"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lau Haizetara dokumentalen generoko profesionalentzako topagune bat da, eta ekoizle europarren arteko koprodukzio-harremanak sustatzea eta profesionalen artean lankidetza sendotzea du helburu.
Foro hau, 2017ko irailaren 26tik 28ra bitartean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan, eta hiru fasetan garatuko da, proiektuaren kalitatea, aurkezpena eta finantzaketa optimizatzeko helburuarekin:
Pitching tailerrak: hautatuak izan diren ekoizleek, bi tutoreen laguntzarekin, pitchingaren aurreko bi egunetan buru-belarri lan egingo dute beren proiektuen azalpena hobetzeko.
Pitching saioa: produktoreek beren proiektuak azalduko dituzte nazioarteko Comissioning Editore gailenen aurrean, eta baita sektoreko profesionalen aurrean ere.
Banan-banako bilerak: Comissioning Editoreen eta haututako proiektuen ordezkarien artean.
Hautatuko proiektuak:
I AM NOT YOUR SLAVE (*)
Zuzendariak: Fátima Subeh - Edu Marín
Ekoizpena: Contramedia Films - AlemDoc
Espainia
BREAKPOINT, A COUNTER HISTORY OF PROGRESS
Zuzendaria: Jean-Robert Viallet
Ekoizpena: Cinephage
Frantzia
EL SONIDO DEL "CRACK"
Zuzendaria: Ander Iriarte Alvarez
Ekoizpena: Irusoin, S.L. - Mirokutana.Koop
Espainia
GET SETTLED!
Zuzendaria: Karin Wegsjö
Ekoizpena: Karin Wegsjö Produktion
Suedia
Mr. RIPLEY, EL ARTE DE LA ESTAFA
Zuzendariak: Gentzane Martínez de Osaba - Alejandro García de Vicuña
Ekoizpena: Marmoka Films
Espainia
NOMBRE EN CLAVE: MAVERICK
Zuzendaria: Patxi Basabe
Ekoizpena: Contrasentido P.C. - Zinema Variétés
Espainia
NOODLE DREAM
Zuzendaria: Hou Ning
Ekoizpena: 24 images - Dynamic Communication Company
Frantzia – Txina
PANAMA AL BROWN, A MYSTERIOUS FORCE
Zuzendaria: Jacques Goldstein
Ekoizpena: Bachibouzouk
Frantzia
PHOTOGRAPH-WOMEN
Zuzendaria: Ester Sparatore
Ekoizpena: Tiresias Films - Kino Produzioni
Frantzia – Italia
PRISONERS WITHOUT PRISON (*)
Zuzendaria: Verjana Abazaj
Ekoizpena: Mov(i)e ON
Albania
ROL&ROL
Zuzendaria: Chus Gutiérrez
Ekoizpena: Turanga Films, S.L.U. - Revolution Films, S.L.
Espainia
THE SON OF (*)
Zuzendaria: Ilan Mizrahi
Ekoizpena: Blimey
Israel
TOLYATTI ADRIFT
Zuzendaria: Laura Sisteró
Ekoizpena: Boogaloo Films
Espainia
(*)
Proiektu honek FIPA-ren azken edizioan parte-hartu du (Festival International de Programmes Audiovisuels, Biarritz-Frantzia)
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa IBAIAk eta Donostia Zinemaldiaren Industry Club-ek antolatutako jarduera da, eta ikus-entzunezkoen sektorea garatzeko apustua egiten duten euskal instituzio eta erakunde askoren lankidetza du.
Laguntzaileak: