Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Jarraitu gaitzazu hemen

Babesle Ofiziala:
rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+
Hamahiru herrialdetako hamasei proiektu aurkeztuko dira Europa-Latinoamerika
VI. Koprodukzio Foroan
Foroa irailaren 24tik 27ra egingo da, eta jardunaldi bat gehiago izango du aurten

Facebook-en
partekatu

Twitter-en
partekatu

Foroan parte hartzeko izena eman zuten 29 herrialdetako 165 proiektuetatik hamabost hautatu dira. Horiei gehitu behar zaie, halaber, Erdialdeko Amerikako eta Karibeko proiektu zinematografikoak garatzeko Ibermediaren tailerrean aukeratutako proiektua, lehiaketaz kanpo parte hartuko baitu. Herrialde hauetako proiektuak hartuko dute parte Foroan: Alemania, Argentina, Austria, Kuba, Brasil, Txile, Kolonbia, Espainia, Frantzia, Herbehereak, Italia, Mexiko eta Suitza.

Aukeratu direnen artean, zazpi lehen edo bigarren obra daude, baita zinemagile ezagunen beste zenbait proiektu ere. Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroko parte-hartzaileetako batzuk dagoeneko izan dira Zinemaldian beste film batzuekin: adibidez, Pablo Agüero (Eva no duerme, Sail Ofiziala 2015), Mikel Rueda (Nueva York. Quinta Planta / Nueva York. 5. solairua), Zinemira 2016) eta Macarena López ekoizlea (Rara, Horizontes saria 2016). Foroan aurkeztuko dira Koldo Zuazuak ekoitzitako proiektu berria, Morir, eta Diego Lermanek zuzendutako Una especie de familia ere, eta biek ala biek Sail Ofizialean parte hartuko dute gainera.

Lehen bost edizioetako proiektuen erdia filmatu da. Horietako batzuek nazioarteko hainbat zinema-jaialditan parte hartu dute berriki: El auge del humano, Eduardo Williamsek zuzendua, Cineasti del Presente saileko Urrezko Lehoinabarraren irabazlea izan zen Locarnoko 2016ko zinema-jaialdian; Jesús (Niño Nadie zena), Fernando Guzzoni zuzendariarena, 2016ko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen; Rifle (Até o Caminho zena), David Pretto zuzendariarena, Forum sailerako hautatu zuten iragan Berlinalen; eta X500, Juan Andrés Arangok zuzendua, Bright Future sailean lehiatu zen Rotterdameko 2017ko zinema-jaialdian.

Aurten, lehenbiziko aldiz, aurretiko jardunaldi bat izango du Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak, hilaren 24an (igandea), eta bertan egingo da pitching-saioa. Gainerako egunetan, 32. Zinema Eraikitzen sailarekin eta industria-jarduera berriarekin, Glocal in Progress sailarekin, batera egingo da.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatzen du.

HAUTATUTAKO PROIEKTUAK:

1. 1989
Zuzendaria: Alicia Scherson
Ekoizpen-etxea: Araucaria Cine
Txile

2. AKELARRE
Zuzendaria: Pablo Agüero
Ekoizpen-etxea: Sorgin Films, AIE.
Espainia - Frantzia

3. BORDERLESS
Zuzendaria: Fernando Frías
Ekoizpen-etxea: Film Tank
Mexiko - Herbehereak

4. BREVE HISTORIA DEL PLANETA VERDE
Zuzendaria: Santiago Loza
Ekoizpen-etxea: Constanza Sanz Palacios Films, S.R.L.
Argentina - Alemania

5. DOCE INFERNO NA GALÁXIA / SWEET HELL THROUGHOUT THE GALAXY
Zuzendaria: Fábio Baldo
Ekoizpen-etxea: Glaz
Brasil

6. EL AGENTE TOPO
Zuzendaria: Maite Alberdi Soto
Ekoizpen-etxea: Micromundo Producciones
Txile

7. EL DOBLE MÁS QUINCE
Zuzendaria: Mikel Rueda
Ekoizpen-etxea: Baleuko, S.L.
Espainia

8. EL GOL MÁS TRISTE
Zuzendaria: Sergio Castro San Martín
Ekoizpen-etxea: Manufactura de películas
Txile - Mexiko - Brasil

9. ESE FIN DE SEMANA
Zuzendaria: Mara Pescio
Ekoizpen-etxea: Maravillacine
Argentina

10. LA ROYA
Zuzendaria: Juan Sebastián Mesa
Ekoizpen-etxea: Monociclo Cine
Kolonbia

11. LAS CONSECUENCIAS (ONDORIOAK)
Zuzendaria: Claudia Pinto Emperador
Ekoizpen-etxea: Sin Rodeos Films España, S.L.
Espainia - Mexiko

12. LIMBO
Zuzendaria: Mateo Bendesky
Ekoizpen-etxea: Volpe Films
Argentina - Txile - Austria

13. MOTHER LODE
Zuzendaria: Matteo Tortone
Ekoizpen-etxea: Malfé Film
Italia - Frantzia

14. PLANTA PERMANENTE
Zuzendaria: Ezequiel Radusky
Ekoizpen-etxea: Campo Cine
Argentina

15. TENGO MIEDO TORERO
Zuzendaria : Rodrigo Sepúlveda
Ekoizpen-etxea: Forastero
Txile - Argentina

Ibermedia Proiektua (Ez du proiektu onenaren saria eskuratzeko parte hartuko)

16. A MEDIA VOZ
Zuzendariak: Heidi Hassan - Patricia Pérez
Ekoizpen-etxea: Matriuska Producciones, S.L.
Espainia - Kuba - Suitza - Frantzia

SARIAK

Europa-Latinoamerika VI. Korprodukzio Foroko Proiektu Onenari Saria, € 10.000 hautatua izan den proiektu baten ekoizle nagusiarentzat.

EFADs-CAACIren Europa-Latinoamerika Koprodukzio saria, € 20.000 hautatua izan den proiektu baten ekoizle nagusiarentzat.

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, € 20.000 ordainsaria beste Eurimages-en herrialde batekin koproduzitzeko asmoa duen produktore nagusiarentzat. Produktore nagusi hau Eurimages-en herrialde kide batean ezazita egon beharko du.

Nazioarteko ARTE saria, € 5.000 hautatua izan den proiektu baten ekoizle nagusiarentzat.

Koprodukzio Foroak Marché du Film-Festival de Cannes zinema-jaialdiko azokarekin eta Argentinako INCAA Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalarekin dituen akordioen harira, Donostian izango diren egitasmoetako batzuek euren nazioarteko ibilbidea jarraitu ahal izango dute finantzazio bila, hurrenez hurren Producers Network egitasmoko hurrengo edizioan eta Ventana Sur merkatuan parte hartuz. Ibibilde horrek nabarmen lagunduko die proiektuei nazioartean oihartzuna izaten.


Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatzen du.
 

Harremana:
industryclub@sansebastianfestival.com
sansebastianfestival.com

 

Sustatzaileak:

 

Laguntzaileak:






The Industry Club ondorengoaren babesarekin


Babesle Ofiziala:

rtve.es Gas Natural - Fenosa movistar+

Laguntzaile Ofizialak:
AUDI KUTXABANK

Instituzio Kideak:

Ayuntamiento de San Sebastián Diputación de Gipuzcoa Gobierno Vasco Ministerio de cultura, educación y deporte


Festival de San Sebastián
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".
Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.