71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

Proyecta
Hautatutako proiektuak

Proyecta nazioarteko bazkideak, koproduktoreak eta salmenta-eragileak bilatzen dituzten proiektuen aurkezpena da. Ekimen hau 2018an sortu zen Latinoamerika eta Europaren arteko koprodukzioak bultzatzeko, eta Ventana Surrek, Marché du Filmek eta Donostiako Zinemaldiak elkarlanean antolatzen dute.

Aurten, berrikuntza gisa, Proyectak lehen aldiz ireki du deialdi bat, Europa eta Latinoamerika garatzeko proiektuak jasotzeko. Proiektuek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Latinoamerikako edo Europako fikziozko edo ez-fikziozko proiektuak. Europako proiektuek zuzeneko lotura izan beharko dute Latinoamerikarekin; adibidez, Latinoamerikako ekoizpen-etxe baten partaidetza, filmaketaren kokapenak han egotea edo gidoian jorratutako gaiak harekin lotura edukitzea.
  • Zuzendariaren lehen edo bigarren filma.
  • Gutxienez 60 minutuko iraupena duten proiektuak.
  • Proiektuek finantzaketaren % 20 ziurtatua izatea.

Proyecta ekimena Ventana Sur merkatuaren –Latinoamerikako ikus-entzunezkoen merkatu garrantzitsuenaren– parte da. Ventana Sur Argentinako Zinemaren eta Arteen Institutu Nazionalak (INCAA) eta Cannesko zinema-jaialdiko Marché du Film merkatuak antolatzen dute Europa Creativa MEDIAren babesarekin. Azaroaren 28tik abenduaren 2ra bitartean egingo da 2022ko edizioa.

Informazio gehiago
proyecta@ventana-sur.com

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: