71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Made in Spain
Made in Spain
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
Jordi Évole, Màrius Sánchez
Espainia 
101 min.
ETAn funts-funtsezkoa izan zen pertsona bati egindako elkarrizketa esklusibo bat aurkezten da No me llame Terneran: Josu Urrutikoetxeaz ari gara (Josu Ternera ezizenez ezagunagoa). Jordi Évoleren eskutik, talde terroristari barrutik inoiz ikusi gabeko begirada bat ematen dio dokumentalak, zenbait une erabakigarri jorratzeaz gain (2018an desegin zen). Gatazkaren biktima bati duela ia 50 jasandako atentatuaren inguruko zalantzak argitzeko aukera eman dion elkarrizketa tirabiratsu eta sakona.
Klausurako filma
Álvaro Longoria
Espainia 
72 min.
Jaio zenetik, Brianek bi hatz baino ezin ditu mugitu, muskulu-atrofia degeneratiboa baitu. Fenomeno bihurtu da Brian mundu osoan sare sozialei esker, modako gamer eta streamerra baita. Milioika follower ditu, egiten duen orotan jarraitzen diotenak, eta Javier Fesserren Campeonex filmarekin egin berri du debuta zineman. La vida de Brianeitor pelikulak gainditze-istorio liluragarri bat kontatzen digu: Brian nola bihurtu den Brianeitor2002, duen desgaitasun fisikoa gorabehera.
Juan Francisco Viruega
Espainia 
90 min.
Alba bere jaioterrira itzuliko da bere bikotekidearekin hautsi ondoren. Han bere ahizpa Candelarekin topo egingo du berriz. Biek haurtzaroko zauriak itxiko dituzte, arnasa elkarrekin hartuko dute berriz eta ama gaixoari lagunduko diote azken egunetan, basamortua, itsasoa eta gatza lekuko direla.
Miguel Ángel Vivas
Espainia 
100 min.
Danirentzat espainola izatea bere herrialdea istiluen aurkako polizia gisa zerbitzatzea da, bere bandera ohoratzea, legea betearaztea. Alabaina, Madrilgo auzo gatazkatsu bateko etxegabetze batean dagoela, ustelkeria-sare batekin egingo du topo, eta bizirik irauteko ihes egin beharko du. Nasharen −etxetik bota berri duen nigeriar gazte baten− eta haren seme Littleren laguntza bakarrik izanik, konturatuko da lan egiten duen sistema ez dela irtenbidea; aitzitik, agian beti izan da arazoaren parte.
Maider Kuadra
© Maider Kuadra
Gerardo Herrero
Espainia 
92 min.
Hiru bikote ezohiko talde-terapiako saio batera joan dira. Psikologoak aginduak dituzten gutun-azalak utzi dizkie, eta denen artean arazoei heldu eta aztertu egin beharko dituzte. Proposatutako mekanikak euren iritzia ematera eta eztabaidatzera bultzatzen ditu, eta, azkenean, diren bezala agertuko dira. Umorez, pertsonaien bidaia emozionala uste ez zuten mugetaraino korapilatuko da.
Elena Martín Gimeno
Espainia 
112 min.
Bere bikotekidearekin etxe berri batera bizitzera joan ondoren, Mila konturatuko da bere baitan dagoela desioa galtzearen kausa. Hortik aurrera, haurtzaroko eta nerabezaroko esperientziak berrikusteko bidaia bati ekingo dio, bere gorputzarekin adiskidetzeko itxaropenez.
Juan González, Fernando Martínez
Espainia 
96 min.
Parranda baten ondoren, David, mozkorturik, terraza batetik eroriko da, Juan adiskidearen begirada ezinduaren aurrean. Daviden gorputza mila puskatan desegingo da auto baten kapota jo ondoren. Inor eskandalizatzen ez dela dirudienez, Juanek zer gertatu den jakin nahiko du. Eta horrela, inkongruentzien eta zerutik erortzen diren pianoen labirinto batean murgilduko da.
Elena Trapé
Espainia 
106 min.
Duela gutxi banandu da Irene, eta lehen aldiz egin beharko dio aurre lau urteko alabaren absentziari, aitarekin joan baita haurra egun batzuk igarotzera. Ez denez gai errealitate berri horretara egokitzeko, Pirinio Kataluniarreko herri txiki batean duen etxera joango da, aspaldi galdutakotzat sentitzen dituen segurtasun eta lasaitasuna berreskuratzeko. Alabaina, leku hori, hain ezaguna izan zena, bere bizitza berria bezain ikaragarri agertuko da pixkanaka, eta ihes egiteari utzi eta beldurrari aurre egin beste erremediorik ez du izango.
Juan Ponce de León, Facundo Ponce de León
Uruguai - Espainia 
79 min.
Bi gizonen arteko adiskidetasun baten sorreraren deskribapena, batek besteari hiltzen laguntzen diola kontatzen diguna. Minaren onarpena, umore-sena eta familia eta lagunekiko konpromisoa ikusiko ditugu Enric eta Fernandoren solasaldi birtualetan, pandemiak galarazi egin baitzien elkar ikustea.
Mercedes Moncada Rodríguez
Espainia 
94 min.
Bigarren industria-iraultzaren amaieran, eskuekin itsasontziak eta hegazkinak egiten dituzten gizon eta emakumeek aurre egiten diote industriaren gainbeherari Europa hegoaldeko eskualde txiki batean, eta, aldi berean, XXI. mendeko ekoizpen-harremanen eraldaketaren arrastoa deskribatzen dute.
Moisés Salama
Espainia 
92 min.
Fernando Méndez-Leite Espainiako zinemaren historiako funtsezko pertsonetako bat da, mende-erditik gorako kultura zuinatu duena. Bere bizitzak eta memoriak gure zinematografiaren narrazioa ez ezik, kulturarena, politikarena eta bizitako aldaketa sozialena ere jasotzen du. Méndez-Leiteren memoriak eta oihartzun autobiografiko nabariak dituen eleberri bat idatzi izana aukeratu da, dokumental honetan, gizonaren biografia bere memoria ikaragarriaren bidez ezagutzeko.
Paloma Zapata
Espainia - Alemania 
95 min.
Jaio eta gutxira gor geratu zen Antonia Singla, baina musika entzun gabe ikasi zuen dantzan. 17 urterekin flamenkoaren mundua irauli zuen, baina agertokietatik desagertu zen 30 urte bete baino lehen. Mende-erdi geroago, emakume bat La Singlaren desagerpenaren misterioa argitzen eta hura aurkitzen saiatuko da, emakumearen historia lazgarria bere ahotik entzuteko. Filmak iragana eta oraina uztartu eta artxiboko irudiak musika eta soinu grinatsuekin konbinatzen ditu.
Itsaso Arana
Espainia 
85 min.
Udan, neska talde bat astebetez elkartuko da landetxe batean antzezlan bat entseatzeko. Elkarrekin bizi diren bitartean, adiskidetasunari, antzezpenari, maitasunari, zurztasunari eta heriotzari buruzko ezagutzak trukatuko dituzte, partekatzea hobera egiteko gakoa izango delako itxaropen ezkutuarekin. Las chicas están bien udako ipuin bat da: printzeak, zaldiak, apoak, sutzar bat, festa bat, ibai bat, gutun ugari eta are printze despistatu bat.
Álvaro Gago
Espainia 
99 min.
Ramona Galiziako herri batean bizi da, tentsio handiko eta ezin iragarrizko testuinguru pertsonal eta laneko batean murgilduta. Bere alaba Estrellari etorkizun ona emateko dena sakrifikatzen du beti, baina barrura begiratu beste erremediorik ez du izango; agian, bizitzeko arrazoi berri bat du.
Claudia Pinto Emperador
Espainia 
72 min.
Antzerkian, zineman eta telebistan 50 urte eman ondoren, Alzheimerra diagnostikatu diote Carme Eliasi. Haren lagun Claudia Pinto zuzendariarekin batera, Eliasen azken bidaia kontzientea egitea erabaki du. Antzeztu dituen pertsonaiek lagundu egiten diote Carmeri trantze horretan, fikzioaren eta errealitatearen arteko mugak desagertzen diren bitartean. Mientras seas tú / Mentre siguis tu ispilu-joko etengabea da, maitasun- eta adiskidetasun-ituna. Film "bizia" da eta Zinemaldian eman bitartean jarraituko dute filmatzen, oraina harrapatzeko eskakizun irmo gisa.
Diego Llorente Díaz
Espainia 
83 min.
Marta, bere mutil-lagun Leorekin Madrilen kokatzen ari dela, Gijónera itzuliko da udako oporrak igarotzera. Bere lagun Elenarekin udako jarduerak egiten ditu: hondartza, berbenak, etab. Hondartzan Pablorekin egingo du topo berriz. Kafea hartzeko geratuko dira. Hainbat aldiz geratu eta azkenean sexu-harremanak izaten hasiko dira, gero eta maiztasun handiagoz, harremanari berriz heltzea pentsatzeraino. Leo Asturiasera joango zaio bisitatzera. Martak Leorekiko harremana ez haustea erabakiko du.
JuanMa Betancort
Espainia 
99 min.
Santiago Auserón sonaren erritmo-jakinduriaz blaitu zen 1984an Kubara egin zuen lehen bidaiaz geroztik, eta eragin hori bere musika-ibilbidera eraman du, berrikuntza mestizo gisa, rockean. Bere egungo proiektua, Juan Perro, bere soinu-laborategia da eta Kuba, Espainia eta New Orleans sintetizatzen ditu bertan. Espainiako tradiziotik abiatu eta Mississippiko deltara egiten du hegan blues forman; tartean geldialdi bat egiten du Kubako sonean eta New Orleanseko jazzarekin funsionatzen du azkenik. Espainiako kultura postmodernoko irudi karismatikoenetako baten unibertsoan barneratzen gaituen road movie musikal bat.
Carla Subirana
Espainia 
91 min.
Sicak −14 urteko neska batek− obsesio bat du: itsasoak aitaren gorpua itzul diezaion, Costa da Morten (Galizia) hondoratutako ontzi batean dezagertu baitzen hura. Labarrak zeharkatzen dituela, Suso el Cazatormentas ezagutuko du, Sica bezain mutil arraro bat; Suso Ofelia −ekaitz guztien ama− noiz iritsiko zain dago, eta istripuaren nondik norakoak ikertu eta aurkikuntza-bidaia mingarri batean murgilduko da neskatoa. Sicari zera iruditzen zaio, hazi zeneko marinel-herria −ozeanoaren basakeriak eta naturaren desoreka gero eta handiagoak markatuta− ez dela sekula herri hura izango.
Jesús Muñoz, Xavi Torres, Santi Padró
Espainia 
92 min.
Juan Carlos Unzuéren eguneroko bizitzaren kontakizuna bi urte eta erdiz, 2020ko ekainean Barçako entrenatzaile eta atezain ohiak alboko esklerosi amiotrofikoa duela jakinarazi zuenetik. Gaixotasuna ikusarazi nahi izan zuen hasieratik, gaixoei laguntzarik ematen ez zitzaiela salatzeko; horrez gain, ekitaldi handi bat antolatzeko asmoa adierazi zuen, ahalik eta diru gehien bildu eta diru hori ikerketara bideratzeko. Dokumentalean, FC Barcelona eta Manchester Cityko buruzagiekin futbol-partida bat antolatzeko egindako bilera eta elkarrizketa guztiei jarraipen zehatza egiten zaie (4,3 milioi euro bildu ziren partida hartan). Aldi berean, Unzuék etxeko ateak ireki eta bere endekapen fisikoaren bilakaera erakusten digu.
Zabriskie Films
© Zabriskie Films
Alejandro Rojas, Juan Sebastián Vásquez
Espainia 
77 min.
Diego, hirigile venezuelarra, eta Elena, Bartzelonako dantzari garaikidea, Estatu Batuetara joango dira bizitza berri bati ekiteko, bisa onartuak izanik. Alabaina, Newarkeko aireportuko immigrazio-alorrean sartzean, bigarren mailako ikuskapenerako gelara eramango dituzte. Bertan, mugako bi agentek ikuskapen-prozesu bat eta psikologikoki nekagarria den galdeketa bat egingo diete, bikoteak ezkutatzen duen zerbait ote duen jakin nahian.
Babesle Ofizialak
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: