"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zine eta telebista produkzioan eskarmentu handia izanik, Izaskun Arandiak (Tolosa, Gipuzkoa) (TwoFour, Discovery Channel, BAFTA) ikus-entzunezko enpresa ezagunentzat lan egin zuen IZAR Films Erresuma Batuan sortu aurretik. Bertan To Say Goodbye (Matt Richards), bere lehen film luze dokumentala, ekoitzi eta idatzi zuen eta filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 2012an (Zinemira).
2013an Euskal Herrira itzuli zenetik, film labur, luze dokumental eta webserie dezente ekoiztu eta zuzendu ditu Izaskunek. Aipagarriak dira Ni naiz naizena (2019) dokumental webserie saritua eta gaur banaketa fasean dagoen My Way Out (2022) dokumentala, bere lehenengo film luzea zuzendari bezala. Ekoizle bezala nabarmentzekoa da baita Non dago Mikel? (Amaia Merino, M.A. Llamas, Zinemira, 2021) arrakastatsua.
Arandia epaimahaikide izan da ondorengo zinema-jaialdietan: Film Festival for Children and Youth (ECFA Saria), Zinegoak, FICMA, FANT, Huhezinema eta ZINEBI.
Halaber, (H)emen Ikus-entzunezko Emakumeen Elkarteko sortzaile eta egungo presidente-kidea da, eta Mondragon Unibertsitateko zinema irakasle bisitaria da.
Gaur egun hainbat film laburren produkzioan ari da lanean: Azkena (Lorea Lyons, Ane Ines Landeta), Bloque 16 (Nagore Eceiza), eta You Wish to Make an Apple Pie (Nagore Eceiza) dokumental luzearen garapenean dihardu.