"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Atzo izan zen EGEDAk, Ikus-entzunezko ekoizleen eskubideak kudeatzeko erakundeak, ematen dituen José María Forqué sarien XX. edizioaren sari-banaketa. Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan aurkeztutako hiru filmek hainbat kategoriatako sariak jaso dituzte.
Alberto Rodríguezen La isla mínima filmak Film luze onenaren saria jaso du. 62. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen, eta Argazki onenaren eta Gizonezko aktore onenaren (Javier Gutiérrez) sariak irabazi zituen. Javier Gutiérrezek Gizonezko aktoren onenaren José María Forqué saria ere eskuratu du.
Bestalde, Emakumezko aktore onenaren saria Bárbara Lennieri eman diote, Carlos Vermuten Magical Girl filmean egindako lanagatik. Film horrek Urrezko Maskorra eta Zuzendari onenaren sariak jaso zituen Zinemaldian.
Latinoamerikako film luze onenaren saria Damián Szifrónen Relatos salvajes filmari eman diote. El Deseo y K&S Films ekoizpen-etxeen arteko koprodukzio espainiar-argentinarra da, eta Zinemaldiko Perlak sailean estreinatu zen, Canneseko zinema jaialdian egon ondoren. Jaialdi horretan, Europako film onenaren ikusleen saria irabazi zuen.