71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Culinary Zinema
Culinary Zinema
Filmak
Filmak
1. Afaria
1. Afaria
2. Afaria
2. Afaria
3. Afaria
3. Afaria
4. Afaria
4. Afaria
5. Afaria
5. Afaria
Inaugurazioa
Mariano Cohn, Gastón Duprat
Argentina 
144 min. Saila
Artea maite duen kritikari gastronomiko sofistikatu  bat, oso probokatzailea (bere txartel pertsonalak bere izena esaten du eta behean "ezer ez", lanbide eta rolei iseka egiteko), edozer konpontzen dion andre batekin eman ditu azken hamarkadak (laguntzaile pertsonal, giltzain eta sukaldari antzeko batekin, alegia). Egun batean, andrea hil eta gizona konturatuko da ez dakiela ezer egiten. Paraguaitik datorren neska eskarmentugabe eta xalo bat hartzea erabakiko du, eta hutsetik irakatsi beharko dizkio bere bizitzako kontu zenbaezinak (harremanak, gustu pertsonalak, kultura, gastronomia-gaiak, etab.). Kulturen eta belaunaldien arteko talka horren ondorioz egoera ezohikoak, biziak, kontraesankorrak eta samurrak sortuko dira, eta ikasitakoa kapitalizatuko dute biek. 5 ataleko minitelesaila telebistarako.
Klausurako filma
Tran Anh Hung
Frantzia 
135 min.
1885. Eugénie sukaldariak Dodin gourmet ospetsuarentzat lan egin du azken 20 urteotan. Denbora igaro ahala, sukaldaritza eta elkarrekiko miresmena harreman erromantiko bihurtu dira. Bikoteak plater paregabeak sortu ditu, jale zorrotzenak asetzeko adina onak. Alabaina, Eugéniek bere askatasuna baloratzen du eta ez du inoiz Dodinekin ezkondu nahi izan. Orduan, Dodinek aurretik inoiz egin ez duen zerbait egitea erabakitzen du: Eugénierentzat janaria prestatzea.
Xiao Haiping
Txina 
106 min.
Urte asko Beijingetik noraezean eman ondoren, Lin Shanshan hegoaldeko bere jaioterrira itzuli eta amonarekin bizi ohi zen etxe zaharra ostatu bihurtu zuen. Lau istorio zoragarri eta hunkigarri bizi izan zituen gonbidatuekin hor.
Mariano Carranza
AEB - Peru 
38 min. Film ertaina
Leku ezkutu batean, Lima aldirietan, oso auzo txiro batean, patuaren apetek existitzea ahalbidetu zioten eskola bat dago: Pachacútec Sukaldaritza Eskola. 15 urtez baino gehiagoz, eskolak 400 sukaldariren baino gehiagoren bizitza goitik behera aldatu du, bizi zuten pobreziatik atera dituen ogibidea eman baitie eta ametsak eman baitizkie eta, horrenbestez, Peruko sukaldarien belaunaldi berri bat sortu baitu. Film dokumental honek eskola horretan ikasketak amaitu eta gaur egun mundu osoan arrakasta duten hiru ikasle gazteren kasua kontatzen digu. San Frantziskon, praktikaldi gisa hasi zen horrek  Peruano jatetxe ospetsu bateko gozogintza-chefaren postura eraman zuen Jhosmery. Luxenburgon, Gersonek xede modernistak dituen sukalde bat zuzentzen du. Eta Liman, Alanek cevicheen ekintzailetza-proiektu arrakastatsu bat atera du aurrera. Aurrera egiteko aukera bat ikusi zuten gastronomian horiek denek.
Lehiaketatik kanpo
Melanie Liebheit, Gereon Wetzel
Alemania - Austria 
105 min.
She Chef filmak munduko sukaldaritza-kopa irabazi berri duen chef gaztearen −Agnesen− urratsei jarraitzen die, maisutasuna lortzeko bidaian, munduko jatetxe nabarmenetako batzuetan zehar.
Babesle Ofizialak
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: