"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemagintzako Espainiako Informatzaileen Elkarteak (AICE) bultzatutako Feroz sarietan, 64. Donostia Zinemaldian aurkeztutako lau film izan dira saridun; emakumezko aktore onenaren eta aktore protagonistaren sariak erdietsi dituzte, besteak beste.
Roberto Álamok aktore protagonista onenaren saria eskuratu zuen, Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren Que Dios nos perdone filmagatik. Donostian, Sail Ofizialean egin zuten film horren munduko estreinaldia. Bárbara Lenniek emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen, María (y los demás) filmean egindako lanagatik. Nely Reguera zuzendariaren estreinako filma da hori, eta Zuzendari Berriak sailean hautatuta.
A Monster Calls filmak, berriz, jatorrizko musika onenaren saria erdietsi zuen. Film horren Europako estreinaldia Donostian egin zuten, Sail Ofizialean baina lehiaketaz kanpo. Musikaren konpositore Fernando Velázquezek soinu-banda horretan izandako bidaideak ekarri zituen gogora eskerrak emateko orduan: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia, alegia.
Alberto Rodríguez zuzendariaren El hombre de las mil caras filmak, Sail Ofizialean lehiatutakoak, kartel onenaren saria eskuratu zuen. Gabriel Morenok diseinatu zuen saritutako kartel hori.
Gaueko garaile nagusia, halere, Tarde para la ira filma izan zen, saridun gertatu baitzen honako kategoria hauetan: film dramatiko onena, zuzendari onena (Raúl Arévalo), gidoi onena (Raúl Arévalo eta David Pulido), antzeztaldeko emakumezko aktore onena (Ruth Díaz) eta antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Manolo Soto).