"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostiako Alkate Eneko Goiak eta José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak, Donostia Hiria Publikoaren saria aurkeztu dute. Udalak babestutako sari honetarako 80.000 euro bideratu ditu.
Ekimen hau, Europako Kultur Hiriburuarekin jaio eta Donostia 2016ko legatu bezala irauten duena, Udalak egiten duen omenaldi bat da. Hain zuzen ere, saria ematen duten herritarrei egiten dion omenaldia.
Bestalde, Udalak, Zinemaldiarekin batera, 1.000 sarrera banatuko ditu egoera ekonomikoak zinema-aretoetara sarbidea zailtzen dien donostiar langabetu eta hirugarren adinekoen artean.
Donostiako alkateak, Eneko Goiak, azpimarratu du “Zinemaldia gure nazioarteko erreferente nagusietako bat” dela, eta, beraz, ‘Donostia Hiria’ saria babesteak “zentzu osoa du, hiria Zinemaldiarekin lotzen duelako, baita filma txalotuenekin ere”.
Alkateak adierazi duenez, Hiriburutzaren urtean hasitako lankidetzak “Zinemaldia indartzea du helburu eta, gainera, Publikoaren Sariarekin egitea, saririk parte hartzaileenarekin egiteak, Udalaren ekarpen moduan ulertzen dugu”.
Donostia Hiria Publikoaren Saria
Perlak saileko filmak ikusleen saria jasotzeko lehiatuko dira. Sail honetako pelikulek kritikaren txaloak nahiz sariak jaso dituzte nazioarteko beste zinemaldi batzuetan. Filmak Victoria Eugenia Antzokian proiektatuko dira eta saria Zinemaldiaren amaierako galan emango da.
Donostia Hiria Publikoaren Sariak bi sari biltzen ditu: Film Onenaren saria, 50.000 euroz hornitutakoa; eta Europako Film Onenaren saria, 20.000 euroz hornitutakoa. Irabazleak, sari honen bitartez, hiriarekin betirako lotuta egongo dira.
Langabetu eta hirugarren adinekoentzako doako sarrerak
Udalak Zinemaldiarekin batera, 1.000 sarrera banatuko ditu egoera ekonomikoak zinema-aretoetara sarbidea zailtzen dien donostiar langabetu eta hirugarren adinekoen artean.