Sail hau Zinemaldiaren industria-eremuaren barrukoa da, eta profesionalei mugatuta dago.
Donostia Zinemaldiaren eta Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latine topaketen ekimen bateratua da, eta Latinoamerikako film luzeak amaitzea eta beren postprodukzioa bermatzea du xede. Horretarako, bi jaialdion aukeraketa batzordeek zorroztasun izugarriz hautatzen dituzte filmok.
Ostean, The Industry Clubek Espainiako eta nazioarteko profesionalei aurkezten die aukeraketa, film luzeok amaitzeko laguntza eman dezaten.
Zinema eraikitzen Donostia Zinemaldiaren eta Tolosako (Frantzia) Rencontres Cinémas d'Amérique Latine ekitaldiaren arteko ekimena da. Filmatuta egon arren, postprodukzioan arazoak dituzten Hegoamerikako film luzeak bukatzea du helburu. Horretarako, nazioarteko profesional talde baten aurrean aurkeztuko dituzte, filmak haien laguntzarekin amaitu ahal izateko.
Urtean bi data zehazten dira, hain zuzen ere bi zinema jaialdi horien inguruan (Tolosan martxoan eta Donostian irailean). Horrela, postprodukzio garaian bertan behera geratutako film luze bitxi eta independenteei aukera ematen zaie zinemaldietan presente egoteko; hots, elkarren osagarri diren Europako bi herrialde horietan zinemako profesionalengandik hurbil. Filmak estreina daitezen eman beharreko urrats guztien ordezkariek baldintza ezin hobeetan ezagutu ahal izango dituzte filmak, proiektuek beren helburua lor dezaten ezinbesteko bultzada emateko. Profesionalekin eta erakundeekin trukean aritzeko gunea proposatzen dugu, ikusleengana heltzeko ezinbesteko pausoa baita hori.
Filmen postprodukzioan parte har dezaketen zinemako profesionalak inplikatuz, enpresa banatzaile eta zabaltzaileak eskaintza zabaltzera bultzatuz, eta oraindik baztertuta dauden kontinente zinematografikoei lekua eginez, Donostiako eta Tolosako zinema jaialdiek kultura aniztasuna elkartasun eta lankidetza kutsuz, pragmatismoz eta eraginkortasunez bultzatzea dute helburu.
Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakundeen babesa jaso du: Cine Sin Fronteras (CSF), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Imasblue, Instituto Cervantes, Kodak (División de Cine Profesional), Laserfilm Cine y Video, MEDIA Mundus, Nephilim Producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, eta Vértigo Films .Era berean, honako hauen laguntza ere izan du: Caisse Centrale d’Activités Sociales (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ +, Cinéfondation, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C - Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Firefly, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du Film, Signis y Titra TVS.
Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Inmasblue, Kodak (División de Cine Profesional), Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido eta Vértigo Films enpresek film baten postprodukzio kostuak ordainduko dituzte,35 mm-ko kopia bat lortu arte eta filmaren banaketa Espainian.
Daniel Goldstein, Deluxe-Spain, Dolby, Imasblue, Kodak (División de Cine Profesional), Laserfilm, Nephilim producciones, No Problem Sonido y Vértigo Films.
CERVANTES INSTITUAREN
Zinema Eraikitzen programan parte hartzen duten filmek nazioartean zabaltzeko aukera izango dute, Cervantes Institutuaren munduko sarearen bidez.
Film Tank, Tiburón Producciones, Imcine Conaculta, McCormick de México eta IDN ekoizpen-etxeek AEBetako 5.000 dolarreko saria emango diote 22. Zinema Eraikitzen sailetik aukeratutako film bati.
Sari hau behin bakarrik emango da, eta irabazten duen film luzeak ez du izango ez inolako konpromisorik, ez inolako lagapenik egin beharrik. Hori bai, film luzearen hasierako kredituetan sariaren berri eman beharko du.
Harremanetarako:
Berriak: