Donostia Zinemaldiak Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa jarri zuen abian 2012an. Honako hauek ditu helburu nagusi Foroak: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrien irekitzea bultzatzea.
Koprodukzio Foroa garatzen ari diren proiektuei zuzenduta dago, eta han Europako zein Latinoamerikako zinema-proiektuek har dezakete parte.
Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.
Foroan bertan, zenbait ekimen izango dira; alde batetik, parte-hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko industriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutza trukatzeko.
Horrez gain, elkargune bat eskainiko die Donostiara etorriko diren industriako profesionalei, eta matchmakers talde bat izango da harremanak errazteko.
Donostiako foroari jarraipena emanez eta Canneseko Zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) sinatutako Forjando Alianzas lankidetza-hitzarmena dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbidean aurrera egin ahal izango dute; dela Ventana Sur jaialdiko merkatuan, dela Cannesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.
Harremanetarako:
EUROPA-LATINOAMERIKA VI. KOPRODUKZIO FOROKO SARIAK
EUROPA-LATINOAMERIKA VI. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA
EFADs-CAACIREN EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO SARIA
KOPRODUKZIOAREN GARAPENAREN EURIMAGES SARIA
ARTE INTERNATIONAL PRIZE
Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa izango da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.
Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.
Proiektu Onenaren Saria. Araudia
EPAIMAHAIA
Europa-Latinoamerika Koprodukzio foroa. EFADS-CAACI Saria
Europa- Latinoamerika koprodukzio foroko EFACs-CAACI Sariak 20.000euroko dirusari bat hartzen du barne, irabazten duen proiektuaren ekoizle nagusiarentzat.
Europa-Latinoamerika V. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.
Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, 20.000 euroko saria, film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.
ARTE International Prize, 6.000 euro gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.
ARTE etxeak babesten du saria.
ARTE France eta ARTEko ordezkariak Europa - Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ARTE International Prize saria ematera.
Ekitaldirako sailkatutako proiektu guztiek parte har dezakete ARTE International Prize, lankidetza berezien esparruan aurkezten direnek izan ezik.
Saria indarreko zerga-araudiari lotuta egongo da.