Beste urtebetez, Zinemaldiaren albiste guztiak gure webaren, aplikazio mugikorraren eta sare sozialen bitartez jarraitzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Webgune ofizialean, zuen eskura jartzen ditugu filmei buruzko informazio osoa, programazio eguneratua eta saio guztien txartelen salmenta; horrez gain, gure egunerokotasunaren berri emango dizuegu: zuzeneko emankizunak, bideoak, argazki-galeria eta gertatzen den ororen azken orduko albisteak.
Gogoan izan gure telebistaren bitartez (TV) zuzenean ikus ditzakezuela prentsaurrekoak, inaugurazio- eta amaiera-galak, eta Donostia Saria gala; beste edukiez ere gozatu dezakezue, nahieran: photocallak, alfonbra gorria, filmetako lantaldeei elkarrizketak, gonbidatuen etorrera, eguneko laburpenak, sailetan parte hartzen duten film guztien trailerrak eta edizio honetako lan bereziak.
Jarrai iezaguzu sare-sozialetan eta partekatu zure Zinemaldia
Oso aktibo ibiliko gara gizarte-sareetan; beraz, ez ahaztu guri jarraitzea, hala, gure jarduera eta eduki esklusiborik ez galtzeko.
Twitter,
Facebook,
Instagram,
Youtube,
Periscope eta
Vinen gaude.
Facebook eta Twitterren bidez, jakinarazpenen berri eman, eta berritasunak, bideoak, argazkiak eta eguneko informazio nabarmenena aurreratuko dizkizuegu. Poz handiz partekatuko ditugu zuen elkarrizketa, aipamen eta iruzkinak, hortaz, ez ahaztu zuen iruzkinetan gure traola ofiziala erabiltzea, #63SSIFF; horrela, ez dugu zuen parte-hartzerik galduko, eta errazago eragingo diogu elkarri.
Orobat, egunero hainbat argazki aukeratuko ditugu zuek Instagramen #63SSIFF traolarekin partekatutakoen artean, eta album berezi bat argitaratuko dugu gure Facebookean. #63SSIFF traolan ere, zuek «(egilea)ren begirada» lelopean partekatutako argazkien artean gustukoen ditugunak hartu, eta
regrama egingo diegu.
Twitter Mirror bat jarriko dugu berriz ere, gure bisitari ospetsuenek agur dibertigarriak bidal diezazkizueten.
Aurten, berritasun gisa, adi! zuzeneko
streaminga egingo dugu Periscope bitartez, eta beste ikuspuntu batetik emango dizuegu Zinemaldiko
off une eta ekitaldien berri.
Eta beste hainbat sorpresa; datozen egunotan kontatuko dizkizuegu eta zuen gustuko izatea espero dugu, beraz, ahaztu gabe, jarrai iezaguzu eta partekatu #63SSIFF traolan.
Jaitsi doan aplikazio mugikor ofiziala eta ez galdu ezertxo ere
Zure smartphone-aren bitartez ere jarrai diezaiokezu Zinemaldiaren gaurkotasun guztiari, bai eta jarraituko dituzun filmak planifikatu eta hiriari buruzko informazio interesgarria kontsultatu ere, gure app ofizialari esker.
Izan ere, bertan dituzu Zinemaldiko albisteak eta gaurkotasun osoa, minututik minutura: eguneko bideoak (
photocallak, prentsaurrekoak, galak...), azken orduko albisteen eta filmetako lantaldeen etorreraren berri ematen duten argazki-galeriak, trailerrak eta promozio-klipak, programazioa eta edizio honetako film guztiei buruzko informazio osoa eta xehea (sinopsiak, biografiak, fitxa artistikoa eta teknikoa, irudiak, sariak, aretoak eta ordutegiak).
Aplikazioak ikusi nahi duzuna planifikatzeko aukera ematen dizu, eta programazioan gustuko dituzun filmak "gogokoen" gisa markatzeko, filmei buruzko iritzia emateko eta edukiak gizarte-sareen bitartez partekatzeko, #63SSIFF traolaren bidez.
Aplikazioa doakoa da eta hiru hizkuntzatan eskura daiteke (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), App Store-n, Windows Phone-n eta Google Play-en.