Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Asteazkena, 2020(e)ko abuztuak 5
Festival de San Sebastián
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
app
Babesle Ofizialak:
Adimen artifizialeko, big datako, blockchaineko eta aplikazio mugikorretako bost proiektu lehiatuko dira Zinemaldia Startup Challenge lehiaketan
Hautatutako proposamenak Espainiatik, Erresuma Batutik, Norvegiatik eta Alemaniatik datoz, eta honako sariak lortzeko lehian arituko dira: 10.000 euro; lehenengo urtean Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BIC batean inkubaziogune batera dohainik sartzeko eskubidea; eta 500.000 eurorainoko finantzaketa eskuratzeko aukera

Zinemaldia & Technology jardunaldia online egingo da aurten, irailaren 25ean (ostirala), eta bost proiektu finalisten aurkezepenak barne hartuko ditu, baita eskola magistral bat ere
Facebook-en<br>partekatu
Facebook-en
partekatu
Twitter-en<br>partekatu
Twitter-en
partekatu
Asteazkena, 2020(e)ko abuztuak 5

Zinemaldia Startup Challenge ikus-entzunezkoen arloan teknologia berriak sartzean oinarritutako enpresa-proiektuak proposatzen dituzten talde ekintzaile eta startup sortu berrientzako lehiaketa da, eta aurtengo edizioaren −bigarrenaren− deialdiak 40 proiektu jaso ditu Europako bederatzi herrialdetatik (Alemania, Danimarka, Espainia, Estonia, Italia, Norvegia, Herbehereak, Erresuma Batua eta Suedia).

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatutako deialdi horren esparrua Europa da, eta aurten jasotako proposamenen bidez konponbide berritzaileak proposatzen dira ikus-entzunezkoen arlorako, betiere honako teknologia hauetan oinarrituta, besteak beste: big data, errealitate areagotua, errealitate birtuala, Internet of Things, blockchain, adimen artifiziala eta 3D inprimaketa.

Zinemaldia & Technology jardunaldian euren proposamena defendatuko duten bost proiektu finalistak honako hauek dira: AI-Driven Video Editing Platform britainiar aplikazioa, adimen artifizialaren bidez bideoak sortzeko eta editatzeko prozesuak automatizatzen dituena; Cinesmart kataluniar plataforma, big data baliatuz eta advergamingean oinarrituta, zinema-erakustegiei zuzenduta dagoena. Compliance Management Solution for the Film and TV Industry norvegiar plataforma, adimen artifizialean eta machine learningean oinarrituta egonik hainbat lurraldetako araudi espezifikoak betetzen laguntzeko balio duena; FilmChain, Erresuma Batuko enpresa batek garatutako aplikazioa, blockchain teknologiaren bitartez ikus-entzunezkoen alorreko eragile guztien arteko finantza-transakzioak errazten dituena; eta La Quinta Pared, Alemanian garatutako aplikazioa, non erabiltzailearen mugikorra film bateko protagonistaren mugikor bihurtzen den, narratiba transmedia ekarreragileen garapena sustatzeko.

Bost finalista horiek urtebetez Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BICetako (Business Innovation Center) bateko inkubaziogunean integratzeko aukera izango dute, eta 500.000 eurorainoko finantzaketa ere eskuratu ahalko dute, euren proiektuak gara ditzaten. Halaber, proiektu irabazleak −epaimahai batek izendatuak− 10.000 euro jasoko ditu.

Zinemaldia & Technology jardunaldia online egingo da aurten, COVID-19ak eragindako egoera dela-eta, irailaren 25ean (ostirala), eta bost proiektu finalisten aurkezpenak barne hartuko ditu, baita laster iragarriko den eskola magistral bat ere.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge sustatzen du, Zinemaldia & Technology jardunaldiaren esparruan, zeina Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak (2deo ikus-entzunezkoen laborategiaren bitartez) eta Petronorrek antolatzen baitute, eta Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntza ere badu.

Creative Europe MEDIA programaren babesa, European Film Forum plataformaren bidez.

Jardunaldiak, gainera, European Film Forum ekimenaren bidez, Creative Europe MEDIA programaren babesa jasotzen du; Europako industria zinematografikoa eta ikus-entzunezkoa indartzea da MEDIA programaren xedea. Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apustu bat da, ikus-entzunezko teknologiari eta industriari buruz hausnartzeko gune erreferente gisa finkatzeko helburua duena.

PROMOMII
(Erresuma Batua)

​Proiektuaren deskribapena: trailerrak sortzeko zereginean lanordu- eta denbora-kostu handiagoa duten prozesuak −hala nola irudiak hartzea, transkribatzea eta analizatzea− automatizatzen dituen irtenbide teknologikoa. Automatizazio horri esker, kontzeptuan eta azken emaitzan jar dezakete arreta sortzaileek. Tresnak aukera ematen die erabiltzaileei beren ekoizpenen ikusgarritasuna handitzeko eta eskala handiko bideo pertsonalizatuak sortzeko.

Bezeroaren profila: Gure irtenbidea baliagarria da nola B2Brako hala B2Crako. BBCri dagokionez, nazioarteko telebistaetxeak –hala nola BBC (Erresuma Batua) eta SVT (Suedia)–, sortzaile independenteak eta VODeko zerbitzuak (adibidez, Britbox eta Atresplayer) hartzen ditu eraginpean. B2Cren profila, berriz, 18 eta 34 urteko pertsonak dira, sare sozialen eta bitarteko digitalen erabiltzaile eta eduki-sortzaile direnak.

Negozio-eredua: Diru-sarrerak bi modu desberdinetan lortzen ditugu: neurrirako hileko harpidetzazerbitzuen bidez gure plataformarako sarbidea eskainita (adibidez, 1.000 £ 42 bideo edo promoren eta 10 metraje-ordu aztertzearen truke; edo bestela, erabileraren araberako ordainketazerbitzu bat (pay-as-you-go).

Finantzaketa: Gure proiektua jada abian da lehen etapetan, eta finantzaketa hazikapitalaren eta business angels deritzenen bidez lortzen dugu.

Cinesmart
(Espainia)

Proiektuaren deskribapena: Cinesmart marketin digitaleko publizitate-plataforma bat da, big data biltzeko, zinema-erakusleei eta bestelako ekitaldiei zuzendua, advergamingean oinarritua, non ikusleek pantaila handiarekin elkarrekintzan jarduten duten beren gailu mugikorraren bidez.

Bezeroaren profila: B2B irtenbidea, zinemaerakustegietarako eta beste ekitaldi- edo publizitate-operadore batzuetarako, kanpainak monetizatzeko (diru-sarreren kanal berri gisa) eta marketin gurutzatua optimizatzeko, bezeroaren profila fidelizatze eta ezagutze aldera.

Negozio-eredua: Hainbat eredu ezar daitezke: harpidetza bidez ordaintzea zerbitzu gisako Softwarearen (SaaS) eredu batean, zinema-erakustegiarekin batera edo kanpoko baliabidekudeatzaile baten bidez ustiatzea ere. Nolanahi ere, diru-sarrerak sortzeko bide gehigarri bat izango da zinema-erakustegiarentzat.

Finantzaketa: Proiektuaren garapena baliabide propioekin finantzatu da dagoeneko. Proiektua merkaturatzeko hasierako faserako 250.000 euro inguru beharko direla kalkulatzen da, eta diru hori finantzaketa publiko bidez lortzea espero da. Nazioartekotzeko, proiektuan sartuta dauden kanpoinbertitzaileen aurreikusitako beste funts batzuk beharko dira, sinergiak eta negozio-harremanak ekarrita.

VISUALYST
(Norvegia)

Proiektuaren deskribapena: web plataforma, aukera ematen diena editoreei beren bideoak hartu eta automatikoki aztertzeko zenbateraino betetzen dituzten bideo horiek lege-baldintza jakin batzuk, eta prozesu jakin batzuk automatizatzea ere ahalbidetzen du (adibidez, adinen araberako sailkapena).

Bezeroaren profila: Gure jomuga ikus-entzunezko materialaren sortzaileak (estudioak eta ekoiztetxeak), editoreak, banatzaileak, telebista-etxeak eta streaming-hornitzaile eta -erregulatzaileak dira.

Negozio-eredua: Zerbitzu gisako Softwarearen eredua (SaaS). Bezeroek honela ordaintzen dute:
1. Politika jakin batean erabilitako ereduen kopurua.
2. Tresnak prozesatutako bideoorduak.

Finantzaketa: Jada jaso ditugu 170.000 euroko hasierako inbertsioa eta 70.000 euroko finantzaketa publikoa Norvegiako gobernuaren eskutik. Gure egungo kapitalizazio-taula honetara osatuta dago:
- Fundatzaileak: %80.
- Business Angelak, bazkideak eta hasierako funtsak: %20.

FilmChain
(Erresuma Batua)

Proiektuaren deskribapena: FilmChain baliabideak eduki-sortzaileak, finantzariak, salmenta-konpainiak eta banatzaileak babesten ditu, funtsen transferentzia, eskubideen kontrola eta ekoizpen bakoitzaren errentagarritasunaren ezagutza automatizatzen baititu. Kobrantza automatizatuko zerbitzu digitala da, filmek, telebistarako ekoizpenek eta eduki digitalek sortutako diru-sarrerak bildu, banatu eta analizatzen dituena.

Bezeroaren profila: FilmChainek ikus-entzunezko enpresa eta korporazio independenteei ematen die zerbitzua (B2B). Ekoizleei, salmentaagenteei, finantza-eragileei eta
finantzaketa-erakundeei laguntzen diegu, eta banatzaile eta enpresa jakin batzuk (hala nola streamer eta estudioak) babesteko enpresaeredu bat garatu dugu.

Negozio-eredua: Nola banakako obrei hala zerrenda luzeak dituzten korporazioei laguntzeko, bi mailatako merkataritza-eredua dugu. Banakako tituluek instalazio-tarifa
bat eta diru-sarrera gordinen gaineko %1eko komisio bat ordaintzen dute; konpainiei, berriz, urteko SaaS-tarifa (Zerbitzu gisako Software-tarifa) bat kobratzen zaie.

Finantzaketa: FilmChainek erakundeetatik, diru-laguntzetatik, baterako inbertsioetatik eta bootstrapetik jasotako dirua bildu du. Erresuma Batuko gobernuak diru-languntza garrantzitsuak bideratu ditu berrikuntzaren sustapenerako, Innovate UK eta UK Trade and Investment erakundeen bitartez. FilmChainek bi inbertsio-erronda itxi
ditu 2020an; inbertsio esanguratsu berriena Hearst Mediaren eskutik etorri da, HearstLab-en bidez.

LA QUINTA PARED
(Alemania)

​Proiektuaren deskribapena: gailu teknologiko bat edo bigarren pantaila bat da, pantaila nagusiarekin sinkronizatu eta elkarreragiteko balio duena, ikuslearen mugikorra istorioko protagonistaren mugikor bihurtu eta transmedia kontakizunerako aukera ugari sortzen baititu.

Bezeroaren profila: La Quinta Pared B2B eredu batean oinarrituta dago. Gure bezeroak VOD plataformak eta ikus-entzunezko ekoiztetxeak dira, eta horientzat sortuko dugu edukia. Bereizgarri bati buruz ari gara, eduki-indartzaile bati buruz: “Powered by La Quinta Pared”.

Negozio-eredua: VOD plataformetarako, erabiltzailekonexioaren bidezko eredua hartzen dugu (Pay-per-User); ekoiztetxeetarako, proiektu bakoitzeko ordainketa da eredua (Pay-per-Project); diru-sarreretarako hirugarren bide bat ere badago: APParen bidezko mikrotransakzioak eta merkataritza.

Finantzaketa: Lehenengo bi urteetako inbertsioa 170.000 euros izango dela kalkulatzen dugu: lehenengo urtea garapenerako izango da, eta bigarren urtean, berriz, lehen akordioak ixtea aurreikusten dugu. Hirugarren urtetik aurrerako aurrekontua urteko emaitzen baliabide propioekin estali ahal izango genuke. Zinemaldia Startup Challengek behar dugun finantzaketa eskuratzeko aukera emango digu.

Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
Email
Website
Babesle Ofizialak:
rtveMovistar
Laguntzaile Ofizialak:
audiKutxabankAmenabar
Instituzio Kideak:
Donostia San Sebastián          Diputación Foral de Gipuzkoa          Euskadi Basque Country          Ministerio de Cultura y Deporte

 
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".

Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.