tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > The Industry Club > Zinema Eraikitzen > Zinema Eraikitzen
Irailaren 24, 25 eta 26an
Izen-ematea Zinema Eraikitzen 34. Donostia 2018ko apirilaren 26tik ekainaren 30era
  • Zinema Eraikitzen
  • Araudia
  • Sariak
  • Eskertzak

Saila 2002an jaio zen, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse arteko lankidetzari esker. Hala, Zinema Eraikitzen atala Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzeko asmoarekin sortu zen, postprodukzio fasean dauden filmak amaitzeko laguntzen bitartez. Bi zinema-jaialdiek aukeratutako Latinoamerikako hainbat film aurkezten dituzte industriako profesionalez bakarrik osatutako talde baten aurrean.

Lehendabiziko ediziotik, Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film ugarik amaitzeko aukera izatea ahalbidetu du. Horietako asko, gainera, nazioarteko zinema-jaialdirik ospetsuenetan aurkeztu dituzte, eta askotan sariak irabazi dituzte. Egun Latinoamerikak dituen zinemagile garrantzitsuenetako askok sail horretan hartu dute parte. Hona hemen horietako batzuk: Ana Katz, Celina Murga, Tristán Bauer, Federico Veiroj, Julio Hernández Cordón, Rigoberto Perézcano, Ciro Guerra, Alejandro Fernández Almendras, Sebastián Lelio, Jayro Bustamante eta Pepa San Martín.

Ekimen profesional honek bi deialdi izaten ditu urtean, bata martxoan, Tolosa Okzitanian, eta bestea irailean, Donostian. Bi zinemaldietako hautaketa-batzordeek aukeratzen dituzte filmak, gero horiek amaitzen lagun lezaketen nazioarteko profesional-talde bati aurkezteko.

Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Ad Hoc Studios, Conferencia de Autoridades Cinematográficas de Iberoamérica (CACI), Deluxe Spain, Dolby Iberia, Film Factory, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión, eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Les Activités Sociales de l'Energie (CCAS), Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Supérieure d'Audiovisuel (ESAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Le-Lokal, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network, Région Occitanie Pyrénées - Méditerranée, Signis y Titrafilm.


Zinema Eraikitzen 33 Toulouse


Harremanetarako:

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

www.sansebastianfestival.com webgune ofizialean informazio xehatua ageri da; horrez gain, Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ematen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate Eneko Goia du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (F.I.A.P.F., www.fiapf.com) onartuta dago, lehiatzeko zinema-jaialdien kategorian.

Donostia Zinemaldiaren 66. edizioa Donostian egingo da, 2018ko irailaren 21tik 29ra bitartean.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen industriako profesionalei zuzendutako jarduera da, eta bi helburu ditu: batetik, Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea, eta, bestetik, nazioartean hedatzea.

Hautatutako filmak profesionalek bakarrik ikusiko dituzte (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, erosleak, telebistak, industria teknikoak, laguntza-funtsak, zinema-jaialdietako programatzaileak, eta erakundeak), ekoizpen horiek bukatu eta banatu ahal izan daitezen laguntzeko, eta, hala, ikusleengana heltzeko.

3. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen sarietara postprodukzio fasean dauden eta Latinoamerikako herrialdeek osorik edo zati batean ekoitzi dituzten film luzeak, fikziozkoa edota ez fikzioskoak, (gutxienez 60'-koak) aurkez daitezke.

4. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino Rencontres de Toulouse topaketen ekimen bateratua da, eta urtean bitan egiten da:

  • Bigarrenik, irailean, Donostia Zinemaldiaren barruan.

Donostia Zinemaldiak datu-basean dituen industriaren arloko profesionalei helarazten dizkie deialdiak. Komunikabideen eta web-orrien bidez ere ezagutarazten du.

5. ARTIKULUA

Bi deialdietan, Donostia Zinemaldiko eta Cinélatino Rencontres de Toulouse topaketako hautespen batzordeek elkarrekin aukeratuko dituzte erakutsiko dituzten filmak.

Sei film hautatuko dira deialdi bakoitzean. Antolakuntzak kopuru hori aldatzeko eskubidea du, egokitzat jotzen badu.

Aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.

6. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen sailen hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.

7. ARTIKULUA

Hona hemen Donostiako Zinema Eraikitzen sailaren deialdiaren oinarriak:

  • Filmen ekoizleek edo ordezkariek doan eman ahal izango dute izena, izena emateko online formulario bat behar bezala beteta eta araudi honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.
  • Film bat Zinema Eraikitzen sailaren bi deialditan hautatu ahal izango da gehienez.
  • Filmak Zinema Eraikitzen sailaren beste edizio batean parte hartu badu, filmaren ekoizleak edo ordezkariak harremanetan jarri beharko dira Zinemaldiaren Filmen Sailarekin, filmaren izena online eman baino lehen.

    DONOSTIA ZINEMALDIA
    Filmen Saila
    Tel.: +34 943 481 212
    enconstruccion@sansebastianfestival.com

  • Lehen hautaketa-prozesuan onartutako euskarrien artean honako hauek lehenetsiko dira: DVDa, Blu-ray diskoa (0 eremua/eskualdea) eta/edo esteka.

    Helbide honetara bidali ahalko dira euskarri fisikoak:

    FESTIVAL DE SAN SEBASTIÁN
    Filmen Saila
    TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
    Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
    20012 Donostia (Espainia)
    Tel.: +34 943 481212
    enconstruccion@sansebastianfestival.com

    Bidalitako materiala ez da itzuliko. Gutun-azalean, argi adierazi beharko da ondoko esaldia: «Merkataritza-baliorik gabeko materiala. Erabilera kulturalerako soilik». Zinemaldiak ez du bidalketa-kosturik ordainduko.
     
  • Zinemaldiak, filmak offline ikusi ahal ditzan, beretzat gordetzen du izena eman duten filmak deskargatzeko eskubidea. Hautaketa Batzordeko kideek bakarrik izango dute deskarga hori erabiltzeko aukera.
     
  • Hautaketa batzordeak filmen lanerako bigarren bertsioak onartu ahalko ditu lehen hautaketa prozesuan, haien ekoizleek edo ordezkariek aldez aurretik zer nolako aldaketak dauden zehatuz gero. Ez dira film berdineko bi bertsio baino gehiago onartuko.
     
  • Filma ez badago gaztelaniaz eginda, gaztelaniazko edo ingelesezko azpitituluak izan beharko ditu.
     
  • Dela hautapen-prozesuan, dela filma hautatu ondoren, ezin da VOD plataformetan sartu, salbu eta erabilera profesionalerako bakarrik denean, eta betiere sarbide mugatuarekin.

8. ARTIKULUA

Donostiako Zinema Eraikitzen saioan hautatzen diren filmek aukera izango dute Zinema Eraikitzen Industriaren saria [LINK] irabazteko, enpresa hauek emana: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión, saria film baten postprodukzioa DCP (Digital Cinema Package) fasera arte egitea izango da, jatorrizko bertsioan eta ingelesezko azpitituluekin eta Espainian barrena banatzea.

Industriaren Sarien ekitaldia amaitzean jakinaraziko da Industriaren Zinema Eraikitzen saria, eta Zinemaldiaren amaierako galan entregatuko da diploma.

Zinema Eraikitzen sailean hautatutako filmek ere Film Factory saria jasotzeko aukera daukate. Sari hori 34. Zinema Eraikitzen sailean hautatutako filmetako baten mundu osorako nazioarteko banatze-eskubideak aurretik erostean datza; filmaren ekoizle nagusiari gutxienez 20.000 euro bermatuko zaizkio. Eskubideak mundu osorako direnean, Espainiarako izan ezik, aurrerakina 30.000 eurokoa izango da. Hitzarmeneko gainerako terminoak aldeek negoziatuko dituzte geroago.
 

9. ARTIKULUA

34. Zinema Eraikitzen sarian parte hartzeak zera dakar berekin:

  • Online izena emateko formularioa behar bezala betetzea. Formularioa webgune ofizialeko (www.sansebastianfestival.com) The Industry Club atalean dago.
  • Aukeratzen diren film guztietan Zinema Eraikitzen ekimenaren logotipoa behin betiko kopiaren kredituetan eta promozio materialetan jartzeko konpromisoa hartuko dute egileek. Logotipoa Zinemaldiaren webgunean eskura daiteke.
  • Filmaren produktoreek edo ordezkariek Zinema Eraikitzen Industriako saria onartzea.

10. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendariak filmak ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek izena emateko online formularioa eguneratu, osatu eta baieztatu behar dute 2018ko abuztuaren 8a baino lehen..

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte har dezaketen beste enpresa edo pertsonen gainetik.

Hautatutako filmaren baieztapen horren bidez, Zinemaldiko zuzendaritzak exijitzen dituen arau guztiak onartutzat emango dira eta ezingo da atzera egin; beraz, filma ezingo da Zinemaldiko programaziotik atera.

11. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki azaltzen duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.

12. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek haiek zein zuzendariak ekitaldian izango direla berresteko konpromisoa hartzen dute.

13. ARTIKULUA

Zinemaldiko prentsako buletinetarako, katalogorako eta webgune ofizialetarako beharrezkoak diren dokumentuak online izena emateko formulariotik hartuko dira. Formulario hori behar bezala bete beharko da 2018ko abuztuaren 8a baino lehen.

14. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen kopiak irailaren 14a baino lehenago bidali beharko dituzte hurrengo helbidera:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Industria Saila-Zinema Eraikitzen
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
enconstruccion@sansebastianfestival.com

Zinema Eraikitzen saileko filmek izan behar duten euskarriak DCP da. DCPak ekoizleak/ banatzaileak ikusi eta onartu beharko ditu aldez aurretik.

Version Files delakoak kudeatzea, film hasierako animazioak gehitzea, DCP gehiago sortzea eta tankera horretako lanak ez dira Zinemaldiaren arduren parte eta, kudeatzen den material kantitatea dela eta, Zinemaldiak ezin du bermatu zuzenketa guztiak egin ahal izango direnik.

Beharrezkoa izanez gero, Zinemaldiko sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, bai eta KDMak (Key Delivery Message) jasotzeko koordenatuak ere.

15. ARTIKULUA

Kopiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira; filma gaztelaniaz bada, ingelesezko azpitituluekin, eta, beste hizkuntza batean bada, gaztelaniazko edo ingelesezko azpitituluekin.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dira kopiari azpitituluak jartzeaz.

Jatorrizko bertsioan gazteleraz edo ingelesez ez dauden filmen kasuan, Zinemaldiak azpititulu elektroniko gehigarriak jarriko ditu bere kontura; azpitituluak ingelesez badaude, gazteleraz, eta, gazteleraz badaude, ingelesez. Horretarako filmaren gaztelera edo ingelesezko azpitituluak –eta dagozkion denbora kodeak– beharko ditu, .srt edo .stl  formatuan, baita esteka (deskargatzeko) edo DVD bat ere.

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

16. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.

Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.

Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.

Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.

Zinema Eraikitzen sailean hautatutako filmen kopien itzulketak parte hartzailearen kontura izango dira. Zinema Eraikitzen sailean hautatutako film guztiak eman ondoren egingo da.

17. ARTIKULUA

Antolatzaileek Zinema Eraikitzen sailean parte hartu duten filmen aukeraketa proposamenak egin ahal izango dituzte beren programazioetan.

18. ARTIKULUA

Akreditazioa duten industriako profesionalak Zinemaldiaren The Industry Club izeneko espazioan bilduko dira eta arreta berezia jasoko dute. Talde profesional batek ahalik eta baliabide gehienak emango dizkie beren lana errazteko.

19. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Arau hauek interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.

Zinema Eraikitzen Industria Saria. Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez azpititulaturiko DCP kopia egin arte–, eta, horretaz gain, filma Espainian banatuko da.

Film Factory saria, Zinema Eraikitzen saileko 34. edizioan hautatutako filmetako baten mundu osorako nazioarteko banatze-eskubideak aurretik erostean datza; filmaren ekoizle nagusiari 30.000 euro emango zaizkio gutxienez. Eskubideak mundu osorako direnean, Espainiarako izan ezik, aurrerapena 20.000 eurokoa izango da. Hitzarmeneko gainerako terminoak aldeek negoziatuko dituzte aurrerago.

 

Argibide gehiago:


Zinema Eraikitzen saila Latinoamerikako zinema laguntzeko programa bat da; Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Tolouse zinema-jaialdiak egiten dute deialdia, bi urtean behin.

Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Ad Hoc Studios, Conferencia de Autoridades Cinematográficas de Iberoamérica (CACI), Deluxe Spain, Dolby Iberia, Film Factory, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión, eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Les Activités Sociales de l'Energie (CCAS), Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Supérieure d'Audiovisuel (ESAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Le-Lokal, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network, Région Occitanie Pyrénées - Méditerranée, Signis y Titrafilm.


  

Ondorengoen babesarekin    
 

Ad Hoc Studios
Delux Spain
 
     
 
   
     

Aurreko edizioak
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002

The Industry Club ondorengoaren babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea