120 urtetik gorako esperientziari esker, Audi mundu-erreferente bihurtu da premium automobilen fabrikazioan. «Teknikaren abangoardian» leloarekin, lau uztaien markak aintzatespen handia du, teknologiagatik ez ezik, modeloak kalitate handikoak, eleganteak eta kiroltasunezkoak ere badirelako.
DNA hori Audiren aro berriaren oinarria da orain: auto elektrikoak lantzen ari da gaur egun. Markak merkaturatuta ditu Espainian % 100 elektrikoak diren bi modelo («e-tron quattro» eta «e-tron Sportback»), eta hibrido entxufagarrien ofentsiba bat abiarazi berri du; «TFSIe» deritze hibrido horiei, eta Zero ingurumen-bereizgarria dute (A6, A7, A8, Q5 eta Q7). Eskaintza horrek aukera zabal bat biribiltzen du, edozein egoeratara egokitzen diren karrozeriak eta propultsioak izanik (gasolina-motorrak, diesel-motorrak eta gas natural konprimatuko motorrak).
Audik kalitate-konpromiso irmoa du hartuta bere bezeroekin, eta irmoa da, halaber, markak kulturarekin duen lotura. Horren adierazgarri da Donostia Zinemaldiarekin aspaldi abiarazitako elkarlana: hamar urte bete ditu Kolaboratzaile Ofizial eta Ibilgailu Ofizial gisa, eta duela zazpi urtetik Think Tank gunea antolatzen du, Espainiako zinema-industriako pertsona ospetsuekin hausnarketa egiteko eta elkarrizketan aritzeko gunea.