71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Susanne Bier
Danimarka - Suedia 
105 min.
Noraino irits ote daitezke pertsona ondraduak, tragedia batek bidezkoa eta bidezko ez dena nahaspilatzen baditu? Susanne Bier zuzendariak (ingelesez besteko film onenaren Oscar sariaren irabazlea 2011n, In a Better World filmarekin) eta Anders Thomas Jensen gidoilariak drama harrigarri eta hunkigarria sortu dute, kontatuz zeinen erraz gal dezakegun justiziaren sena pentsaezinari aurre egiten diogunenan eta bizitza kinka larrian ikusten dugunean. Egoera sinesgaitzetan dagoen jende arruntari buruzko istorio hunkigarria.
Christian Petzold
Alemania 
110 min.
Christian Petzold zinemagileak (Berlineko zinema-jaialdiko zuzendari onena Barbara lanarekin) bere azken filma aurkeztuko du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta Nina Hoss izango du oraingoan ere protagonista. Traizioa egin ostean, kontzentrazio-eremu batera eraman zuten emakume abeslari bat. Aurpegia erabat desitxuratuta itzuliko da eta maila goreneko zirujau bati aurpegia atzera itxuratzeko eskatuko dio, ahal den neurrian lehengo tankera bera izateko. Ebakuntzatik osatu ondoren, bere senar piano-jotzailearen bila hasiko da. Baina ez du espero zuena topatuko.
Bille August
Danimarka 
98 min.
Bille August zinemagile daniar sonatua, Oscar baten eta Canneseko Urrezko bi Palmorrien irabazlea, drama intimista batekin itzuli da. Familia bateko hiru belaunaldi asteburu batean elkartu dira. Sanne eta Hedidi ahizpek onartu dute hilzorian den beren amak bizitzari adio esatea, egoerak okerrera egin aurretik. Baina, asteburua igaro ahala, gero eta zailago egingo zaie amaren erabakia onartzea, eta garai bateko gaztazkak azalera agertuko dira.
François Ozon
Frantzia 
107 min.
François Ozon zinemagilearen film berria (2012an Urrezko Maskorraren irabazlea). Bi emakumeren arteko istorioa kontatzen du, txikitako lagunak. Biak ezkondu egingo dira, eta batek haurtxo bat izango du. Handik denbora laburrera, amak gaixotasun larria izango du, eta lagunari agintaraziko dio haurra eta senarra zainduko dizkiola. Heriotzaren ostean, lagunak erabakiko du senarra eta haurra ikustera joatea. Baina sekulako ezustekoa hartuko du.
Inaugurazioa
Antoine Fuqua
AEB 
132 min.
Denzel Washington da Antoine Fuquaren pelikula berriko protagonista. McCallek bizimodu berri bat hasi du, bere iragan misteriotsua atzean utzi duela pentsatuz. Baina gangster errusiar ezin bortitzagoen kontrolpean dagoen neska gazte bat ezagutzean, ezingo du ezer egin gabe geratu.
Lehiaketatik kanpo
Klausurako filma
Eric Toledano, Olivier Nakache
Frantzia 
115 min.
Samba Senegaldik iritsi zen Frantziara, duela hamar urte, eta beti bigarren mailako lanak izan ditu. Alice zuzendari exekutiboa da eta duela hilabete batzuetatik oso estresatuta dago. Gizona lan-baimena lortzeko beharrezkoa den guztia egiteko prest dago; emakumea, berriz, GKE batean boluntario gisa lan eginez aurreko bizimodua atzean utzi nahian dabil. Biak kale itsu diren beren bizimoduetatik irteteko borrokatuko dira… zoriak elkartuko dituen arte.
Lehiaketatik kanpo
Anahí Berneri
Argentina 
103 min.
Anahí Berneri zuzendari argentinarra berriz lehiatuko da Sail Ofizialean, 2012an Europa-Latinoamerika I. Koproduzio Foroan parte hartu zuen film honekin. Lucía eta Manuel senar-emazte gazteek, itxuraz, ahaztuta daukate zer proiektuk eta zer desiok elkartzen zituzten. Banandu ostean, Lucía eta Manuel berriro elkartuko dira beren desioekin, baina, aldi berean, urrutiratu egingo dira. Nerabe sentitzen dira, eta heldugabe direla ikusiko dute. Biak batera babestuko dituen teilatuperik gabe, kale gorrian, ez dute asmatuko etxera nola itzuli.
Gabe Ibáñez
Bulgaria - Espainia 
110 min.
Gabe Ibáñezek Antonio Banderas protagonista duen thriller futurista bat egin du. Polizia-generoaren eta westernaren arteko fikziozko pelikula bat, eta Singulartasun Teknologikoa du ardaztzat; Adimen Artifiziala giza adimenaren mailara iritsi eta gaindituko duen uneaz espekulatzen duen teoria.
ALFAMA FILMS
© ALFAMA FILMS
Michael Sturminger
Frantzia - Austria - Alemania 
118 min.
John Malkovichek antzeztuko du inoiz inon izan den seduktorerik handienaren mitoa: Casanovarena. Giacomo Casanovaren Mémoires de Casanova liburuan oinarriturik, eta W.A. Mozart eta Lorenzo da Ponteren ariekin. Fikzioaren bidez ez ezik, antzezpenekin ere kontatzen dute protagonistaren istorioa: Casanovaren abenturak, pasioak eta, batez ere, heriotzari zion beldurra.
Michaël R. Roskam
AEB 
107 min.
Hollywooden egindako debutean, Michaël R. Roskam (Bullhead) zinemagile belgikarrak Dennis Lehane idazlearen eleberri bat egokitu du, eta Tom Hardy, Noomi Rapace eta James Gandolfini ditu protagonista, zinemarako egindako azken lanean. Krimen antolatuak New Yorkeko auzoetako tabernak dirua zuritzeko «postontzi» gisa nola erabiltzen dituen sakonki behatzen du The Drop filmak. Bob Saginowski, Brooklyngo tabernari bat, tipo batek pitbullkume kolpatu bat entregatu duela ohartuko da, eta txakurra heriotza ziurretik salbatzean, Nadia emakume misteriotsuarekin harremanetan jarriko da. Nadiak iragan iluna ezkutatzen du.
Mia Hansen-Løve
Frantzia 
131 min.
Mia Hansen-Løve zinemagileak french house musikaren istorioa kontatuko digu bere azken lanean. Musika elektronikoa abiadura bizian garatu zen 1990eko hamarkadan. Parisko gau bizietan, Paul DJ lanetan hasiko da.
Maxime Giroux
Kanada 
105 min.
Maxime Giroux zuzendari kanadiarrak Félixen eta Meiraren istorioa kontatuko digu hirugarren film luzean. Sosik gabeko franko-kanadiar eszentrikoa da Félix, eta bere aita diruduna hiltzear dauka. Meira, berriz, judutar jasidiko ezkondua da, seme baten ama. Ez zegoen aurreikusita biek elkar ezagutzea, ezta bata bestearekin maitemintzea ere.
Shim Sung-bo
Hego Korea 
111 min.
Shim Sung-bo egileak zuzendutako lehen filma (Memories of Murder filmaren gidoigilea da). Bong Joon-ho da obraren koidazlea eta ekoizlea. Benetako itsas abenturak oinarri dituen kontakizuna. Legez kanpoko etorkinak garraiatzen dituen arrantza-ontzi baten ahaleginek sekulako hondamendia eragingo dute, tripulazioa erotzerainoko hondamendia, hain zuzen.
Alberto Rodríguez
Espainia 
105 min.
Alberto Rodríguezek (Grupo 7) berriz ere zinema beltzari heldu dio, Raúl Arévalo, Javier Gutiérrez eta Antonio de la Torre protagonista dituen thriller honekin. Ideologikoki aurkakoak diren bi poliziari espedientea irekiko diete eta paduretako herri urrun batera, bi neraberen desagerketa ikertzera, joatera zigortuko dituzte. Han, hiltzaile basati bati aurre egin beharko diote, iraganari tinko atxikirik dagoen komunitate batean.
Jon Garaño, Jose Mari Goenaga
Espainia 
99 min.
Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga hiru emakumeren, lore sorta batzuen presentzia hutsak alteratutako hiru bizitzaren inguruko istorio honekin lehiatuko dira Sail Ofizialean. Loreek ahaztuta ziruditen sentimentuak piztuko dituzte emakumeengan...
Carlos Vermut
Espainia - Frantzia 
127 min.
Carlos Vermuten (Diamond Flash) film berria bidean gurutzatuko diren patuen istorio bat da, eta José Sacristán, Bárbara Lennie eta Luis Bermejo ditu protagonista. Alicia, gaixo dagoen eta Japoniako Magical Girl Yukiko telesaileko soinekoarekin amesten duen neskatila bat; Luis, haren aita, soinekoa lortzeko ahal duena egingo duena; Bárbara, buruko nahasmenduak dauzkan gazte erakargarri bat; eta Damián, bere tormentuzko iraganetik ez beste gauza guztietatik erretiratutako irakasle bat. Guztiak xantaia ilunen sare batean harrapatuta geratuko dira, non sena eta arrazoia tragikoki borrokatuko diren.
Danis Tanovic
India - Frantzia - Erresuma Batua 
90 min.
Benetako gertaeretan oinarritutako drama bat da, Oscar sari bat jasotako Danis Tanovicek zuzendua (No Man's Land). Saltzaile gazte batek, zabaltzen aritu den haurrentzako botika baten ondorioak ezagutzeak atsekabetuta, botika ekoizten duen enpresa multinazionalari aurre egingo dio.
Cédric Kahn
Frantzia 
106 min.
Cédric Kahn zuzendari frantziarraren pelikula berria Philippe Fournier-en bizitzaren ingurukoa da. Gizon horrek bere bi semeekin bizitzea eta amari ez itzultzea erabaki du, amak zaintza lortu ondoren. Haurrek, Okyessak eta Tsalik, ezkutuan bizi beharko dute, Poliziak jazarrita, baina beti libre eta etengabe mugitzen.
Cristián Jiménez
Txile - Frantzia - Kanada 
97 min.
Cristian Jiménez zuzendari txiletarra Donostian izango da berriro, eta Sofiaren istorioa kontatuko digu: 35 urteko emakume honek bi seme ditu, izugarri maiteak. Baina azken boladan guztia gaizki aterako zaio. Duela gutxi banandu denez, arima bakean izatea du gogoan, eta alderantzizko isiltasun-botoa egitea erabakiko du: urtebete emango du mugikorrik, telebistarik, Internetik eta irakurketarik gabe. Bakeak, ordea, ez dio asko iraungo.
Zinema Eraikitzen 25
Pablo Malo
Espainia 
106 min.
Pablo Malok Lasa eta Zabalaren benetako kasua berregin du bere pelikula berrian; hau da, 1983an bahitu, torturatu eta hil zituzten bi euskal iheslariena. Hamabi urte geroago, Iñigo eta Fede abokatuak hiltzaileak identifikatzeko borrokatuko dira, beren sinesmenak arriskuan jarriz, baita beren bizia bera ere.
Lehiaketatik kanpo
Isaki Lacuesta
Espainia 
100 min.
Isaki Lacuestak satira sozial bat aurkeztuko du. Filmean, krisi ekonomikoak gurearekin antzekotasun bitxia daukan herrialde bateko bost herritar arrunten bizitza suntsituko du. Galtzeko ezer ez daukatela, Espainiako eta munduko ekonomia salbatzeko plan zoro bat egingo dute: Banku Zentraleko presidentea bahitu, eta dena lehengo egoerara itzultzeko exijitzea. Aktore multzoa egundokoa da: Sergi López, Ariadna Gil, Emma Suárez, Raúl Arévalo, Imanol Arias, Eduard Fernández, José Coronado, Jordi Vilches, Josep Maria Pou, Ángela Molina eta Albert Pla, beste askoren artean.
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: