"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1996tik zinemagintzaren arloan gauzatu du bere lan-ibilbidea: urte horretan, bere ardurapean izan zuen Mexikoko Zinematografia Institutuko (IMCINE) Nazioarteko Merkatuen Saila. 1999an Nazioarteko Salmenta eta Promozioen arloa sortu zuen, Latinoamerikako Hezkuntza Komunikazioko Institutuaren (ILCE) barruan. 2001ean Variety aldizkariak kontratatu zuen, eta 2002tik 2004ra bitartean Mexikoko Zineteka Nazionaleko Programazioko eta Nazioarteko Loturako Sailaren arduradun izan zen. 2003ko irailetik 2013ko martxora, Iberoamerikako Zinema Merkatuaren Industriako Zuzendaritzaz arduratu zen, Guadalajaran. Canneseko zinema-jaialdian, Producers Network ekimenaren moderatzaileen taldeko kide izan zen. Hainbatetan parte hartu du munduko zinema-jaialdi eta -merkatu nabarmengarrienetan (Berlin, Cannes, Donostia, Toronto, Roma, Los Angeles, Habana, Miami, Kartagena eta Locarno, besteak beste), eta zinema-ekitaldi eta zinematografia-erakunde desberdinetarako izan da epaimahaikide eta proiektuhautatzaile. 2013ko apirilean Los Caboseko zinemajaialdiko koordinatzaile nagusi gisa hasi zen lanean, Mexikoko erakustoki zinematografiko handienetako batean.