71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
  • Hautatutako proiektuak
  • Adituak

Hamazazpi proiektu aukeratu dituzte Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroan parte hartzeko

Foroa 2012ko irailaren 27an eta 28an izango da, Donostia Zinemaldiaren 60. edizioaren barruan

Hamazazpi proiektuok hemezortzi herrialdetako ehun eta lau hautagairen artean aukeratu dituzte, gehienak Latinoamerikakoak: Alemania, Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Ekuador, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Guatemala, Italia, Kolonbia, Mexiko, Panama, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuela.

Aukeraketa batzordeak proiektuen aniztasuna eta kalitatea nabarmendu ditu. Horietako asko ibilbide artistiko luzeko zuzendari eta ekoizleek egin badituzte ere, badira film luzeen alorrean hasiberriak diren zuzendariak ere.

Bi egun horietan, proiektuen arduradunek bilera ugari izango dituzte nazioarteko industriaren profesional nabarmenekin, interesa izan dezaketen koproduktore eta banatzaileekin harremanetan jar ditzaten, proiektuetan parte hartzeko eta ekoizpena eta nazioarteko bideragarritasuna bermatzeko.

Donostiako Foroari jarraituz eta Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) dagoen lankidetza dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbideari jarraitu ahal izango diote; dela Ventana Sur jaialdiko merkatuan, dela Cannesesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.

Aukeratutako proiektuak:

  • Aire libre
    Zuzendaria: Anahí Berneri
    Ekoizlea: BDCine, S.R.L
    Argentina
  • Claria
    Zuzendaria: Luis Ángel Ramírez
    Ekoizlea: Altube Filmeak, S.L.
    Espainia
  • Cuando los caballos aprendieron a llorar
    Zuzendaria: Nicolás Pereda
    Ekoizlea: Film Tank
    Mexiko-Espainia
  • Chico ventana también quisiera tener un submarino
    Zuzendaria: Alex Piperno
    Ekoizlea: Nabis Filmgroup, S.R.L.
    Argentina-Uruguai
  • El elefante desaparecido
    Zuzendaria: Javier Fuentes-León
    Ekoizlea: El Calvo Films
    Peru-Kolonbia-Espania
  • El escuadrón de la muerte-una comedia
    Zuzendaria: Jayro Bustamante
    Ekoizlea: La Casa de la Producción
    Guatemala
  • Las Malcogidas
    Zuzendaria: Denisse Arancibia
    Ekoizlea: Naira Productora de Contenidos
    Bolivia
  • Mi amiga del parque
    Zuzendaria: Ana Katz
    Ekoizlea: Campo Cine
    Argentina
  • O Homem que matou minha amada morta
    Zuzendaria: Aly Muritiba
    Ekoizlea: Grafo Audiovisual
    Brasil
  • El palomar
    Zuzendaria: Daniel Hendler
    Ekoizlea: Cordon Films
    Uruguai
  • Pensé que iba a haber fiesta
    Zuzendaria: Victoria Galardi
    Ekoizlea: Magma Cine
    Argentina
  • Pietá
    Zuzendaria: Iñaki Elizalde
    Ekoizlea: Lazo Films (Lazo Visual, S.L.)
    Espainia
  • La puta realidad
    Zuzendaria: Gabriela Calvache
    Ekoizlea: Cineática Films
    Ekuador
  • Que Viva La Música!
    Zuzendaria: Carlos Moreno
    Ekoizlea: Dynamo
    Kolonbia
  • Sexo fácil y películas tristes
    Zuzendaria: Alejo Flah
    Ekoizlea: Icónica Producciones, S.L.
    Espainia-Argentina
  • Sin Memoriam
    Zuzendaria: David David
    Ekoizlea: Garabato Cine
    Kolonbia
  • Tuya
    Zuzendaria: Edgardo González
    Ekoizlea: Tres Mentes, S.A.
    Argentina

Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
Industryclub@sansebastianfestival.com


Berriak



ADITUAK:

MANUEL PÉREZ ESTREMERA
Zinema aldizkarietan (Film Ideal, Nuestro Cine) etakultura aldizkarietan (Cuadernos para el diálogo, Primer Acto) kolaboratzaile gisa hasi zen lanean. TVEren telesail eta programa askotan ere aritu zen kolaboratzaile, eta astean behin ematen zuten Fila 7 zinemari buruzko programaren zuzendari izan zen. 1987tik 1992ra bitartean, erakundearen kanpo-produkzioko zuzendariorde izan zen. Zenbait zuzendaritza lanpostu izan ditu Sogecable taldean; esaterako Magacine programarena eta Canal Plus kateak berak ekoizten zituen programena.Bestalde, Donostia Zinemaldiaren zuzendari izan da bi urtez eta Zuzendaritza Batzordeko kide 1997ra arte.

Kubako San Antonio de los Bañoseko Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolako ekoizpen katedraren arduraduna izan da 1998tik 2000. urtera. Gainera, liburu hauek idatzi ditu: Correspondencia inacabada con Arturo Ripstein, Nuevo Cine Alemán, Nuevo Cine Latinoamericano, eta Problemas del Nuevo Cine.

Berriki, Espainiako Kultura Ministerioko zinematografia zuzendaria izan da 2004ko maiatzetik abendura, baita TVEren zuzendari ere 2005etik 2007ra.


FEDERICO VEIROJ
Gizarte Komunikazioan lizentziatua da.Acné (2008)–Cannesko zinema-jaialdiko zuzendarien hamabostaldian estreinatu zen 2008an– eta La vida útil (2010) film luzeen ekoizle eta zuzendaria da. Biek ala biek sariak jaso dituzte zinema-jaialdietan, eta hainbat herrialdetan estreinatu dira.

Uruguaiko Zinematekak antolatutako Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren programazioa osatzen lagundu zuen, eta Espainiako Zinematekan lan egin zuen lau urtez. Gaur egun, Donostia Zinemaldiaren Latinoamerikako ordezkaria da.

SOPHIE BOURDON
ACEren (Ateliers du CinémaEuropéen) arduradun izandakoa da. Egun, nazioarteko zinema industriarentzat lan egiten du freelance gisa hainbat arlotan: lanbide heziketa (professional training), koprodukzioetako aholkularitza, nazioarteko salmentak eta zinema-jaialdietako matchmakinga. Bere helburua Europako produktoreen eta beste kontinente batzuetakoen artean lotura zubiak eraikitzea da.

Hamaika urtez izan da ACErenarduradun eta denbora horretan 200 produktore independente baino gehiagorekin lan egin du proiektuak garatzen. Hona hemen ACEko kideek (batera) ekoitzitako filmetako batzuk: No Man's Land, Magdalene Sisters, Dance with Bashir, Incendies, La Soledad, La Ciénaga, El Custodio eta Gigante. ACEn lan egiten hasi aurretik, besteak beste, nazioarteko saltzaile aritu zen MK2 enpresan,bederatzi urtez.

Aurreko edizioak
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: