"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Marisa Fernández Armenteros (Santander, Espainia) Eurimages ekoizpen-funtsean hasi zen lanean. The Mediapro Studio etxean egin zuen lan 2004tik 2020ra, non Fernando León de Aranoaren El buen patrón (Sail Ofiziala) edo Gastón Duprat eta Mariano Cohnen Competencia oficial (Perlak) filmen ekoizpenean parte hartu zuen, besteak beste. Ataza horretan aritu zen, orobat, film hauetan: Woody Allenen Vicky Cristina Barcelona (Perlak, 2008), Midnight in Paris (2011) eta Rifkin's Festival (Sail Ofiziala, 2020); Javier Fesseren Camino (Sail Ofiziala, 2008); Roman Polanskiren Carnage (2011); eta Patricio Guzmánen El botón de nácar (Horizontes Latinos, 2015).
Halaber, Maite Alberdiren El agente topo (2020) filmaren ekoizleetako bat ere izan da; film horrek izandapen eta sari asko lortu ditu, hala nola Europako film onenaren Publikoaren Saria joan den Zinemaldian, dokumental onenaren Oscar sarirako izandapena, film iberomerikar onenaren Goya sarirako izendapena eta Independent Spirit Awards sarietarako izendapena. 2021ean Buenapinta Media sortu zuen, eta Alauda Ruiz de Azúaren Cinco lobitos ekoiztu du ekoiztetxe horren bidez.
Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen Industria Saria (2005-2010) koordinatu zuen, 2020an Epaimahai Ofizialeko kide izateaz gain.