapenaren muinean sartuko gara. Maitasuna maitasuna da, eta lan berria liburu-denda bateko saltzaile izatea da. Bertan lapurtzea oso erraza dela konturatuko da Julio, eta horri ekingo dio, besterik gabe. Horrek arazoak ekarriko dizkio neska-lagunarekin, proiektuarekin eta lanarekin.
Igor Lavrador
© Igor Lavrador
Caru Alves de Souza
BRASIL 
90 min.
Helena abokatu lizentziatu berria da eta bi jarduerak betetzen dute bere bizitza. Alde batetik, Brasilgo Santos hiriko auzitegian haurren eta nerabeen ofiziozko defendatzaile gisa duen lanak, eta bestetik, Caio nerabeaz zaintzeak. Harekin bizitza lasai eta zintzoa darama. Hala ere, bien arteko harremana kolokan jarriko da Caiok delitu larri bat egitean.
Sebastián Lelio
TXILE 
110 min.
Gloria 58 urteko emakume txiletar erakargarri eta bizia da, eta orain, bizitzako etapa berri batean sartzen ari da: zahartzaroan. Hizlaria eta atsegina da, eta nabarmendu egiten da. Bere lana, bizitza sozial aktiboa eta jadanik bere senarra ez den gizonarekin izandako bi semeei laguntzea dira bere bizitzaren ardatzak. Maitasunean aukera berri baten bila dabil, baina, tamalez, aurrera egiten ez duten harremanetan sartzen da. Bidaia honetan, zahartzeko erronkari aurre egiteko kemena eta bidaia hori bakarrik egiteak dituen alde onak aurkituko ditu, eta harro sentituko da, berezko duen irribarrea galdu gabe.
Santa Lucía Cine
© Santa Lucía Cine
Aarón Fernández
MEXIKO-ESPAINIA-FRANTZIA 
104 min.
Sebastianek 17 urte ditu eta osabak Veracruzeko kosta tropikal hondatuan duen motel txikia bakarrik zaintzen hasi da. Mirandak inguruko higiezin-agentzia batean egiten du lan, eta tarteka motelera joaten da, maitale Mariorekin. Mario beti iristen da berandu maitasun-hitzorduetara, eta Mirandak itxaron egin behar izaten dio. Hutsarte horietan, Sebastianek eta Mirandak elkar ezagutuko dute, eta gero eta gehiago hurbilduko dira; dena dela, biek ere ondo dakite istorio horrek ez duela iraungo.
Sebastián Sepúlveda
TXILE-FRANTZIA-ARGENTINA 
90 min.
Filma 1974ko egiazko gertaera batean dago oinarrituta, eta Justa, Lucía eta Luciana Quispe ahizpen istorioa kontatuko digu. Hiruak artzainak dira goi-lautadetan, eta bizitza bakartia daramate. Duela gutxi hildako ahizpa baten heriotzagatiko atsekabeak eta kanpotik iristen zaizkien albisteek zalantza existentzialak eragin eta amaiera tragiko batera eramango ditu Quispe ahizpak.
Ana Guevara, Leticia Jorge
URUGUAI-MEXIKO-HOLANDA 
96 min.
Lucíak 14 urte ditu baina gazteagoa dirudi. Argala da eta neskatila gorputza du. Gurasoak dibortziatuta daude, eta anaia eta bera amarekin bizi dira. Alberto, haien aita, kiropraktikoa da. Gutxitan ikusten ditu seme-alabak. Horregatik, etxetxo bat alokatu du termetan. Oporrak motzak izango dira eta zeruak euria mehatxatzen du. Hara iristean panorama ezin okerragoa da. Debekatuta dago igerilekuan sartzea ekaitz elektrikoaren arriskuagatik. Alberto seme-alabak entretenitzen saiatuko da, familia-txangoaren porrota konpontzen saiatzeko. Baina gero eta gehiago saiatu, orduan eta gutxiago lortuko du.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: