"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Industriaren akreditazioa zinema-industriako profesionalentzat da, eta Zinemaldiak antolatzen dituen industria-jarduera guztietarako sarbidea ematen du.
ESKAERAK
Eskaera akreditatu beharreko pertsonen izen-deiturekin egin behar da, eta honekin batera, enpresaren datu guztiak eta zinemaldira bertaratu izanaren beharrak edo interesak (erosten/banatzen dituzun pelikula-motak, zein konpainiekin interesatzen zaizun harremanetan jartzea...) barne dituen txosten informatiboa.
Eskaerak e-mail bidez abuztuaren 25a baino lehen bidali behar dira. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskaerei ahalbideen arabera erantzungo zaie:
IZAPIDEAK
Akreditazioen izapide prozesua online egingo da.
Aurreko atalean eskatzen den dokumentazioa bidali ondoren, zure eskaera onartua bada, e-mail bat jasoko duzu gure webgunearen bitartez, formularioa betetzeko azalpenekin.
Nork eska dezake industriaren akreditazioa?
Industria akreditazioa, profesional-karguaren arabera, ikus-entzunezkoen eremu hauetan lan egiten duten profesionalei ematen zaie: ekoizpena, banaketa, erakusketa, filmen sal-erosketa, finantzaketa, inbertsioa, ikus-entzunezko legeria eta aholkularitza, programazioa eta zinemaldien merkatuak, zabalkunde- eta sustapen-erakundeak, marketin-agentziak, aholkulariak eta enpresa teknikoak, postprodukziokoak eta laborategiak.
Sarbideak
Akreditazio hori duten pertsonek agenda profesionalean aipatutako industria-jardueretara sarbide izango dute irailetik aurrera, baita sail horrek eskura jartzen dituen bestelako zerbitzu eta espazioetara: kontaktu profesionalak, bideoteka, jarduera-gida, eduki digitalak, etab.
--Online akreditazioa--
Akreditazioak sarbidea ematen du, webguneko industria atalean, ondoren zerrendatutako edukietara, baina inola ere ez Zinemaldiaren programaziora (aurrez aurrekoa baino ez da izango). Alabaina, Zinemaldiaren Bideotekan sartzea onartu duten filmak ikusi ahalko dira.
IZEN-EMATE KUOTA
OROKORRA: 130,00€
ONLINE AKREDITAZIOA: 60,00€
KONTAKTUA
Informazio gehiagorako ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. Datorren Donostia Zinemaldian gure artean izango zarelakoan.