71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Filmak
Filmak
2023 Studio Ghibli
© 2023 Studio Ghibli
Inaugurazioa
Hayao Miyazaki
Japonia 
124 min.
Amaren falta sumatzen duen Mahito izeneko gazte bat bizidunek eta hildakoek partekatzen duten mundu batean murgilduko da. Han, heriotza amaierara iritsi eta bizitzak hasiera berri bat aurkituko du. Hayao Miyazakiren fantasia erdi-autobiografikoa, bizitzari, heriotzari eta sormenari buruzkoa, adiskidetasuna omentzeko sortua.
Lehiaketatik kanpo
Amaiera filma lehiaketaz kanpo
James Marsh
Erresuma Batua - Hungaria - Belgika 
100 min.
Samuel Beckett literatura-jeinuak alderdi askotako bizitza bizi izan zuen: bon vivant paristarra, Erresistentziako borrokalaria Bigarren Mundu Gerran, Nobel Saria irabazi zuen antzerkigilea, senar emakumezalea, ermitaua. Baina jaso zituen lausengu guztiak gorabehera, bere ahuleziez erabat jakitun zen Beckett. Egilearen ethos ospetsuaren araberako ("Dantzatu lehenik, pentsatu gero") izenburua duen filmak XX. mendeko ikono horren bizitzaren berri ematen digu.
Raven Jackson
AEB 
97 min.
Raven Jackson olerkari, argazkilari eta zinemagilearen lehen film luzea Mississippiko emakume baten bizitzako hainbat hamarkada hartzen dituen esplorazio lirikoa da, geruza askoko erretratu aztoragarria eta forma ematen diguten pertsonen belaunaldiei eta lekuei egindako oda ederra.
Ikusmira Berriak 2019
2023 Being Film and Art. All Rights Reserved.
© 2023 Being Film and Art. All Rights Reserved.
Tzu-Hui Peng, Ping-Wen Wang
Taiwan 
90 min.
Agure herren bat, Khim-Hok, bere emaztearen mende egon da urteetan zehar. Taipeiko hiri-inguruko etxe zahar batean bizi dira. Emaztearen bat-bateko hil eta Khim-Hokek izozkailu zahar batean jarriko du gorpua. Lasaia dirudien bizitzari ekingo dio, baina semea (urte asko eman dituzte elkarrengandik urrun) eta haren bikotekide berria bat-batean agertuko dira. Horrenbestez, Khim-Hokek emaztearen heriotzari aurre egin behar dio azkenean.
Isabel Herguera
Espainia - Alemania 
86 min.
1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inések iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila.
Noah Pritzker
AEB 
99 min.
Peterren gurasoak dibortziatu egin ziren 65 urte elkarrekin eman ondoren; 35 urte igaro eta gero, Peterren emazteak utzi egin zuen, eta bere semeek –Nickek eta Mickeyk– euren bizitza egiten dute. Peter Tulumera joango da hegazkinez, eta Nicken ezkondu aurreko agurrean –Mickeyk antolatutakoan– baimenik gabe sartzen denean, konturatuko da bera ez dela krisian dagoen bakarra.
Christos Nikou
AEB 
113 min.
Annak eta Ryanek benetako maitasuna aurkitu dute. Teknologia berri baina eztabaidagarri batek erakutsi die hala dela. Arazo bakar bat dago: Anna oraindik ez dago ziur. Orduan, maitasuna ebaluatzeko institutu batean postu bat onartu eta Amir ezagutuko du hor.
Kei Chika-Ura
Japonia 
152 min.
Takashi aktorea bere aita Yohjirengandik aldenduta egon da hura −unibertsitate-irakasle erretiratu bat− duela 20 urte Takashiren amarengandik iskanbilaz dibortziatu eta familia hautsi zenez geroztik. Ia ez dute harremanik, baina egun batean poliziak dei egingo dio Takashiri, Yohji −dementzia duena− bisitatzera joateko eskatuz, Japonia hegoaldean duen etxera. Iristean, Yohjiren bigarren emaztea −Naomi− desagertu egin dela jakitean, non dagoen galdetuko dio aitari Takashik, eta bere buruaz beste egin zuela erantzungo dio Yohjik. Aita zenbateraino dagoen zuzen deskubritu beharko du Takashik.
Isabella Eklöf
Danimarka - Suedia - Norvegia - Finlandia - Groenlandia - Herbehereak  
125 min.
Janek bere buruarengandik ihes egingo du, aitak sexualki eraso baitio. Groenlandian bizi da bere familia txikiarekin, baina kultura ireki eta kolektibistaren parte izateko irrikan dago, kalak ("groenlandiar zikin") bihurtzeko.
Robin Campillo
Frantzia - Belgika 
116 min.
L'île rouge / Red Island filmak Madagaskarren kokatzen gaitu 70eko hamarkadaren hasieran, Frantziako armadaren azken aire-baseetako batean; hor, militarren familiek kolonialismoaren azken astinaldiak bizi dituzte. Fantômette heroi ausartaren kontakizunak etengabe irakurtzen dituen 10 urteko mutikoa da Thomas, eta liluraz begiratzen dio inguruan duen guztiari, mundua pixkanaka beste errealitate batera zabaltzen den bitartean.
Martín Rejtman
Argentina - Txile - Portugal - Alemania 
95 min.
Gustavo eta Vanesa banandu egin dira eta elkarrekin zituzten proiektuak berrikusi behar dituzte. Yoga-irakasleak dira biak. Gustavo argentinarra da; Vanesa, txiletarra. Indiarako bidaia bertan behera geratu da. Vanesa etxearekin geratu da eta partekatzen zuten estudioa utzi du; Gustavo etxerik gabe gelditu da. Pilatutako estresagatik, Gustavok min hartu du belaunean eta yoga ordezkatu du: koadrizeps-ariketengatik lehenik eta gimnasioagatik ondoren. Baina pixkanaka-pixkanaka bere bizitza bideratzen hasiko da eta praktikarako bidea aurkituko du berriz ere.
Manuel Moutier
© Manuel Moutier
Xavier Legrand
Frantzia 
112 min.
Ellias Barnès, 30 urteko gizona, Parisko moda-etxe ospetsu bateko zuzendari artistiko izendatu berri dute. Alabaina, bularrean mina sentitzen hasiko da, itxaropenak handiak baitira. Halako batean, Montrealera itzultzeko deituko diote aitaren hileta antolatzeko. Aita-semeak aldenduta zauden elkarrengandik. Ellias ohartuko da agian bihotz ahul bat baino askoz okerragoa den zerbait heredatu duela aitarengandik.
Shellac / Mandragora
© Shellac / Mandragora
Cristi Puiu
Errumania - Moldaviako Errepublika - Frantzia 
160 min.
Oana Pfifer terapeuta gaztea apurka-apurka korapilatuko da bere pazienteari egiten dizkion galderekin. Bere urtebetetzeaz kezkatuta, Mihai, Oanaren anaia, kontrola dezakeena baino askoz ere handiagoa den istorio batean harrapatuta dago. Septimiu –Oanaren senarra– bere osasunaz kezkatuta dago, eta arreta handirik gabe entzuten du bere lankide bat tartean izan zuen istorio bitxi bat. Narcis Patranescu krimen antolatuaren arloko inspektoreak istorio kezkagarri eta ilun bati egin beharko dio aurre, hileta batean neska gazte bat itauntzen duen bitartean.
Jaione Camborda
Espainia - Portugal - Belgika 
103 min.
Illa de Arousa, 1971. María itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Beste emakume batzuei bere erditzeetan arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokaraziko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Maríak Galizia eta Portugal arteko kontrabandoko bideetako batetik muga zeharkatzea erabakitzen du.
Ikusmira Berriak 2020
María Alché, Benjamín Naishtat
Argentina - Italia - Alemania - Frantzia - Brasil 
111 min.
Marcelok bere bizitza irakaskuntzari eskaini dio Filosofia Fakultatean. Bere mentorea zen Caselli irakaslea ustekabean hiltzen denean, Marcelok uste du hutsik geratu den Katedraren jabegoa oinordetzan hartuko duela. Ez du imajinatzen Rafael Sujarchuk, kide karismatiko eta limurtzailea, Katedra hori bera eskuratzeko itzuliko denik Europako unibertsitateetan duen idulkitik. Marcelok hautagairik onena dela erakusteko egiten dituen ahalegin baldarrek duelu filosofiko dibertigarria eragingo dute, bere bizitza eta herrialdea kaos zurrunbiloan sartzen diren bitartean.
Proyecta 2022
Kitty Green
Australia 
90 min.
Hanna eta Liv, bi lagun estatubatuar, motxilero gisa ari dira bidaiatzen Australian. Dirurik gabe geratu ondoren, Livek, abentura baten bila, The Royal Hotel izeneko pub batean (outbackeko meatze-herri urrun batean) aldi baterako zerbitzari-lan bat onartzeko konbentzituko du Hanna. Tabernako jabe Billyk eta hango pertsona talde batek Australiako alkoholaren kulturari buruzko sarrera zoro bat eskainiko diete, baina egoera kezkagarri batean harrapatuko dituzte laster Hanna eta Liv eta berehala galduko dute kontrola.
Alfredo Tobía
© Alfredo Tobía
Isabel Coixet
Espainia 
129 min.
Hiriko bizimodu itogarritik ihes eginda, hogeita hamar urteko Nat-ek Espainiako landa-eremu bete-betean aurkituko du babesa, La Escapa izeneko herri txikian. Erortzear dagoen landetxe batean, zakur basati zakar batek lagunduta, bere bizitza berreraikitzen saiatuko da neska gazte hau. Bere etxejabearen etsaitasunari eta herriko biztanleen mesfidantzari aurre egin ondoren, Andreas bizilagunaren proposamen sexual kezkagarri bat onartuko du, halakorik egingo zuela pentsatuko ez bazuen ere. Topaketa arraro eta ilun horretatik pasio obsesibo aseezin bat sortuko da. Nat erabat suntsituko du eta zer motatako emakumea den zalantza egitera bultzatuko du.
Joachim Lafosse
Belgika - Frantzia - Luxemburgo 
100 min.
Astrid abokatu ezagun baten emaztea da. 25 urtez isilik egon ondoren, emakumearen familiaren egonkortasuna pitzatu egingo da bat-batean, seme-alabek justizia bilatzeari ekiten diotenean.
Javier Calvo, Javier Ambrossi
Espainia 
202 min. Saila
Hainbat ahizpaz osatutako pop kristauko musika-talde baten bideo biralak eragina izango du Enricen bizitzan. Enric tormentatuta bizi da, haurtzaroa markatu egin baitzion amaren kontrolak, erlijio-fanatismoak eta mesias-eldarnioek.
Lehiaketatik kanpo
Fernando Trueba, Javier Mariscal
Espainia 
103 min.
Musikan aditua den New Yorkeko kazetari batek ikerketa bizi bati ekingo dio, Vinicius de Moraes eta beste musikari ospetsu batzuekin jo zuen Tenorio Jr. pianista brasildarraren desagertze misteriotsua argitu nahian. Jazz eta bossa nova erritmoko animaziozko thriller honek inflexio-puntu bat ezartzen du Latinoamerikako kontinentean erregimen totalitarioak nagusitu aurreko garaian.
Emanaldi Bereziak Lehiaketatik kanpo
Thomas Lilti
Frantzia 
101 min.
Ikasturte berri bat hasi da. Benjamin bekarik gabeko doktorego-ikaslea da eta, etorkizun iluna ikusten duenez, Parisko institutu batean irakasle-lanpostu bat onartu du. Gaikuntzarik eta esperientziarik gabe, ikusiko du zein gogorra den irakasle-lanbidea, baliabide-falta kronikoa duen hezkuntza-sistema batean. Gainerako irakasleen babesa eta konpromisoa izanik, eta zorte pixka batekin, bere bokazioa birplanteatuko du.
Emanaldi Bereziak Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofizialak
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: