71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Filmak
Filmak
Cimarron
© Cimarron
Inaugurazioa
Paula Hernández
Argentina - Uruguai 
94 min.
Aitaren −Pearson erreberendoaren− fede itsuak harrapaturik, Lenik lagundu egiten dio bere misio ebanjelikoan. Garrantzi txikiko istripu bat izan eta El gringo izeneko gizon baten tailerrean gelditu beharko dute. Erreberendoa Tapiocaren −mekanikariaren semearen− arima salbatzearekin obsesionatzen denean, Lenik bere patua onartzeko unea iritsi dela jakingo du.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2021
Klausurako filma
Carolina Markowicz
Brasil - Portugal 
101 min.
Suellen, bidesari-kabina batean lan egiten duen emakume bat, ohartuko da bere lana diru gehiago legez kanpo lortzeko erabil dezakeela. Baina horren arrazoi bakarra zintzoa da: homosexual izateari uzteko lantegi garesti batera −atzerriko apaiz ospetsu batek zuzendutakora− bidali nahi du semea.
Copyright © 2023 Tarea Fina SRL - Solita Films SL
© Copyright © 2023 Tarea Fina SRL - Solita Films SL
María Zanetti
Argentina - Espainia 
87 min.
Lolari, 16 urteko nerabe bati, seihileko bat Alemanian ikasten emateko aukera suertatuko zaio errekuperatu beharreko irakasgaiak prestatzen ari dela. Neskatoak joan nahi luke, baina familiak, ordea, ez, Lolaren ahizpa zaharraren buru-nahasmenduak gaindituta bizi baitira. Familiarekiko harremanaren ezegonkortasunaren eta akiduraren ondorioz, Lolak tematuta jarraituko du Alemaniara joateko ideiarekin, eta esperientzia berrien bila abiatuko da, bere nortasunari eta inguruko zirkunstantziei beste begirada bat emateko.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2021
Dolores Fonzi
Argentina - Espainia - AEB 
88 min.
Blondi eta Mirko lagun minak dira. Oso gustura bizi dira elkarrekin, musika bera entzuten dute, film berak ikusten dituzte, marihuana erretzea gustatzen zaie, errezitaldietara joatea, lagun berberak dituzte, dena perfektua da euren artean... Baina, ia adin berekoak diruditen arren, Blondi Mirkoren ama da.
Alina Films S.R.L.
© Alina Films S.R.L.
Camila Fabbri
Argentina 
86 min.
Clara hiritik urrun doa aldirietarako familia-bidaia batean. Tragediaren gauean República Cromañón establezimenduan egon zen haurtzaroko lagun baten (Martina) mezua jasoko du. Amatasunaren ideiari lehentasuna ematen dio Martinak. Oraina eta errealitatea ardatz hartuta, Whatsappeko audioen, etxeko bideoen eta familiarteko otorduen bidez, protagonistak bere nerabezaro propioa eta bere lagunena sakonki berrikusiko ditu krisiak eta tragediak suntsitutako hiri batean.
Martín Benchimol
Argentina - Frantzia - Espainia 
78 min.
Bizitza osoan etxeko langile izan ondoren, Justinari Argentinako panparen erdian dagoen luxuzko etxe handi bat utziko dio oinordetzan bere nagusi izandakoak. Inoiz ez saltzea da baldintza bakarra. Maitagarri-ipuin moderno honetan, Justinak eta bere alaba Alexiak promes horri eusteko erronkei aurre egin beharko diete.
WIP Latam 2022
Radiola Films
© Radiola Films
Tatiana Huezo
Mexiko - Alemania 
102 min.
El Eco Mexiko iparraldeko urruneko herri bat da, eta hango bizitza gauzarik xumeenek osatzen dute. El Econ haur izatea esperientzia paregabea da lehen egunetik, natura, animaliak eta pertsonak nahasita bizi baitira bertan, baita maitasuna, intimitatea eta bizitzaren zikloak ere. Eta, jakina, hezkuntza ere bai, gazteenentzat behintzat.
Guto Parente
Brasil 
84 min.
David jaio zeneko hirira itzuli da, Brasilera, zinema-jaialdi batean film bat aurkeztera. Iristean, herrialdean covid-19aren pandemia azkar zabaltzen hasi dela ikusiko du. Konfinamendua agindu, jaialdia bertan behera geratu eta Daviden itzulera-hegaldia bertan behera geratuko da. Bakarrik, Davidek ez du non geratu eta bere aitarengana −Geraldorengana− hurbiltzea beste aukerarik ez du ikusiko. Hamar urtetik gora darama Davidek bere aita xelebrearekin hitz egin gabe. David Geraldoren apartamentura iristen denean, gauza bitxiak hasiko dira gertatzen.
WIP Latam 2022
David Zonana
Mexiko 
88 min.
Luis nerabea, indigena amerikarra, ikastetxe militar batean inskribatuko da bere etorkizuna hobetzeko. Luis eta bere kide berriak soldadu perfektuak sortzeko diseinatutako sistema hierarkiko basati baten mende geratuko dira.
Felipe Gálvez
Txile - Argentina - Erresuma Batua - Taiwan - Frantzia - Danimarka - Suedia 
100 min.
Txile, XX. mendearen hasieran. Lurjabe aberats batek hiru zaldiko kontratatuko ditu bere jabetza zabal-zabalaren perimetroa mugatu eta Patagonia handian zehar Ozeano Atlantikorako bide bat irekitzeko. Txileko mestizo gazte batez, mertzenario amerikar batez eta teniente britainiar ausart batez osatutako espedizio hori erasoaldi "zibilizatzaile" bihurtuko da laster.
Lucía Puenzo
Argentina 
90 min.
Ekaitz batean, tximista batek jo egingo du Ada; horren eraginez, birkonfigurazio fisiko eta psikikoa izango du. Ageriko ondorioez gain, kontrolatu ezin dituen sintoma arraro batzuek artegatu egingo dute Ada: ikusmen- eta entzumen-haluzinazioak, deskarga elektrikoak eta aldi baterako nahasteak, protagonista lehengo bizitzatik aldenduko dutenak azkenik. Ukitutako pertsona talde batean eta horien konfiantza itsua duen mediku batengan aurkituko du babesa Adak, eta elektrofiliarako bidea itzulerarik gabeko bidaia izango da.
Lila Avilés
Mexiko 
95 min.
Sol, zazpi urteko neskato bat, aitarentzat prestaren ari diren ezusteko festa batean laguntzen ari da aitonaren etxean. Egunak aurrera egin ahala, giro arraro eta kaotikoa nagusituko da apurka-apurka, eta familia lotuta mantentzen zuten zimenduak hautsiz joango dira. Solek ulertuko du bere mundua aldaketa handi bat izatear dagoela, bizitza ospatzeko misterioari bidea irekiko dion aldaketa handi bat.
Babesle Ofizialak
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: