"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Katrin Pors Kopenhageko Snowglobe ekoiztetxearen sortzaileetako bat da. Ekoizle gisa ezaguna da Latinoamerikaren eta Ipar Europaren artean zubiak eraikitzen dituelako. Ekoizle, ekoizle exekutibo eta koproduktore gisa lan egin izan du hainbat proiektutan, egile-zinema garaikideko zuzendari ospetsuenetako batzuekin.
Ekoizlearen lan berrienen artean haiek daude: Ciro Guerra eta Cristina Gallego egileen Pájaros de verano (Perlak, 2018), Cannesko Quinzaine des Réalisateurs atalaren 50. urteurrena inauguratu zuena; Hylnur Pálmasonen Godland (Zabaltegi-Tabakalera, 2022), Cannesko Un Certain Regard atalean estreinatua; Joachim Trierren Verdens verste menneske (2021), emakumezko aktore onenaren sariaren irabazlea Cannesen (Renate Reinsve) eta Oscarretarako izendatua; Alejandro Landesen Monos (Horizontes Latinos, 2019), Sundace zinema-jaialdiaren World Dramatic Competition delakoan Epaimahaiaren Sariaren irabazlea eta Berlinaleko Panorama Atalean aurkeztua; Jonas Carpriagnoren A Chiara (2021), Label Europa Cinemas sariaren irabazlea Cannesen; eta Amat Escalanteren La región salvaje (Horizontes Latinos, 2016), Venezian zuzendari onenaren Urrezko Lehoia jaso zuena, besteak beste.
2018an Kutxabank-New Directorseko epaimahaiburua izan den.