71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Zinemira
Zinemira
Filmak
Filmak
Zinemira Saria
Zinemira Saria
Inaugurazioa
Estibaliz Urresola
Espainia 
128 min.
Zortzi urteko Cocók ez ditu betetzen besteen itxaropenak, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina izen horrekin ez du bere burua ezagutzen. Bere ama Anek oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin familiaren etxera joateko; hor bizi dira bere ama Lita eta bere izeba Lourdes, erleen hazkuntzari hertsiki lotua. Uda horretan bizitza aldatuko zaie, eta oso desberdinak diren hiru belaunalditako emakume horiek euren zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete.
Klausurako filma
Josu Martinez
Espainia - Frantzia 
69 min.
"XX. mendearen erdialdean, euskara literatura jasoa eta unibertsala sortzeko gai zela erakutsi zuen Jon Miranderek bere prosarekin. Denek aitortzen diote garrantzia. Alabaina, tabua izaten jarraitzen du. Mirande arrazista, pedofiloa, nazia, misoginoa eta ezmorala omen zen. Miranderi buruz hitz egiten den bakoitzean, polemika biziak sortzen dira. Ez dakigu zer egin idazlearekin. Miranderi buruzko film bat egin nahi dut, baina ez dakit nola. Agian, interesgarriena hari hitza ematea litzateke". (Josu Martinez)
Fermin Muguruza
Espainia 
71 min.
2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.
Josu Martinez
Frantzia - Espainia 
82 min.
Existitzen ez den herri batean, bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituak. Haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri ttipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea. Eta bizirik irauteko borroka.
Paul Urkijo Alijo
Espainia 
111 min.
VIII. mendea. Kristautasuna hedatzen ari da Europan, eta sinesmen paganoak desagertzen. Frankoen erasoaldiaren ondoren, Karlomagnoren armada Pirinioak zeharkatzera doala, ibarjaunak laguntza eskatzen dio antzinako jainkosa bati. Odolezko itun baten bitartez, etsaia garaitzen du, trukean bizitza emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio bere herria babestu eta gidatuko duela aro berrian. Urte batzuk geroago, misio batekin egingo dio aurre Enekok promesa hari: aitaren gorpua berreskuratzea.
Silvia Munt
Espainia - Frantzia 
94 min.
1977ko uda. Beak 16 urte ditu eta herrialde osoko aldaketa-giroarekin bat egin du; emakume talde batekin lankidetzan aritzen da kausa feminista ikusarazteko eta emakumeei duintasunezko kondizioetan abortatzen laguntzeko. Odolean sentitzen duen errebeldia ustekabeko sentimendu batekin nahastu eta bizitza hankaz gora jarriko zaio: bera baino zahartxeagoa den familia oneko neska batez maiteminduko da. Ez du susmatzen neska enigmatiko horrek −Mirenek− sekretu bat duela gordeta, eta sekretu horrek bultzatuta, helduen mundu mingarrian sartu beharko duela Beak.
Amat Vallmajor del Pozo
Espainia 
72 min.
Txominek −langabezian dagoen euskal arkeologo batek− Marten peritatze-lan bat egiteko enkargua jaso du. Bere anaia Genek gidatzen duela, Eibartik abiatuko dira Espainiako iparraldean zeharreko abentura batean. Generen osasun hauskorra eta lanbro toxiko misteriotsu bat direla-eta, bidetik aldendu eta euren arreba Milarengana joko dute. Hirurak elkartzean, aspaldiko gaitzespenak piztuko dira familian. Generen osasunak okerrera egingo du. Mamuen eta Jesu Kristoren laguntzaz, bi anaiek misioa amaitzea erabakiko dute.
WIP Europa 2021
Iratxe Fresneda
Espainia 
95 min.
Bizitza errealeko esperientzietan oinarrituta, Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean murgilduko gaitu. Iraganak eta orainak bat egingo dute ikus-entzunezko esperientzia hunkigarri eta sentsorial batean.
Félix Viscarret
Espainia 
107 min.
Isaíasek bizitza neketsua du, seme-alabak zaindu behar baititu parkean, bere arkitektura-estudioan lan egiteaz gain. Nico lankidearekin kexatzen da horretaz. Edonon dagoela ere, Isaíasi iruditzen zaio ez dagoela behar lukeen lekuan. Eta bere emazte Ainhoarekin dagoenean, antzeman egiten zaie haurrak zein nekagarriak diren hain txikiak direnean. Parkean, Soniarekin −beste haur baten amarekin− adiskidetuko da. Seme-alabak haztea eta helduen bizitzari ekitea hain erraza ez dela −eta ez dela sekula erraza izan− erakutsiko dio hark.
Nitya López
Espainia 
11 min. Film laburra
Caroline leihotik kalera begira ari da, eta giltza-hotsak entzutean izutu egiten da; Nathan da, bere senarra. Hil den neska baten loteria-txartel saridun bat iritsi zaie. Eztabaidatu egingo dute etikoa ote den saria trukatzea. Nathan emaztea konbentzitzen saiatuko da...
Zinemira Kimuak
Raúl Campos
Espainia 
15 min. Film laburra
Europara iritsi berri den gazte bat mugikor-konpontzaile gisa hasiko da lanean, eta gogor lan egingo du etorkizunak ekarriko dionarekin amesten duen bitartean. Alabaina, bezero baten telefonoan aurkituko duenak errealitatera itzularaziko dio eta munduari buruz duen ikuspegia birplanteatuko du gazteak.
Zinemira Kimuak
David Pérez Sañudo
Espainia 
30 min. Film laburra
Martín dibortziatutako gizon bat da, eta bere semeak kosmetiko-fabrika batean egiten du lan. Bere irudia eta gorputza mania handiz zaintzen ditu eta bakarrik sentitzen da. Etsita, bikotekidea aurkitzen lagunduko dion sedukzio-tailer batean dago. Egun batean Marta ezagutuko du eta harekin ligatu nahiko du nola edo hala.
Zinemira Kimuak
Isabel Herguera
Espainia 
8 min. Film laburra
Ahmedabaden, Isabelek animazio-tailer bat ematen die aldi baterako tatuajeak (mehndi) egiten dituzten artista batzuei. Ametsei buruz elkarrizketatzen die: Ramiak hegan egin nahi du, Saadiyak emakumeen parlamentu batekin egiten du amets, Shubhashreek Suitzara bidaiatu nahi du, eta Samirak raparen bidez aldarrikatzen du bere independentzia.
Zinemira Kimuak
Tamara Lucarini
Espainia 
18 min. Film laburra
Anek eta Andreak sexua eta egarri handia dute, eta kanpoan bizitzak aurrera jarraitzen badu ere, jarraitu nahi dute, ez dute orain gelditu nahi, azkenean elkarrekin baitaude. Elkar musukatu eta larrutan egiten dute energiarik gabe geratu arte, kanpoko zainketak salbatzera etortzen zaizkien arte.
Zinemira Kimuak
Iban del Campo
Espainia 
16 min. Film laburra
Belaontzi bat itsasoratzen ari da hiru pertsonarekin. Bi emakumek eta gizon batek triangelu bitxi bezain misteriotsu bat osatzen dute. Bainuak itsas zabalean, gaueko elkarrizketak eta tentsio sexualak. Insomnio sukartsu batek eta askatasun-beharrak nabigaziorako norabidea markatuko dute.
Zinemira Kimuak
Itziar Leemans
Espainia 
25 min. Film laburra
Junek udako bere lehen lana aurkituko du: Constance zaintzea, maitasun-faltagatik sufritzen duen neska sentibera bat. Neskatoak laster ikasiko du Junerengan konfiantza izaten, eta June ilusionatzen hasiko da, urte osoan bere haurtzaina izango dela pentsatuz. Alabaina, neskarekin duen lotura sendotzen denean, ohartuko da ikasgelako desberdinkeriak zein krudelak diren batzuetan eta gaitzespena nola sentitzen den.
Zinemira Kimuak
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: