71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Iair Said
Argentina - Italia - Suitza 
73 min.
David −erdi klaseko judu gazte homosexual bat, lodikotea eta hegan egiteari beldurra diona−, Europatik Buenos Airesera itzuliko da osaba hil zaiolako. Itzultzean, Davidek jakingo du amak aitaren arnasgailua deskonektatzea erabaki duela, aspalditik gizona bizirik mantentzen duen gauza bakarra. David haurtzaroko etxera itzuliko da, eta amarekiko elkarbizitza intimoaren eta estutasun existentziala betetzeko gogo biziaren artean biziko da. Buenos Airesen egunak aurrera doazen bitartean, ospitalean diharduen aita saihesten ahaleginduko da David, baina patuak edozer egingo du topaketa hori gerta dadin.
Camila Beltrán
Kolonbia - Frantzia 
75 min.
Bogota, 1996. Herritarrak izututa daude, iristear den ilargi-eklipse batean deabrua iritsiko delaren zurrumurrua zabaltzen ari delako. Mila nerabe asaldatua gertatzen zaion guztia seinale gisa ikusten hasiko da. Inguruan duen munduak kaltegarriagoa dirudi eta bera ere aldatzen ari dela sentitzen du Milak.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2020
Camilo Becerra, Sofía Paloma Gómez
Txile - Argentina 
94 min.
Ximena psikiatra arrakastatsuak alaba nagusi Tamararen ezusteko bisita izango du, aspaldian elkar ikusi gabe egon ondoren. Komunitate espiritual batean egon da Tamara, eta egonaldi horrek zeharo aldatu eta aldendu du. Tamarak amaren etxean aterpea hartzen duen bitartean, ikerketa bat abiarazi da Tamararen haurtxo jaio berria inguruabar bitxietan desagertu dela-eta sekta horren barnean. Justizia zein Ximena haurtxo desagertuarekin zer gertatu den argitzen saiatuko dira.​
Clarisa Oliveri
© Clarisa Oliveri
Lola Arias
Argentina - Alemania - Suitza 
79 min.
Yoselik Eiffel dorreko tatuaje bat du bizkarrean, eta Ezeizako aireportuan atxilotu zuten droga-trafikoa egotzita. Nacho trans mutil bat da, iruzur egiteagatik atxilotu eta kartzelan rock talde bat sortu zuena. Emakumeen kartzelan bertan egon ziren espetxeratuta, baina ez zuten elkar ezagutu filma egin arte. Reas dokumental-musikal bat da, askatasunaz gabetu ziren pertsonak protagonista dituena. Caserosen antzinako kartzelan, iraganeko bizitzako eszenak berregiten eta etorkizuneko bizitza musikal baten eran irudikatzen dute, non beraiek abesten, dantzatzen eta antzezten duten.
Juan Miguel Gelacio, Esteban Hoyos García
Kolonbia 
70 min.
Flamenko talde bat Bogota hiriaren gainetik aritu da hegan azken egunotan. Inork ez daki nondik datozen txoriak: zalantzarik gabe, galdu egin dira. Julián ere galduta dago: call center batean lanean eman ditu azken bost urteak, pilotu automatikoa jarrita zuela, eta bizitzatik deskonektatuta sentitzen da. Lanean dei misteriotsu bat jaso eta desagertu egingo da protagonista arrastorik utzi gabe. Filmak Juliánek Bogotan emandako azken egunen arrastoari jarraitzen dio, beretzat esanguratsuak diren pertsonekiko harremanak eta ahanzturarako azken bidaia.
Maximiliano Schonfeld
Argentina  
82 min.
Duela urte batzuk, itxuraz galduta zegoen hizkuntza bat −chaná izenekoa− hitz egiten zuen gizon bat agertu zen. Handik gutxira hiztegiak argitaratu eta hizkuntza erabat berreskuratu zen. Gizon horrek, halaber, gaur egun Volgako alemanen bizileku den toki berean kokatu zituen chanák, Entre Ríos probintzian; komunitate horren dialektoa ere galtzen ari da hor. Izen bereko poema-liburuan oinarritua, alemaniarren herrixka haietan bizi den eta hizkuntza berriari buruzko film bat prestatzen ari den lagun talde baten istorioa da Sombra Grande.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: