Beste urtebetez, Zinemaldiaren albiste guztiak gure webgunearenaren, App-aren eta sare sozialen bitartez jarraitzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Informazio guztia eta emankizunak webgunean
Webgune ofizialean, zuen eskura jartzen ditugu filmei buruzko informazio guztia, programazio eguneratua eta saio guztietarako txartelen salmenta; horrez gain, gure egunerokotasunaren berri emango dizuegu: zuzeneko emankizunak, bideoak, argazki-galeriak eta gertatzen den ororen azken orduko albisteak.
Gogoan izan gure telebistaren bitartez (TV) zuzenean ikus ditzakezuela prentsaurrekoak, inaugurazio- eta amaiera-galak, eta Donostia Saria gala; beste edukiez ere gozatu dezakezue, nahieran: photocallak, alfonbra gorriak, filmetako lantaldeei elkarrizketak, gonbidatuen etorrerak, eguneko laburpenak, sailetan parte hartzen duten film guztien trailerrak eta edizio honetako lan bereziak.
Webgunean gainera, Zinemaldiko telebistaren 24 orduko seinalea aurkituko duzue zuen smarttv-an konektatu ahal izateko eta emanaldi, bideo eta jarraipenezko saio guztietaz gozatu ahal izateko.
Jarrai iezaguzu sare-sozialetan eta partekatu zure Zinemaldia
Beti bezala, oso aktibo ibiliko gara sare-sozialetan; ez galdu gure inolako jarduerarik eta eduki esklusiborik. Twitter, Facebook, Instagram eta Youtube -n gaude.
Facebook eta Twitterren bidez, jakinarazpenen berri eman, eta berritasunak, bideoak, argazkiak eta eguneko informazio nabarmenena aurreratuko dizkizuegu. Gustura partekatuko ditugu zuen elkarrizketak, aipamenak eta iruzkinak, hortaz, ez ahaztu zuen iruzkinetan gure traola ofiziala erabiltzea, #65SSIFF inolako elkarrizketarik gal ez dezagun.
Instagramean estaldura hori zabalduko dugu eta Zinemaldiaren aurpegi ausart eta informalenaren timeline-a eskainiko dizuegu. Zinema-jaialdiaren ardatz berrietan kokatuko zaituzten argazki eta bideoak, agurrak eta adierazpen esklusiboak eta argazki-lehiaketa bat ere proposatuko dizuegu: parte hartzeko zuen argazkietan #Moment65SSIFF traola erabiltzea besterik ez duzue egin beharko.
Twitter-en #mirror bat jarriko dugu berriz ere, gure bisitari ospetsuenek agur dibertigarriak bidal diezazkizueten, eta streamingaren bidez, arreta berezia merezi duten Zinemaldiko bestelako ekitaldietara hurbilduko zaituztegu.
Eta beste hainbat sorpresa datozen egunotan kontatuko dizkizuegu, eta zuen gustuko izatea espero dugu; beraz, ahaztu gabe, jarrai iezaguzu eta partekatu #65SSIFF traolan.
Jaitsi doan App ofiziala eta ez galdu ezertxo ere
Gainera, zure smartphone-aren bitartez Zinemaldiaren egunerakotasun guztiak jarrai ditzakezu, jarraituko dituzun filmak planifikatu eta hiriari buruzko informazio interesgarria kontsultatu, aurten jakinarazpen zerbitzu bat ere baduen gure app ofizialari esker.
Izan ere, bertan dituzu Zinemaldiko albisteak eta gaurkotasun osoa, minututik minutura: eguneko bideoak (photocallak, prentsaurrekoak, galak...), azken orduko albisteen eta filmetako lantaldeen etorreraren berri ematen duten argazki-galeriak, trailerrak eta promozio-klipak, programazioa eta edizio honetako film guztiei buruzko informazio osoa eta xehea (sinopsiak, biografiak, fitxa artistikoa eta teknikoa, irudiak, sariak, aretoak eta ordutegiak).
Gogoratu, ikusi nahi dituzun filmen ordutegiak egokitzen lagunduko dizun programazioa planifikatzeko tresna daukazula. Programazioan gogokoenak markatu, eta timeline pertsonalizatu batean agertuko zaizkizu. App-an sare sozialetan partekatzeko aukera ere izango duzu, zure gustuak zabaltzea errazagoa izan dadin.
Aplikazioa hiru hizkuntzatan eskura daiteke (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), App Store-n, eta Google Play-en.