Carlos Vermuten (Diamond Flash) film berria bidean gurutzatuko diren patuen istorio bat da, eta José Sacristán, Bárbara Lennie eta Luis Bermejo ditu protagonista. Alicia, gaixo dagoen eta Japoniako Magical Girl Yukiko telesaileko soinekoarekin amesten duen neskatila bat; Luis, haren aita, soinekoa lortzeko ahal duena egingo duena; Bárbara, buruko nahasmenduak dauzkan gazte erakargarri bat; eta Damián, bere tormentuzko iraganetik ez beste gauza guztietatik erretiratutako irakasle bat. Guztiak xantaia ilunen sare batean harrapatuta geratuko dira, non sena eta arrazoia tragikoki borrokatuko diren.
Carlos Vermutek komiki arloko Injuve saria irabazi zuen 2006an, eta handik gutxira, bakarrik egindako lehenengo komika kaleratu zuen, El banyán rojo. 2008an, TVEko Jelly Jamm telesailaren sortzaile gisa lan egin zuen, eta hurrengo urtean, VII. Notodofilmfest irabazi zuen, Maquetas izeneko lehenengo film laburrarekin. Urte horretan bertan, bigarrena egin zuen, Michirones. 2011n, Psicosoda Films ekoizpen-etxea sortu eta Diamond Flash bere lehenengo film luzea zabaldu zuen, modu independentean, Filmin izeneko online zinema-plataformaren bidez. 2012an, Don Pepe Popi film laburra idatzi eta zuzendu zuen eta Cosmic Dragon komikia kaleratu zuen.