71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Klasikoak
Klasikoak
Filmak
Filmak
Yasuzo Masumura
Japonia 
95 min.
Mediku baten eta erizain baten maitasun-istorioa gudaleku bateko leherketen erdi-erdian. Sakura erizaina da kanpaina-ospitale batean, eta gaixorik dagoen soldadu baten erasoa jasango du. Soldadu zaurituak kontsolatzeko prest dago, beharrezkotzat joz gero. Gizonezkoen sexualitateari, emakumeen debozioari eta gudu-zelaiko miseriari buruzko film zirraragarria, gerraren kontrakoa.
Liliane de Kermadec
Frantzia 
118 min.
Suitza. Joan den mendearen amaiera. Aloïse hil zeneko ospitale psikiatrikoa emakume sentibera eta ulertu gabe honek sortutako lanen erakusleihoa da gaur egun. Ederto filmatutako eta bikain zuzendutako film honek galdera bat planteatzen du: nola liteke itxuraz zuhurra eta talentuduna den espiritu bat lau hamarkada luzez egotea gaixotasun mentala duen norbaiten tranpan? Benetako istorio batean oinarritua.
Raúl Ruiz, Valeria Sarmiento
Txile 
78 min.
Salvador Allende presidentearen Unidad Popular delakoaren prozesuaren –1973an Txilen izandako kolpe zibiko militarraren aurrekoaren– interpretazio satirikoa. Mundu ezberdinak kateatzen dituen kontakizun koral bat da filma. Batetik, langileen eta lumpenaren mundua dugu, Lucho pertsonaia nagusiarekin; bestetik, Unidad Popular delakoaren aldeko intelektual talde baten mundua (burgesia txikiaren ordezkariak biltzen dituen fronte poetiko bat). Une jakin batean, pertsonaia horiek gurutzatu eta adiskidetu egingo dira (ustez, behintzat), baina indarkeria handiko eszenekin amaituko da harreman hori, garaiaren interpretazio satirikoa izanik.
José Val del Omar
Espainia 
25 min. Film laburra
1963an, Informazio eta Turismo Ministerioak enkargu bat egin zion José Val del Omar zinemagileari: New Yorkeko 1964ko Erakusketa Unibertsalerako Festivales de España kanpainari buruzko hamar film labur. Ekimen kultural horren ikuskizunak Espainiako zenbait hiritan dokumentatzeko aitzakiarekin, Val del Omarrek lirizismoaren eta antropologiaren artean dabilen unibertso oniriko bat zabaltzen du. Film hau azken bi atalei dagokie, Luna de Sangre eta Festival en las entrañas.
Francesc Betriu
Espainia 
86 min.
Johann Cruyff kapitain duen Fútbol Club Barcelona taldeari ondo doakio. Horrenbestez, Sebastián peña bateko bazkide egingo da, eta nagusiaren alaba –Juliana– ezagutuko du hor. Julianak etengabe seduzituko du gure protagonista eta ezkontzea erabakiko dute azkenean. Zoritxarrez, ezkontza ligako partida garrantzitsuenaren egun bererako dago programatuta: Barça-Madril partida klasikoa.
Yasujiro Ozu
Japonia 
71 min.
Gerraosteko Japonian, gizon batek kalean haur galdu bat aurkitu eta etxera eramango du, baina inork ez du haur hori hartu nahi, ezta gau batez ere. Azkenik, alarguntsa zakar batek hartuko du. Hurrengo egunean, haurra bere auzora eramango du emakumeak eta jakingo du haurraren aitak Tokiora alde egin eta abandonatu egin duela.
Fabián Bielinsky
Argentina 
115 min.
Istorioak Juan eta Marcosen urratsei jarraituko die. Buenos Airesen bizi diren bi iruzurgile horien ekintza 24 ordutan gertatzen da. Denbora-tarte horretan, protagonistek elkar ezagutu eta negozio batean elkarrekin lan egitea erabakiko dute, irabazi handiak lortzeko irrikaz. Misioa nueve reinas izeneko zigilu faltsu batzuk lapurtzea da, enpresaburu milioidun batek bere bilduman izan ditzan. Protagonistek egun bat baino ez dute izango lapurreta egiteko, eta trebetasun handiz jokatu beharko dute gutiziatutako harrapakina eskuratzeko.
Arturo Ripstein
Mexiko 
187 min.
Botero familiako aita hil egin da. Ignacia andrea, lau seme-alabaren ama maitekorra, ziur dago bere seme gazteen Gabriel argi-argiak miseriatik aterako duela familia. Anbizioak eta Gabrielekiko indibidualismoak familia pozoituko du.
Babesle Ofizialak
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: