Mezu hau ondo ikusten ez baduzu edo hizkuntza aldatu nahi baduzu:
| euskara | castellano | english |
Larunbata, 2021(e)ko irailak 25
Festival de San Sebastián
TikTok
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
app
Babesle Ofiziala:
Media Partner:
'Crai nou / Blue Moon' produkzio errumaniarrak eskuratu du 69. Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra
Jessica Chastainek eta Flora Ofelia Hofmann Lindahlek partekatu dute Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra, eta Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra, berriz, ‘Quién lo impide / Who’s Stopping Us’ filmeko antzezle-taldeak

Tea Lindeburgek irabazi du Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, eta Terence Daviesek, ostera, Gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria

‘Earwig’ obrarekin, Lucile Hadzihalilovicek bigarrenez eskuratu du Epaimahaiaren Sari Berezia, eta Claire Mathon argazki-zuzendaria, berriz, ‘Enquête sur un scandale d’état / Undercover’ filmean egin
Facebook-en<br>partekatu
Facebook-en
partekatu
Twitter-en<br>partekatu
Twitter-en
partekatu
Larunbata, 2021(e)ko irailak 25

Alina Grigorek zuzenduriko Crai nou / Blue Moon produkzioak eskuratu du 69. Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra. Epaimahai Ofizialak, bestalde, Tea Lindeburgi eman dio Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Du som er i himlen / As in Heaven filmagatik. Obra horretako aktoreak, Flora Ofelia Hofmann Lindahl, eta Jessica Chastainek (The Eyes of Tammy Faye, Los ojos de Tammy Faye) ex aequo lortu dute Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra, eta Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra, berriz, Quién lo impide / Who’s Stopping Us film luzeko antzezle-taldeak irabazi du. Terence Daviesek Gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria lortu du Benediction lanagatik, eta Claire Mathonek, ostera, argazki onenarena, Enquête sur un scandale d’état / Undercover pelikulan egindako lanagatik. Horretaz gainera, Epaimahaiak sari berezia eman dio Lucile Hadzihalilovicen Earwig obrari.

Hirugarren urtez jarraian, lehenbiziko film batek eskuratu du Urrezko Maskorra: 2019an, Paxton Winters egilearen Pacificado / Pacified lanak irabazi zuen, eta 2020an, berriz, Dea Kulumbegashvili zinemagilearen Dasatskisi / Beginning obrak. Hain zuzen ere, azken zuzendari hori izan da aurtengo edizioko epaimahaiburu ofizial, eta erabaki dute Zinemaldiaren sari gorena Crai nou / Blue Moon filmari ematea: Alina Grigore zuzendari errumaniarraren opera primari, alegia. Errumaniako produkzio batek lehenbizikoz irabazi du Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra.

Orobat, beste hasiberri batek eskuratu du Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Tea Lindeburg daniarrak, Du som er i himlen / As in Heaven, filmarekin. Kasu honetan ere, lehenbiziko aldia da errealizadore daniar batek sari hori eskuratzen duena.

Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra ex aequo irabazi dute Jessica Chastain estatubatuarrak, The Eyes of Tammy Faye (Los ojos de Tammy Faye) filmean eginiko lanagatik, eta Flora Ofelia Hofmann Lindahl daniar gazteak, Du som er i himlen / As in Heaven laneko antzezpenagatik. Bestalde, Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra Quién lo impide / Who’s Stopping Us filmeko antzezle-taldeak eskuratu du (Candela Recio, Pablo Hoyos, Silvio Aguilar, Pablo Gavira, Claudia Navarro, Marta Casado, Rony-Michelle Pinzaru eta Javier Sánchez, beste askoren artean). Jonás Truebak zuzendua da film hori.

Terence Daviesek lehenbiziko sari ofiziala lortu du Zinemaldian, hirugarrenez parte hartu ondoren. Daviesi atzera begirako bat eskaini zion Zinemaldiak 2008an, eta aurretik The Deep Blue Sea (2011) eta Sunset Song (2015) aurkeztu zituen Sail Ofizialean. Benediction lanarekin gidoilari-lana aintzatetsi diote: Siegfried Sassoon da film horretako protagonista, I. Mundu Gerratik bizirik irten zen soldadu eta poeta antibelizista.

Claire Mathonek Argazki onenaren Epaimahaiaren Saria eskuratu du, Thierry de Peretti zinemagilearen Enquête sur un scandale d’état / Undercover filmean eginiko lanagatik. Mathonek 69. Zinemaldi honetan aurkezturiko lan gehiagoren argazki-zuzendari gisa ere jardun du, hala nola Céline Sciamma zuzendariaren Petite Maman (Perlak), edo Spencer, aurtengo edizioko film sorpresa, Pablo Larraínek zuzendua.
 
Lucile Hadzihalilovicek parte-hartzeak bezainbeste sari ditu Donostia Zinemaldian. New Directors Saria eskuratu zuen Innocence (2004) lehen film luzearekin, eta bigarren lanak, Evolution (2015), Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen Sail Ofizialean. Eta aintzatespen hori bera lortu du Earwig hirugarren filmarekin, “subkontzientea atzemateko duen gaitasunagatik eta anbizioagatik”. Lehenbiziko aldia da zinemagile beraren bi filmek Epaimahaiaren Sari Berezia irabazten dutena.

BESTE SARI OFIZIAL BATZUK

Nich’ya / Unwanted (Errusia) Lena Lanskih zinemagilearen lanak Kutxabank-New Directors saria eskuratu du, eta sail horretan bertan Silvina Schnicer eta Ulises Porra egileek aipamen berezia irabazi dute Carajita filmarekin. Tatiana Huezok Horizontes saria lortu du Noche de fuego / Prayers for the Stolen (Mexiko-Alemania, Brasil, Qatar), eta aurretik ere irabazia zuen aipamen berezia Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean. Zabaltegi-Tabakalera saria Vortex (Frantzia) lanak irabazi du; Gaspar Noéren film luze hori Cannes Première sailetik igaro zen. Helena Girón eta Samuel M. Delgadok aipamen berezia eskuratu dute Eles transportan a morte / They Carry Death (Ellos transportan la muerte) filmarekin; lan hori Ikusmira Berriak egoitza-programan hautatu zuten, eta Veneziako Kritikaren Astean estreinatu.

Nest sariari dagokionez, U šumi / In the Woods (Kroazia) film laburrak lortu du, zeina Sara Sara Grgurić Zagrebeko Arte Dramatikoko Akademiako ikasleak zuzendua baita, eta sail horretako aipamen berezia, berriz, Podul de Piatrâ / Pont de Pedra (Puente de piedra, Espainia) filmak. Azken hori Elías Querejeta Zine Eskolako Artur-Pol Camprubík zuzendua da.

Horretaz gainera, Euskal Zinemaren Irizar saria Maixabel (Espainia) filmak irabazi du. Icíar Bollaínen film hori Sail Ofizialean zegoen bilduta. Eta aipamen berezia, berriz, Maider Oleagaren Kuartk Valley filmak, zeina Zinemiran estreinatu baitute.

Bestalde, Donostia Hiria Publikoaren Saria Petite Maman (Frantzia) filmak eskuratu du. Berlinalean estreinatu zuten Céline Sciammak zuzenduriko lana. Europako Film onenaren Publikoaren Saria, aldiz, Ouistreham / Between Two Worlds (En un muelle de Normandía) filmarentzat izan da; lan horrekin, Emmanuel Carrèrek Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldia ireki zuen. Azkenik, Fran Kranzek eskuratu du TCM Gazteriaren saria Mass (AEB) estreinako lanagatik, zeina New Directors sailean aurkeztu baita.


«JAIALDI HONETAN EZER KONSTANTERIK BADA, PUBLIKOAREN PARTAIDETZA ETA LEIALTASUNA NABARMENDU BEHAR DIRA»

Klausurako ekitaldian aurkezle lanak egin dituzten Edurne Ormazabal kazetariak eta Alberto San Juan aktoreak 69. edizio honetako publikoaren babesa eskertu dute: «Beste urte batez, Donostia Zinemaldiak aurrera begira jarraitzen du, eta bere historia idazten segitzen du. Baldintzarik eroso eta onenetan ez izan arren, bagoaz aurrera, arestiko jairik eta gertutasun fisikorik gabe oraindik, baina gertutasun hori zinemaren besarkadaren bitartez gauzatuz. Jaialdi honetan ezer konstanterik bada, publikoaren partaidetza eta leialtasuna nabarmendu behar dira. Mila esker zuen ereduagatik. Eskerrik asko».

Galaren ostean, Daniel Monzónen film berria estreinatu dute: Las leyes de la frontera.


Sail ofizialak – FIAPF
Film onenaren Urrezko Maskorra
Alina Grigore (Errumania)
Epaimahaiaren Sari Berezia
Lucile Hadzihalilovic (Erresuma Batua - Frantzia - Belgika)
Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra
Tea Lindeburg (Danimarka)
Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra
Ex aequo
Flora Ofelia Hofmann Lindahl
Tea Lindeburg (Danimarka)
Ex aequo
Jessica Chastain
Michael Showalter (AEB)
Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra
Jonás Trueba (Espainia)
Gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria
Terence Davies
Terence Davies (Erresuma Batua)
Argazki onenaren Epaimahaiaren Saria
Thierry de Peretti (Frantzia)

Beste sari ofizial batzuk
Kutxabank-New Directors Saria
KUTXABANK-NEW DIRECTORS SARIA
Lena Lanskih (Errusia)
AIPAMEN BEREZIA
Silvina Schnicer, Ulises Porra (Dominikar Errepublika - Argentina)
Horizontes Saria
Tatiana Huezo (Mexiko - Alemania - Brasil - Qatar)
Zabaltegi-Tabakalera Saria
ZABALTEGI-TABAKALERA SARIA
Gaspar Noé (Frantzia)
AIPAMEN BEREZIA
Helena Girón, Samuel M. Delgado (Espainia - Kolonbia)
Nest Saria
NEST SARIA
Film laburra
Sara Grgurić (Kroazia)
AIPAMEN BEREZIA
Film laburra
Artur-Pol Camprubí (Espainia)
Euskal Zinemaren Irizar Saria
EUSKAL ZINEMAREN IRIZAR SARIA
Icíar Bollaín (Espainia)
AIPAMEN BEREZIA
Maider Oleaga (Espainia)
Donostia Hiria Publikoaren Saria
DONOSTIA HIRIA PUBLIKOAREN SARIA
Céline Sciamma (Frantzia)
EUROPAKO FILM ONENAREN SARIA
Emmanuel Carrère (Frantzia)
Gazteriaren TCM Saria
Fran Kranz (AEB)

Industria Sariak
WIP LATAM Sariak
WIP LATAM INDUSTRIA SARIA
Laura Baumeister (Nikaragua - Mexiko - Herbehereak - Alemana - Frantzia - Norvegia)
WIP LATAM ONENARENTZAKO EGEDA PLATINO INDUSTRIA SARIA
Carlos Lechuga (Kuba - Kolonbia - Norvegia - Frantzia)
WIP EUROPA Sariak
WIP EUROPA INDUSTRIA SARIA
Ion Borș (Moldaviako Errepublika - Errumania)
WIP EUROPA SARIA
Ion Borș (Moldaviako Errepublika - Errumania)
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Sariak
EUROPA-LATINOAMERIKA X. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA
Francisco Marise (Espainia - Argentina)
DALE! SARIA (EUROPA –LATINOAMERIKA GARAPENA)
Juan Andrés Arango (Kolonbia - Kanada - Frantzia)
ARTEKINO INTERNATIONAL PRIZE
Maria Zanetti (Argentina - Alemania)
Ikusmira Berriak Saria
IRUSOIN POSTPRODUKZIO SARIA
Eduardo Crespo (Argentina)
Zinemaldia Statup Challenge Saria
Yassine Tahi - Henri Mirande (Frantzia)
LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAREN SARIAK
TREELINE BANAKETA ETA JAIALDIETAKO AHOLKULARITZAREN SARIA
LAS CARTAS PERDIDAS
Amparo Climent
Ekoizlea: Filmakers Monkeys / Mitad y Mitad - (Espainia)
IBAIA SARIA
DOMINGO DOMINGO
Laura García Andreu
Ekoizlea: SuicaFilms - (Espainia)

Beste sari batzuk
TVE-Beste Begirada Saria
Tatiana Huezo (Mexiko - Alemania - Brasil - Qatar)
Espainiako Lankidetza Saria
Tatiana Huezo (Mexiko - Alemania - Brasil - Qatar)
Dunia Ayaso Saria
Ainhoa Rodríguez (Espainia)
FIPRESCI Sari Nagusia
Chloé Zhao (AEB)

Ohorezko Sariak
Donostia Sariak
Marion Cotillard
Johnny Depp
Zinemira Saria
Kimuak

Sari paraleloak
FIPRESCI Saria
Feroz Zinemaldia 2021 Saria
Euskal Gidoigileen Elkartea Saria
Maider Oleaga
Maider Oleaga (Espainia)
Sebastiane Saria
Jane Campion (Zeelanda Berria - Australia)
Lurra - Greenpeace Saria
Louis Garrel (Frantzia)
SIGNIS Saria
SIGNIS SARIA
Icíar Bollaín (Espainia)
AIPAMEN BEREZIA
Jonás Trueba (Espainia)

TikTok
Facebook
Twitter
Instagram
YouTube
Email
Website
Babesle Ofiziala:
rtve
Media Partner:
Movistar
Laguntzaile Ofizialak:
audiKutxabank
Instituzio Kideak:
Donostia San Sebastián          Diputación Foral de Gipuzkoa          Euskadi Basque Country          Ministerio de Cultura y Deporte

 
© Donostia Zinemaldia | Castellano | Euskara | English |
E-mail hau jaso duzu Donostia Zinemaldiako informazio bidalketako zerrendan zaudelako. Boletinak jasotzen jarraitu nahi ez baduzu, erantzun e-mail honi eta Gaia jarri behar duzun eremuan idatzi "baja eman".

Sar gaitzazu zure kontaktuen edo helbide zerrendatan, gure informazioa sarrera bandejan sartuko zaizula ziurtatzeko.