Sarreren salmentari buruzko informazioa eguneratu egingo da Zinemaldiak 70. edizioko programazioa ixten duenean.
ESKUBIDE BABESTUAK
ZINEMALDIAK bere sarrerak esklusiboki merkaturatzen ditu, eta erabat debekatuta dago baimendu gabeko hirugarrenek berriz saltzea, merkaturatzea eta/edo banatzea, edozein modutan dela ere eta/edo edozein bitarteko erabiltzen dutela ere, horren barruan salmentak sustatzeko opariak, dirua biltzeko kanpainak, zozketak eta edozein motatako merkataritza-sustapenak sartuta, baina ez horiek bakarrik. Esklusibotasun hori, hala nola ZINEMALDIAK bere marka, logotipo, anagrama, produktu eta jarduera guztien gainean duena, jabetza industrialari, intelektualari eta markei eta publizitateari buruzko legeen eta xedapenen bidez babestuta daude, baita arlo horiek –eta bereziki, egile-eskubideak– arautzen dituzten nazioarteko hitzarmenen bidez ere. ZINEMALDIAK egokiak diren lege-akzioak erabili ahal izango ditu debeku hori urratzen duten pertsonen edo erakundeen kontra, bere irudi publikoko eskubideak defendatzeko.
B gunea aretoaren erdialdeko eserlekuez osatuta dago. Gune hau murriztuagoa da eta.
Gune orokorra eszenatokitik gertuen dauden eserlekuez osatuta dago eta baita aretoko goiko pisuko eserlekuez ere.
Inaugurazio Galan Zinemaldiko edizioko edukiak aurkezten dira eta bertan izaten dira epaimahaikideak eta proiektatuko den filmaren taldea.
Klausurako Galan edizioaren laburpena irudien bidez aurkezten da. Bertan Zinemaldiko Palmaresa jakitera ematen da, sariak zuzenean emanez.
Galetan emango diren filmak Zinemaldiko web gunearen bitartez jakinaraziko dira behin antolakuntzak finkatuta dauzkanean.
Emanaldiko egunean bertan salmentan ateratzen diren sarrera kopuru murriztua da. Emanaldi bakoitzerako salmentan jartzen den sarrera kopurua berdina da salmenta-kanal guztietarako.
Internet bidezko salmenta 08:00etan hasten da. Gainontzeko leihatilak lehenengo emanaldia hasi baino 45 minutu lehenago. Beraz, gerta daiteke zine-aretoetako leihatilak ireki orduko, jada emanaldi batzuk agortuta egotea.
Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake.
Zinemaldiak ez du sarrera baten galera edo lapurreta bere gain hartzen.
Film laburra beti luze batekin ematen da, beraz, sarreren erosketan luzearen tituluarengatik bilatu beharko da.
Sarrerak erosteko garaian, film laburraren izena bilatu dezakegu bilatzailearen bitartez eta honek dagokion sesiora eramango gaitu, nahiz eta azalduko den titulua film luzearena izango den.
Ez. Deskontuak ez dira metagarriak.
Erositako sarrerak ezingo dira aldatu, ez itzuli, baldin eta Zinemaldiak programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten ez badu. Ordaindutako dirua berreskuratzeko edo sarrera hori beste baten truke aldatzeko, intzidentzia gertatu den zine-aretoko leihatilara jo beharko da.