"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Irailak 22, igandea - Tabakalera (Patioa) *Sarrera irekia
Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiak 2018an egindako apustu estrategiko bat izan zen eta ikus-entzunezko- eta teknologia-berrikuntzan erreferentziazko espazio bat izatea bilatzen du.
Bere bigarren edizioan, Zinemaldia & Technologyk egitarau oparoa izango du: eskola magistral bat, I+D+B enpresen aurkezpenak eta Zinemaldia Startup Challenge lehiaketako proiektu hautatuen aurkezpenak. Lehiaketa ikus-entzunezko arloko teknologia digitalean aritzen diren ekintzaile eta sortu berri diren startupei zuzendua dago. Hautatutako bost proiektuek haien proposamenak defendatuko dituzte eta epaimahai batek Zinemaldia Startup Challenge Sariaren irabazlea izanedatuko du.
10:00
11:30
Atseden laburra
13:00
14:00