Irekita dago Zinema Eraikitzen sailaren 33. edizioan proiektuak aurkezteko epea; Donostia Zinemaldiko eta Toulouseko Cinélatino zinema-jaialdiko hitzordu bikoitzean, alegia.
Ekimenaren helburua Latinoamerikan ekoitzitako film luzeak bukatzen laguntzea da; betiere, postprodukzio-fasean zailtasunak badituzte. Bi zinema-jaialdietako batzordeek aukeratutako sei film profesional talde baten aurrean aurkeztuko dituzte, talde horrek laguntza eman dezan film horiek amaitzeko, banatzeko eta zinema-jaialdietan presente egoteko.
Zinema Eraikitzen ekimenari esker Latinoamerikako film luze garrantzitsuenetako batzuk amaitu eta merkaturatu dira, eta talentu berri ugariri bultzada bat eman die, besteak beste: Jayro Bustamente, Ciro Guerra, Emiliano Torres, Pepa San Martín, Christopher Murray, Juan Sebastián Mesa, Lorenzo Vigas, Mariana Rondón, Alejandro Fernández Almendras, Sebastián Lelio, Juan Andrés Arango edo Amat Escalante.
2017an, Zinema Eraikitzen saileko filmak prestigio handiko nazioarteko zinema-jaialdietan hautatu dituzte: Los Perros, Marcela Said (Canneseko zinema-jaialdiko Kritikaren astea - Donostia Zinemaldiko Horizontes Saria); La novia del desierto, Valeria Pivato eta Cecilia Atán (Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard saila – Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos saila); La Familia (Canneseko zinema-jaialdiko Kritikaren astea - Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos saila); eta Temporada de Caza, Natalia Garagiola (Veneziako zinema-jaialdiko Kritikaren astea - Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos saila).
Zinema Eraikitzen saila, beraz, funtsezko hitzordu bilakatu da Europako eta Latinoamerikako ekoizleentzat eta industriako profesionalentzat.
SARIAK
Zinema Eraikitzen saileko 33. edizioan honako sari hauek banatuko dira:
INSKRIPZIOA
Inskripzioa online egin nahi izanez gero, hemen duzu formularioa:
http://www.cinelatino.com.fr/cc/formulaire.php
FILMAK INSKRIBATZEKO ETA MATERIALA JASOTZEKO AZKEN EGUNA: 2018KO URTARRILAK 31
HAUTAKETA
Hautaketaren emaitza martxoaren hasiera-aldera jakinaraziko dute.
Hautatuz gero:
KONTAKTUAK
Cinélatino, Rencontres de Toulouse
11-13 Grande Rue Saint Nicolas
31 300 Toulouse
T: 00 33 561 32 98 83
www.cinelatino.fr
Inskripzioak
Esther Saint-Dizier
esther.saintdizier@cinelatino.fr
Profesionalak
Eva Morsch Kihn
eva.morsch.kihn@cinelatino.fr
Donostia Zinemaldia
T: +34 943 48 12 12
enconstruccion@sansebastianfestival.com
www.sansebastianfestival.com
KOLABORATZAILEAK
Zinema Eraikitzen sailaren 33. edizioak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, l’École National Supérieure d’Audiovisuel (ENSAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Festival de Cannes), Région Occitanie / Pyrénées-Mediterranée, Signis eta Titra TVS; eta honako hauen kolaborazioa: de Europa Creativa MEDIA, Programa Ibermedia, CAACI (Conferencia de Autoridades Audiovisuales y Cinematográficas Iberoamericanas), Ad Hoc Estudios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Wanda Visión eta Film Factory.