Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Jarraitu gaitzazu hemen

Babesle Ofiziala:
rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+
Zabalik dago Glocal in Progress jardueraren lehen ediziorako deialdia
Donostia Zinemaldiko industriaren ekimen berri hau hizkuntza ez-hegemonikoetan eginiko Europako filmei zuzendua dago

Facebook-en
partekatu

Twitter-en
partekatu

Glocal in Progressek, Donostia Zinemaldiko industriaren ekimen berriak, izena emateko epea ireki du, eta ekainaren 30ean bukatuko da. Irailaren 25ean, 26an eta 27an izango da, Zinema Eraikitzen 32 eta Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroa egingo diren egun beretan.

Hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako ekoizpenei zuzenduta dago Glocal in Progress; bertan, postprodukzio-fasean dauden hiru film luze hautatu aurkeztuko dira, filmak amaitzen eta nazioartean zabaltzen lagundu dezakeen talde baten aurrean. Talde horretan, produktoreak, banatzaileak, salmenta-agenteak eta programatzaileak egongo dira, besteak beste.

Helburua da hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatuta dauden Europako produkzioak ezagutzera ematea –hau da, alemanez, errusieraz, frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez edo italieraz filmatuta ez daudenak–, kolaborazioak erraztea, koprodukzioak sustatzea eta film horiek hedatzen laguntzea.

Glocal in Progressen hautatutako filmek Glocal in Progress Industria Saria jasotzeko aukera izango dute. Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido film irabazlearen postprodukzio zerbitzuak hartuko dituzte, Glocal in Progress Industria Sariaren oinarrietan azaltzen den bezala.

Gainera, Glocal in Progress saria emango da. Glocal in Progress Industria Sariaren film irabazlearen produktore gehiengodunarentzako 10.000 euro dira.

Ekimen honekin, sorkuntzaren aldeko apustua indartzen du Zinemaldiak. 2002an heldu zion ildo horri, Zinema Eraikitzen abiarazita. Industriako jarduera hori aitzindaria izan zen garai hartan, eta hari esker izan zuten Latinoamerikako produkzio askok amaitzeko modua. Lan hori, 2012tik aurrera, garapenean dauden proiektu europar eta latinoamerikarrei zuzendutako Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren bidez osatzen da.


Erregelamendua irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen. 


BIDALKETAK ETA HARREMANA:

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesletzari eta Europa Creativa MEDIAren laguntzari esker da posible, eta honako hauen lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No problem Sonido.




The Industry Club ondorengoaren babesarekin


Babesle Ofiziala:

rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+

Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXABANK

Instituzio Kideak:

Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzcoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte


Festival de San Sebastián
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".
Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.