"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
2016az geroztik, Frédéric Cornetek (Brusela) zuzendari nagusi eta artistiko gisa egiten du lan Bruselako Cinema Galeries taldean. Kargu hori bete aurretik, 2013tik 2016ra Cinema Galeries taldeko Heure d’été jaialdirako proiektuen koordinatzaile eta programatzaile gisa lan egin zuen. 2016tik aurrera, Cinema taldeko zuzendaritza-postua hartu zuen eta taldearen banaketa-jardueren buru izan zen, Las Herederas (Marcelo Martinessi, Horizontes Latinos, 2018), M (Yolande Zauberman, 2018), Tantas almas (Valley of Souls, Nicolás Rincón Gillle, 2019), Chun jiang shui nuan (Dwelling in the Fuchun Mountains, Gu Xiaogang, 2019) eta halako jaialdi-bitxiak erakusteko ikuspegi bereziarekin.
Tsai Ming Liang, Apichatpong Weerasethakul, Lav Diaz, Pedro Costa eta Clément Cogitore eta halako zinemagile entzutetsuak aurkezteko erakusketa, atzerabegirako eta eskola magistraletako komisarioa izan da. 2021ean, Camilo Restrepo kolonbiarraren lana nabarmentzen zuen erakusketa baten komisario izan zen, eta Restreporen Los conductos (2020) filmaren estreinaldiaz arduratu zen.
2023an, Paula Astorga mexikarrarekin lankidetzan, Mexiko Hiria eta Mexikoko zinema-aretoak ardatz zituen programa bat diseinatu zuen. Halaber, Cinevilleren sortzaileetako bat ere bada Frédéric Cornet; zinema independenteko aretoetarako (Belgika osokoak) sarrera mugagabea da Cineville. 2023az geroztik, Europa Cinemaseko eta Cineuropako administrazio-kontseiluetan karguak ditu.