Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sariak eta Epaimahaiak > Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Epaimahaia > Jo Mühlberger
Jo Mühlberger
 

1999an European Film Promotion (EFP) erakunderako lanean hasi zen Jo Mühlberger. EFPren funtsezko jarduerak planifikatu, gainbegiratu eta ebaluatzen ditu. Ekoizleekin lotutako jarduerak ditu ardatz: esate baterako, EFPren Producers on the Move, Cannesen egina, europar ekoizleentzako jarduera ongi balioetsia; Producers Lab Toronto eta Producers Lab Hamburg. Aldi berean, bide eman die Europako salmenta-konpainiei nazioarteko zinema-jaialdi eta merkatuetan egoteko, adibidez, Los Angeleseko American Film Market, Busango (Hego Korea) Asian Film Market eta Hong Kongeko Filmarten. 2016an Europako emakumezko zinemagileen presentzia finkatu zuen Sydneyko zinema-jaialdian “Europe! Voices of Women in Film” zikloarekin. Aurrez, beste zenbaitekin batera, EFPren Future Frames ekimena garatu zuen; hots, Karlovy Varyko nazioarteko zinema-jaialdian hiru zuzendari gazte nabarmen aurkezten zituena. EFPren zuzendariaren ondoko gisa, European Film Promotionekao talde estrategikoaren parte da eta jarduera berriak garatzen ditu zinemaren espiritua eta Europako talentua mundu osoan sustatzeko. Jo Mühlberger mekaniko trebatua ere bada eta soziologo titulua du. EFP 38 erakundeko aparteko sarea da. Horietako bakoitza bere lurraldeko film eta talentuen ordezkaria da. EFPren banderapean talde-lanean aritzen dira erakundeko kideak, nazioarteko zinema-jaialdi eta merkatu garrantzitsuenetan bai zinemaren aniztasuna eta espiritua bai Europako talentua, biak ala biak sustatzeko. EFPk Europar Batasuneko Creative Europe – MEDIA programaren eta kide diren erakundeen babes ekonomikoa jasotzen du.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea