Zinemaldia Startup Challenge enpresa-proiektuen lehiaketa bat da. Ikus-entzunezkoen esparruan teknologia berriak ezartzean oinarritutako ekintzailetza-proiektu berriak sortzearen eta horiek Euskadin garatzearen aldeko apustua egiten duen ekimen publiko-pribatu bat.
Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatzen du Zinemaldia Startup Challenge, Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia; Donostia Zinemaldiak hauekin lankidetzan antolatzen du Zinemaldia & Technology: Tabakalera, 2deo ikus-entzunezkoen laborategiaren medioz; TECNALIA; ALÍA (Ikus-entzunezkoen Industria Aliantza); eta Vicomtech.
Aurten, lehen aldiz, Espainiako ekintzaile eta startupentzako lehiaketa espezifiko bat sortu da. Lehiaketa hori ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ delakoaren jardueretako bat da; hori da, izan ere, Spanish Screenings XXL merkatuaren –Espainiako ikus-entzunezko ekoizpenerako nazioarteko merkatuaren– bigarren ekitaldia. Proiektua Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan dago. Proiektuak Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzeko, eta Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez, ICEX dela medio. Halaber, deialdi honek arreta berezia jarriko du ekintzaileengan.
Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiak ikus-entzunezko teknologiaz eta industriaz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtzeko asmoz egindako apustu estrategikoa da.
KONTAKTUA:
startupchallenge@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217
Teknologia berrietan oinarritutako ikus-entzunezko enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta startup sortu berriei zuzenduta dago lehiaketa.
Startupek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
Ekintzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
Bi enpresa-proiektu irabazleek 10.000 euroko saria jasoko dituzte eskudirutan. Halaber, 3.000 euro gehiago bideratuko ditu pertsona edo talde ekintzaile batek aurkeztutako proiektu onena saritzeko.
Gainera, 10 proiektu finalistek jasoko dituzte:
(*) Finantzazioa babesteko eta laguntzeko programa batzuetan, parte-hartzaileek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta/edo Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala izatea ziurtatu behar dute.
Proiektuen helburua enpresa berri bat sortzea edo enpresa sortu berri bat garatzea izan behar du.
Proposamenak honelakoak izan daitezke:
Ez dira hautagai gisa onartuko ikus-entzunezko edukiak ekoizteko proposamenak (adibidez: film laburren, gidoien, dokumentalen eta abarren proposamenak).
Ez dira onartuko lehiaketa honen aurreko edizioetan saritutako proiektuak.
Ez da nahitaezkoa proiektua Euskadin garatzea. Proiektuak baloratzeko erabiliko den irizpideetako bat taldeek proiektua Euskadiko ekosisteman garatzeko duten motibazioa eta potentziala da.
10 proiektu finalistek beren proiektuak Euskadiko ekintzailetza-ekosisteman garatzeko laguntza-zerbitzu handiak eskuratzeko aukera izango dute. Asko poztuko ginateke hala balitz, eta behar duzun laguntza guztia emango genizuke, aukera hori aztertzea erabakiko bazenu.
Baldintza bakarra taldeko pertsonek Europako herrialderen batean legezko bizilekua izatea eta proiektu finalistak aurkezteko jardunaldian parte hartzeko lege-baldintzak betetzea da. Aurkezpena 2022ko irailan izango da, Donostian.
Proiektuak ebaluatu eta irabazlea aukeratzeko prozesua hiru fasetan banatuta dago:
Zinemaldia Startup Challenge lehiaketara aurkezten diren hautagaitzen edukia, hala nola ematen den edozein motatako dokumentazioa eta informazioa, konfidentziala izango da eta hala tratatuko dute lehiaketa sustatu duten entitateek. Startup eta pertsona parte-hartzaileek, arau orokor gisa, Lehiaketako Taldeak, Aditu Batzordeak eta Epaimahaiak oinarri hauetan aipatutako ebaluazio- eta hautapen-prozesuetan proiektuari buruzko oinarrizko datuak erabiltzea onartzen dute.
Bai. Ikus-entzunezkoen, teknologiaren eta enpresen arloko itzal handiko profesionalez osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu 10 proiektu finalistak, pitching moduko aurkezpenen bidez. Aurkezpen horiek Zinemaldia & Technology jardunaldiaren esparruan egingo dira, irailean.
Bai. Donostia Zinemaldiak hiru gaueko ostatua eta bidaia ordainduko dizkie gehienez ere talde sustatzaile/startup finalista bakoitzeko bi ordezkariri, Zinemaldia & Technology jardunaldian parte hartzea errazteko.