"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Azken hogei urteetan, ikus-entzunezkoen munduaren hainbat alorretan aritu da Mira Staleva. Sofiako nazioarteko zinema-jaialdiarekin hasi zen lanean, jaialdiaren hastapenetan, eta gaur egun zuzendari exekutiboa da. Horrez gain, Sofia Meetings delakoaren buruan dago; zinema-jaialdiaren esparruko koprodukzio-merkatu bat da, lehen edo bigarren filma zuzendu duten zuzendarientzat. Ekoizpen, banaketa, erakusketa eta audientzien garapenerako proiektuetan ere badabil. 2016an Jessica Woodworth eta Peter Brosens-en The King of the Belgians koproduzitu zuen, eta Veneziako zinema-jaialdian estreinatu zen. Gaur egun, Levan Koguashvili-ren Brighton 4 koproduzitzen dihardu. Europako Zinema Akademiaren eta LUX sariaren hautaketa-batzordearen kide da.