"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa bi herriotako zinematografien topagune eta erreferentziazko plataforma da. Zinema Eraikitzen 28 ekimenaren egun berberetan egingo da Foroa, eta ikus-entzunezko egitasmo berriak sustatzeko, koprodukzio akordioak bultzatzeko eta profesionalen arteko kooperazioa indartzeko aukera paregabea izango da.
Koprodukzio Foroan Europako zein Latinoamerikako proiektu zinematografikoek har dezakete parte, baldin eta prestatze-bidean badira, gutxienez 60 minutu irauten badute eta finantzaketaren % 20 behintzat bermatuta badaukate. Europako proiektuek berariazko lotura izan behar dute Latinoamerikarekin. Transmedia, crossmedia eta multiplataforma formatu berriekin esperimentatzen duten proiektuak ere aurkez daitezke, betiere film zinematografikoa baldin bada egitasmoaren plataforma nagusietako bat. Era berean, garrantzi berezia emango zaio proiektua nazioarteko foro batean aurkeztu den lehendabiziko aldia izateari.
Hautatutako proiektuen arduradunek mundu osoko partner estrategikoekin, industrialekin eta finantzarioekin elkartzeko aukera izango dute proiektuon finantzaketa osatzeko. 2014an, guztira 686 profesionalek hartu zuten parte Koprodukzio Foroan.
Aurkeztutako proiektu guztien artean, Zinemaldiak hogei aukeratuko ditu gehienez ere, nazioarteko hiru adituren txostenetan oinarrituta: Andrea Stavenhagen, Manuel Pérez Estremera eta Javier Martín.
Europa-Latinoamerika IV. Koprodukzio Foroan, Proiektu Onenaren Saria eskuratzen duen lanaren ekoizle nagusiak 10.000 euro jasoko ditu. Saria EGEDAk (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea) babesten du.
Canneseko Zinema Jaialdiko Marché du Film saileko Producers Network sarearekin eta Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales (INCAA) erakundearekin –biak Buenos Airesko Ventana Sur ikus-entzunezkoen merkatuaren antolatzaileak– izenpetutako Forjando Alianzas hitzarmenari esker, Foroan hautatutako proiektuek beren nazioarteko ibilbidea luzatzeko aukera izango dute esandako ekitaldi horietan.
Erregelamendua irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesari esker gauzatu da, eta honako hauek ere eman dute laguntza: Canneseko Zinema Jaialdiko Marché du Film saileko Producers Network, INCAA (Zinemako eta Ikus-entzunezko Arteen Argentinako Erakundea), EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea), Eiken (Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterra), EPE (Euskal Produktoreen Elkartea), Etxepare Euskal Institutua, Europa Distribution, FAPAE (Espainiako Ikus-entzunezkoen Ekoizle Elkarteen Federazioa), IBAIA (Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Ibermedia programa, LatAm eta Europa Creativa Desk Media Euskadi-Zineuskadi.
Sustatzaileak:
Laguntzaileak: