Kultur akreditazioa zinemaren ikasketa, jarduna edo interesekin zerikusia duten pertsonei ematen zaie, ondorengo kategoriak barne direla:
-
Kultur erakundeak.
-
Zineman berariazko interesa duten argitaletxeak.
-
Unibertsitateak eta ikerketa sailak, zeinen ikastaro edo ikasketek zinemarekin harremana duten eta zeinen jarduerak egoki dokumentatuak eta ziurtatuak diren.
-
Zinema eskolak.
-
Zine-munduaren baitan euren gaur egungo jarduera egiaztatu ahal duten kultur elkarteak.
-
Euren jarduera kultur zinematografikoaren garapenarekin zerikusia duen erakunde publiko eta toki-administrazioak.
ESAERAK
Eskaera akreditatu beharreko pertsonen izen-deiturekin egin behar da, eta honekin batera, enpresaren datu guztiak eta zinemaldira bertaratu izanaren beharrak edo interesak barne dituen txosten informatiboa.
Akreditazioak eskatzeko epea abuztuaren 25ean amaituko da. Data horretatik aurrera, ezin dugu bermatu akreditazio berriak izapidetu ahal izango direnik.
Gonbidatuen Kudeaketa Departamentua
invitados@sansebastianfestival.com
Tel.: + 34 943 481212
IZAPIDEAK
Akreditazioen izapide prozesua online egingo da.
Aurreko atalean eskatzen den dokumentazioa bidali ondoren, zure eskaera onartua bada, e-mail bat jasoko duzu gure webgunearen bitartez, formularioa betetzeko azalpenekin.
IZEN-EMATE KUOTA
Early Bird - Uztaila
(Uztailaren 1etik 31ra)
Zinema-eskolak / Ikasleak
60 €
Abuztua
(Abuztuaren 1etik 31ra)
Zinema-eskolak / Ikasleak
70 €
Iraila*
(Irailaren 1etik aurrera)
Zinema-eskolak / Ikasleak
80 €
* Ez da akreditazioaren kudeaketa bermatzen, epez kanpo dagoelako. Salbuespen gisa eta eskaeraren arrazoiaren arabera, akreditazio-eskaerei erantzungo zaie irailaren 1etik eta Zinemaldiaren azken eguna arte.
-
110,00 / 60,00 euroko inskripzio-kuota uztailaren 31ko 23:59:59 baino lehen formularioa behar bezala beteta itzultzen dutenentzat. Uztailaren 27aren eta 31ren artean egindako eskaerek ez dute ziurtatuta izango formularioa garaiz bidaltzea tarifa honi heltzeko epearen barruan beteta itzuli ahal izateko.
-
130,00 / 70,00 euroko inskripzio-kuota abuztuaren 31ko 23:59:59 baino lehen formularioa behar bezala beteta itzultzen dutenentzat. Abuztuaren 25aren eta 31ren artean egindako eskaerek ez dute ziurtatuta izango formularioa garaiz bidaltzea tarifa honi heltzeko epearen barruan beteta itzuli ahal izateko.
-
150,00 / 80,00 euroko inskripzio-kuota formularioa irailaren 1etik aurrera itzultzen dutenentzat. Irailaren 1etik, akreditazio-prozesuaren epea ixten den egunetik, aurrera iristen diren eskaerak salbuespen gisa erantzungo dira.
KONTAKTUA
Informazio gehiagorako ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. Datorren Donostiako Zinemaldian gure artean izango zarelakoan.
Gonbidatuen Kudeaketa Departamentuarekin harremanetan jartzeko:
Email: invitados@sansebastianfestival.com
Donostia Zinemaldia
Posta Kutxatila 397
20080 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: 34 943 481212