"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pamela Bienzobas (Santiago, Txile, 1976) zinema-alorreko aholkulari, programatzaile eta kritikaria da. Film luzeen hautaketa-batzordeko kide da Locarnoko zinema-jaialdian. Industriako funtsekin, laborategiekin, egoitzekin eta ekitaldiekin lankidetzan aritu da (hala nola hauekin: Abycine Lanza, CineGouna Platform, Doha Film Institute, Rawi Screenwriters’ Lab, Lab Novos Cinemas, First Cut Lab, Input [S8], Biennale College Cinema, Torino Film Lab, La Fabrique Cinéma de l’Institut français eta The Screen – La Incubadora), eta hautagaiak izendatu eta eskabideak ebaluatu eta hautatu ditu lan horietan, zinemagileak beren proiektuen fase guztietan gidatu edo euren aurkezpenetan aholkatzeaz gain. Jaialdietan ere egin izan du lan (bereziki, hauetan: Rotterdam, Berlinale Forum eta Gijón), baita mahai-inguruak eta prentsaurrekoak moderatu ere. Halaber, freelance gisa idatzi izan du hainbat egunkari, aldizkari eta liburutarako, eta Revista de Cine Mabuse (2012-2016) aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. FIPRESCI Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko presidenteordea ere izan zen.