Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Osteguna, 2020(e)ko azaroak 26
Festival de San Sebastián
TikTok
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
app
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Donostia Zinemaldiaren eta zentsura frankistaren arteko erlazio konplexua: «Zinemaldia 70: historia posible guztiak» proiektuaren bigarren programa publikoaren ardatz
Proiektuak azken urtean egindako ikerketen ondorioak erakutsiko ditu abenduaren 4an Tabakaleraren zinema-aretoan –Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskola garatu dute proiektua, Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundearen babesarekin eta Tabakaleraren, Euskadiko Filmategiaren eta Kutxa Fundazioaren lankidetzarekin
Facebook-en<br>partekatu
Facebook-en
partekatu
Twitter-en<br>partekatu
Twitter-en
partekatu
Bereizmen handiko irudiak
Bereizmen handiko irudiak
Osteguna, 2020(e)ko azaroak 26

Donostia Zinemaldiak zentsura frankistarekin zuen erlazioa erakutsiko du «Zinemaldia 70: historia posible guztiak» ikerketa-proiektuaren bigarren programa publikoak, herritarrei zuzendutako jardunaldi ireki batean. Abenduaren 4an izango da, ostiralean, Tabakaleraren zinema-aretoan. Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatu dute jardunaldia, eta Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundeak babesten du. «Zinemaldia 70» proiektuak –lehen fasea Zinemaldiaren 70. edizioan amaituko da, 2022an– Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren, Euskadiko Filmategiaren eta Kutxa Fundazioaren lankidetza du, eta Zinemaldiaren artxibo bizi bat sortzea du xede.

Abenduaren 4ko programan, EQZEko ikertzaileek eta ikasleek, Zinemaldiaren artxiboko eta beste bilduma batzuetako dokumentuak –horietako asko argitaragabeak– oinarri hartuta egindako lanaren ondorioak ezagutaraziko dira. Proiektuaren lehen urtean, Zinemaldiak trantsizioaren lehen urteetan (1976-1980) izan zuen bilakaera aztertu zuen ikertzaile taldeak. Orain, 1960aren eta 1971ren artean gertatu ziren hiru zentsura-eszena aztertuko dituzte: 1960an egin zen Zinema Ikasleen Lehen Topaketaren inguruan egon zen polemika, 1968an programatu zen New American Cinema atzera begirakoak izan zituen arazoak eta 1971ko edizio tirabiratsua, Canciones para después de una guerra (Basilio Martín Patino, 1971) eta Liberxina 90 (Carles Duran, 1970) filmen debekuak markatutakoa.

Pablo La Parra Pérezek –EQZEko Ikerketa Saileko koordinatzailea, Zinemaldiko Pentsamendua eta Eztabaida saileko arduradunetako bat eta «Zinemaldia 70» proiektuaren ikertzaile nagusia– azaldu duenez, Zinemaldiak erlazio «konplexua» zuen zentsura frankistaren mekanismoekin. «Erregimenaren nazioarteko erakusleiho gisa, nolabaiteko tutoretzapeko irekierako espazio bat izan zen Zinemaldia: urteak igaro ziren Zinemaldiko programako film batzuk pantaila komertzialera iritsi arte. Nolanahi ere, hain zuzen ere bere garrantzi estrategikoagatik, barruan egin ziren zenbait kontrol-eragiketak, gobernuaren zentsuraren prozedura arruntei jarraitu ez ezik, batzuetan, prozedurok askoz ere harago eraman zituzten», adierazi duenez.

«Zinemaldia 70» proiektuak parada ugari izan ditu 2020an ikerketen emaitzak herritarrei jakinarazteko. Programa publiko honez gain, UPV/EHUren Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak: historia, kultura eta politika udako ikastaroa egin zen (irailean egin zen, Donostian), bai eta Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko erakusketa ere. Azken hori abenduaren 8ra arte ikus daiteke Vitoria-Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan.

Jardunaldi hau pantaila partekatuko programazioan dago, Zinemaldiak urte osoko zinema-jaialdi bat izan nahi baitu. Urrian eta azaroan, Zinemaldiaren 68. edizioko irabazleen film laburrak, zinemaren munduko lehen urratsak, programatu ziren. Abenduan, berriz, «Zinemaldia 70» proiektuaren programa publikoa egingo da. Laster, 2021eko lehen seihilekoko jardueren berri emango da.

PEGITARAUA
Abenduak 4, ostirala - 1. zinema-aretoa (Tabakalera)
16:30 - 16:45
Aurkezpena
16:45 - 17:15
1960: Zinematografia Eskolen I. Topaketa (Marcela Hinojosa eta Noemi Cuetos)
17:15 - 17:45
1968: New American Cinema (Diego Ginartes eta Irati Crespo)
18:00 - 18:45
1971: Canciones para después de una guerratik Liberxina 90ra (Pablo La Parra Pérez)
19:00 - 21:00
Emanaldia: Canciones para después de una guerra (Basilio Martín Patino, 1971, 99’)

2019-2020 ikasturteko ikertzaile taldea honako hauek osatu dute, denak ere Pablo La Parra Pérezen zuzendaritzapean: Olatz Arrieta, Irati Crespo, Noemi Cuetos, Diego Ginartes, Marcela Hinojosa eta Sofía García Broca.

GARRANTZITSUA

Saioak lau ordu baino gehiago iraungo duenez, ezinbestekoa izango da KN95 edo FFP2 maskarak jarrita izatea zinema-aretoan.

TikTok
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
Email
Website
Babesle Ofizialak:
rtveeitb
Media Partner:
Movistar
Laguntzaile Ofizialak:
audiKutxabank
Instituzio Kideak:
Donostia San Sebastián          Diputación Foral de Gipuzkoa          Euskadi Basque Country          Ministerio de Cultura y Deporte

 
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".

Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.